Ipuin 42.a
Asto ta leoiarena
Asto batek, basuan ebillela, ediro eban leoia ta dirautsa oni:
—Igon daigun mendi gañera, ta erakutsiko deutsut zelan asko ta asko nire bildur dirian.
—Igon daigun, bada —esan eutsan, astuaren arrotasunari barre eginda—.
Egozala mendi gañian, asi zan astua arrantza senduak egiten. Soñu onetara iges eben larpeetan ezkutuban egozan erbi ta kuijak, ta esaten deutsa astuak leoiari:
—Badakutsu zein bildur jatazan niri?
Erantzun eutsan leoiak:
—Erbi ta kui ikarakor ta bildurtijai iges eragiteko txakurtxu baten zaunkia asko da. Ez daukazu zer arrotu orregaiti. Egingo baneu emendi orrua bat, ikusiko zendukez aringa iges egiten dabeela zezenak, basaurdiak, katamotzak, otsuak, azerijak, zaldi, mando, ta nok ez? Zein gitxi bildurtu nozun ni!. Zara asto bat baño geijago?.
Ipuin onek esan guradau barregarrija dala batzuben arrotasuna, ezer egin ezin ta gauza askotakotzat euren burubak saldu gura ditubenian.
Izan baga buruba andi iristia,
da asto arrantzari bat izatia.
|