www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 36.a

Ogigaztae ta sagubena

 

        Ogigaztae zar batek, sagubak artu ezinik oñen astuntasunez, sartuzan urunez beteriko arrazko baten, ta urten eban zuriz jantzita uruna itxatsi jakolako. Jarri zan toki illunian, alan, bestelan ezinda, sagubak atzamarretara erakarteko. Eldu zan toki atara sagu gaxo gaistotasun bagakua, ta begitandurik, gauza zurija ikusita, jaakiren bat zala, jausi zan bere arerijuaren atzamarretan. Alan elduzirian beste sagu bi, bata bestiaren ondoren, ta jazo jakeen beste ainbeste. Eldu zan guenian arratoe mausari, asko jakin ta ondo ekanduba ta beti zelata ebillena nun ete eukan lakijo ta arriskuba, ta beriala igarri eutsan ogigaztaiaren asmo galdubari ta zelan urunez beteta eguan bizija ezpaliz legez. Esaten deutsa:

        —O, sagu-artzalla arnasia itoten dozuna, ta soñoko ederragaz estaldurik zagozana! Onak dituzu asmo orreek sagu gazte ta gitxi jakiñak arrapetako uste bagian; ez, baña, ni legezko soldau zar zu ta zu languen mausaak ondo ikasita daukezanak eruateko atzamarretara. Askotakua egin bazaitube urtiak, ni bere bai jakiteko nun zer daguan.

        Ipuin onek erakusten dau, indarrik ez daukeen askok euren burubak gordeetako, badabela argitasun ta ezagueria desegin edo austeko besteen sendotasuna.

 

                Bedar artian dago sugia,

                ez izan ardura bagia.

 

aurrekoa hurrengoa