 |
62.
Azerija ta eperra
(Ensayo de la Poesia bascongada en algunas Fábulas. 2, «de nueva invencion»)
Zelata azerija,
donga, mausarija,
eguan ezkutaurik,
atrapau gurarik
eper begi-argija.
Baña au egaatija
ta azkorra izanik,
eguak jasorik,
juako atx gañera
andi esatera
gura eban guztija.
—«O neure eizarija!
Ez nok, ez, artuko,
ez deusk balijoko
eure asko jakiñak;
egizak alegiñak
lurragaz josirik,
begijak ezarririk».
Dirautsa azerijak:
—«Dakardaz barrijak:
ez natortzu gaur, ez,
gaistoz ta guzurrez;
jatsi zaite beera,
laarran jatera
bildurra kendurik,
neugaz bat eginik.
Erdu, bai, len bait len
jakiteko emen
zer dodan ikusi;
nator ni igesi.
Jabilkuz txakurrak
lurrian musturrak
aringa ezarririk
zaunkaz txito pozik,
topau algaijezan.
Baña zelan zuri esan
barri dongagua?
Zelango damuba
artuko zenduke
jakingo bazeunke
ikusi dodana?
O eper laztana!
Erdu laster beera
neugaz egitera
betiko bakia.
Daukat nik lezia
bijoen duina
berariz egina
Antxe ezkutetako
eta bai gordeetako
txakur dongetati.
Neugaz bert-bertati
zaitudaz sartuko
eta bere ezkutauko.
Usañaz txakurrak
aratubaz luurrak
bajuakuz ara,
barruti algara
deutseegu egingo,
zaunka baño ezingo
dabee leza aurrian
eta, alan, guenian
auak lar sikaturik,
burubak beeraturik
dira biurtuko.
Ez gara estutuko
gu leza barruban;
euko dogu zer jan».
—«O azeri okerra!
Berbeeta ederra
deustak agertuten,
ez juat sinistuten,
ez, ez, ire esanik.
Ez dot nik lezarik
biar ezertako,
ez nabee aterako.
Txakurrak emendi,
jardun arren niri
gogorto agiraka,
zaunkaz ixiltzaka.
Oñak nik arinak,
berariz eginak
ditut zorijonez;
ez nabee, bada, ez,
artuko txakurrak.
Zetako guzurrak
ator i esatera?
Atx onen ganera
nor jat etorriko?
Ken adi betiko,
guzurti dongia,
ase egik gosia
ollatokijetan,
ez, ez, atx ganetan.
Zaunkaz datorrena
da ezagunena.
I askotakua,
zaunka bagakua,
malmutza izanik
deubat bildurra nik.
Orain otatzetan,
gero iraatzetan
aut nik ikusten
eperrak zainduten.
Ua eure lezara;
eruaizak, bada, ara
ollo etxetubak,
ego gogortubak».
Ipuin adjutuba,
eder ta prestuba.
Moralidad
Dongeen esanetan
ta berba labanetan
ez, arren, koipatu,
ez, ez, katigatu.
Azerija eta Eperra
(J.A. Uriarte, Poesia bascongada, 20)
Zelataka eguan
nosbait basuan
ezkutaurik azerija
donga eta mausarija.
An beraganatuteko
ta sabelian sartuteko
eper begi argija.
Baña au egaatija
ta ariña izanik,
eguak gora egiñik
dua atx baten ganera,
andik esatera
nai eban guztija.
—«O neure eiztarija!
Ez nok, ez, artuko,
ez deusk balijoko
eure asko jakiñak.
Egizak alegiñak
lurraz or josirik
begijak ezarririk
agiñak ezarteko
niri, ta esateko:
O, eta ze samurra
dan eper azurra!
Ta onen aragija
gozua guztija».
Dirautsa azerijak:
—«Dakadaz barrijak.
Ez nator ni gaur, ez,
marroz ta guzurrez.
Jatsi zaite beera
ementxe jatera,
bildurra kendurik
ta neugaz baturik.
Erdu bai len baitlen
jakiteko emen
zer dodan ikusi.
Nator ni igesi.
Dabiltzaz txakurrak
lurrian musturrak
bizkor ezarririk
zaunkak zoliturik:
usain egiteko
ta gu aterateko
leku ezkututik,
sasijen artetik.
Datoz eiztarijak
ta txispa argijak
dakazde eskuetan.
Oneek basuetan
darabille sua.
Eper gisajua:
Orra emen, laztana,
Ikusi dodana.
Erdu zu lurrera,
bijok egitera
betiko bakia.
Leza bat daukat nik
berariz eginik,
antxe ezkutetako,
burua gordetako
txakur txarretatik.
Nik an berpertatik
zaitut zu sartuko
ta ondo ezkutauko.
Usainka txakurrak
aratuaz lurrak
badira etorten,
gu barre egiten
gara an egongo:
zaunka baño ezingo
dabe leza aurrian.
Eta azkenian
auak sikaturik,
buru makurturik
dira biurtuko:
gu barriz poztuko
lezako barruan:
ze poza orduan!».
Eperrak igarririk,
dirautsa barre eginik:
—«Azeri okerra,
berbeta ederra
deustak gaur egiten,
ez deuat sinistuten.
Ez gaituk eruak
eper kanpokuak.
Ua bai emendik
guzurtija izanik,
gaizto galgarrija.
I, gure eiztarija
ta eper zalia.
Ase egik gosia
ollategijetan,
ez nire aragijetan.
Ez juat lezarik
ezetako biar nik.
Ez nabe txakurrak
ez ire guzurrak
kenduko emendik.
Zer gaur egingo nik?
Egon bake onian
emen atx ganian.
Egin arren niri
zaunka eta ziri.
Gizon eiztarijak,
oin ibiltarijak
baditut ikusten,
Ez naz estututen.
Eguak ariñak
berariz egiñak,
begijak argijak
ta iratzarrijak
daukadaz zorionez:
Ez nabe artuko, ez.
Zaunkaz datorrena
da ezagunena.
I, askotakua,
asmari gaiztua,
abil ixiltxurik,
ondo beeraturik:
Orain otatzetan,
gero iratzetan
nik aut i ikusten
epertxuak zaintzen.
Ua eure lezara,
eruaizak ara
ollo etxetuak,
ego gogortuak».
O gure eperra!
Ze ipuin ederra
gizonai emoten
deutsezun ta esaten:
Gaiztuen jardunetan
ta berba labanetan
Ez zaite arren koipetu:
Eea ez iñoz sinistu.
|
 |