 |
64.
Andra alargun olloduna
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 4)
Andra alargunak etxian
eukan zori onian
ollo arrautzarija.
Zan, bai, ikuskarrija
beti beti imintia
egunoro arrautzia.
Dino bere artian:
—«Emoten jakonian
aldi baten artua
arrautza egunekua
badau beti iminten,
zer, baldin eruaten
badeutsat nik bi bider?
Arrautza bat ezda ezer.
Emonik jaateko bi
Egingo nau bai ni
arrautza biren jaube.
Zelan asmau ez dabe
lenago onlangorik?».
Alan, zoro zororik,
gizendu zan ollua
eta arrautza batekua
alpertu zan guztija.
Moralidad
Beti izanda egija:
larregi billatutia,
daukana galdutia.
Andra alarguna ta Olloa
(Bizenta Mogel, Ipui Onac, 1)
Andra alargunak etxean
zedukan zorionean
ollo arrautzaria.
Zan bai ekuskarria
Egunoro ipintzea
Utsik gabe arrautzea.
Dio pozez bere artean:
—«Ematen diodanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
badit beti ipintzen;
zer baldin eramaten
badiot nik bi bider?
Arrautza bat ez da ezer:
emanik jan aldi bi;
egingo ere nau ni
andi biren jabe;
nola asmatu ez dube
gauza onelakorik?».
Ala ero erorik
gizendu zan olloa;
ta arrautza batekoa
alpertu zan guzia.
Beti izan da egia:
Geiegi billatzea,
ezer gabe gelditzea.
Andra alarguna ta ollo arrautzagillea
(J.M. Zabala, Fábulas en dialecto Vizcaino, 4)
Andra alargunak eban
zorionez etxean
ollo arrautzaria:
ta zan ikusgarria
egunoro ifintea
utsik baga arrautzea.
Diño bere artean:
—«Emon jeutsaadanean
aldi batez artoa
arrautza egunekoa
beti jeustak egiten:
Zer bada, eroaten
bajeutsaat nik bi bider?
Arrautz' bat ez dok ezer
emonik janaldi bi:
egingo bere nok ni
anditzar biren jabe.
Zelan bada ez jabek
asmadu onangorik?
Alan ero erorik
gizendu zan olloa:
Ta arrautza batekoa
alpertu zan guztia:
Beti izan da egia
Geiegi billatzea
utsean geratzea.
Andra alarguna eta ollua
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 1)
Andra alargunak etxian
Eukan zorijonian
Ollo arrautzarija.
Zan bai ikusgarrija,
egunoro imintia,
utsik baga arrautzia!
Diño pozez bere artian:
—«Emoten deutsadanian
baten bakarrik artua,
arrautza egunekua
badau beti imiñiten,
zer, baldin nik eruaten
badeutsat artua bi bider?
Arrautza bat ez da ezer.
Emon ezkero janaldi bi
laster egingo bere nau ni
arrautza andi biren jaube.
Zelan asmau ez ete dabe
onelako gauzarik?».
Alan ero erorik
gizendu zan ollua;
ta arrautza batekua
alpertu zan guztija.
Beti izan da eguija:
geijegi billatzia,
ezer baga gelditzea.
|
 |