Ipuin 43.a
Arrano ta beste egaztijena
Arrano asko jakin batek, neke baga jaatekua billatu gurarik, asmau ta zabaldu eban bere jaijot-egunian emongura eutseela mai on bat beste egaztijai. Eldu zirian bera baño txikinagoko batzuk arrano prestubaren etxera, ta barruban eukazanian, itxi zituban ate ta urtenbide guztijak, ta bein banaan illaz euki eban berak eurakaz egun askotako bazkari ta aparija.
Ipuin onek dirausku gizon andi ta aberats batzuben bazkari emote ta beste palagagarrijak dakarrela mausia ta nekezaliaren ondamendija. Au ikusten da bide dongaz edo irabazi bide bagiakaz aberastu gura dabenetan. Eskiñiko deutsee diruba aurrez, erruki balitube legez, emongo deutseez gari ta artuak ta nos bait bazkariren bat; baña eskatuko deutsee gero emona baño geijago, aterako deutseez etxeti artu dituben arto ta garijak gitxi egiten dabeenian. Aberastuko dira alan nekezari gaxua argalduta koipe guztija jan deutseelako.
Erri askotan dagoz arrano gizendubak,
ta nekezale gaxo eurak argaldubak.
|