www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 31.a

Azeri, ollar ta txakurrak

 

        Gosiak amaitu biar eban azerija, ta ixilka, lurraz buruba josita, eldu zan olluak euren ollarragaz ebilzan lekura. Susmau eban ollarrak, asi zan karkarasi estubaz batuten olluak ta igon eragin eutseen arbola batera, nora ezin igon eukian azerijak. Jarrizan au arbola pian, ta berba bigunakaz palagau gura eban esanaz:

        —Zer egiten dozu or goijan zeure ollo orreekaz? Zeren bildur zara? Nire? Ez nator ni zubei gatxik egitera ta bai lurrian igaroten dana esatera.

        —Nik ez dakit ezeren barririk —zirautsan ollaarrak—, baña arbola goiti.

        —Egin da, bada —dino azerijak—, lurreko lau oñeko ta egazti guztijen arteko betiko bakia, orretarako bururik nagusijenak batzaar bat eginda. Emendi aurrera ezin alkarri gatxik egingo deutsagu. Jatsi zaite, bada, beera zeure mendeko ollo orreekaz, ta bakiaren izenian egingo dogu alkarregaz jai andi bat.

        —Bene benetan barri onak dakardazuz ta atsegin emoten deustee —dirautsa ollaarrak—.

        Ta jaso eban onek buruba ta luzatu samia zerbait balekus legez. Itanduten deutsa azerijak:

        —Zer dakutsu?

        —Nik dakustaz —erantzun eutsan ollaarrak—, txakur eizako bi aringa ta zaunkaz datozala, ta dakarren poza izango da datozalako bake egindana guri jakin eragiteko.

        —Alan bada jatsikonas neure olluakaz ta alkarregaz zuk, txakur mandatari ta geuk egingo dogu bazkari inos ez legezko bat.

        —Agur, agur —dino azerijak—, ni banua, ez jaot ondo emen geratutia.

        —A, txorua! —dirautsa ollaarrak—, zeren bildur zara bakiak egin badira gu lango guztien artian?

        —Ori alan da —eranzun eutsan azerijak—, baña jazo leite datozan txakur oneek ez eukitia oraindino bakeen barririk, ta artu eban igesa txakurrari itxaran baga.

        Ipuin onek erakusten dau asko jakinak topau daruezala asko jakinaguak, guzur batek agertu daruala beste guzur bat.

 

                Ez, bada, inori guzurrik sartu,

                guzurra ezdakizun agertu.

 

aurrekoa hurrengoa