 |
75.
Txakurra ta astua
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 9)
Txakur bat eta astua bein joiazan
gizon bategaz bidian.
Au luak artu ebanian,
solo batera sartu zan
bedarra jatera astua
asi zan atsedenez.
Barriz igarua gosez
eguan txakur gizajua.
Astuari deutsa onek esaten:
—«Makurtu zakidaz laguna,
bada naz zure ezaguna,
ta bizi gara etxe baten.
Zorruan daukazu ogija.
Badozu lepua makurtuten
itxiko deustazu kenduten
neure sabel zorrija.
Alde egiten dau Astuak.
Txakurrak deutsa jarraituten
Ta oñak ditu zutinduten
zakuan sartuteko mosuak.
Astuak deutsa esaten:
—«Txakur, neure laguna,
jagiko da gure Jauna
ta arek emongo deutsu jaten».
Onetan dator otsua
gose amorruz basotik,
iruntziteko gogotik
ikusten daben astua.
Orduban bildur andijagaz
txakurrari esaten
deutsa ta erregututen:
—«Arren lagun zakidaz».
Txakurrak dirautsa barrez:
—«O neure etxe-laguna!
Jagiko da laster Jauna,
zagoz ortxe atsegiñez».
Otsuak il eban astua
Txakurrak bete sabela,
ta erakutsi onela
«Ez izateko gaiztua».
Nai dabenak aurkitu
Laguna premiña orduban,
bestiai euren estuban
biar deutse lagundu.
|
 |