www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuinak
Juan Antonio Mogel
XVIII.mendea, 1995

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Xabier Altzibar

Iturria: Ipuinak, Juan Antonio Mogel (Xabier Altzibarren edizio kritikoa). Labayru, 1995

 

 

aurrekoa hurrengoa

Ipuin 5.a

Otso eta kurlubarena

 

Isopo. f. 8ª

 

        Eguala otso bat okelia jaaten, katigatu jakon azurra samaan. Ito ezinda, ikusi eban zorionez kurluba.

        —Erdu ona —dirautsa otsuak—, lagun zakidaz arren. Zuk daukazu sama luzia, igaroko dozu pikuba nire eztarriraño, ta alan aterako deustazu katigatu jatan azurra. Au egiten badeustazu eukiko dozu nigan adiskide eskertsu bat ta bizi nasan artian gomutauko nas zure ondo eginaz.

        Sinistu zituban kurlu gatx bagakuak otsuaren barriketak, ta onenbestegaz otsuak, aua zabalduta, sartu eutsan, sama luzia eukan legez, pikuba eztarriraño, atera eutsan azurra, ta geratu zan osaturik otsua. Dirautsa kurlubak:

        —Berbakua bazara emon egidazu agindu deustazun neke-sarija.

        Erantzun eutsan otsuak:

        —O, esker galdukua! Etzenkijan neure auan zeunkala zeure samia, gura izan baneu zu buru baga itxi ta zarian guztiori neure sabelera eruateko? Emon egidazuz eskerrak gatxik egin ez deutsudalako. Lotsa etzara niri ezer eskatuten alango mesedia egin ezkero?

        Onegaz ixildu eban kurluba.

        Ipuin onek esan guradau dongaak egiten dabeela onakaz otuten jakeena mesede artubakaz gomutau baga.

 

                Ez dazaube gaistuak egiten jakeen onik,

                ez inos bere emoten eskerrik.

 

aurrekoa hurrengoa