 |
Ipuin 24.a
Ugarasijo ta idijarena
Ugarasijo batek ikusi ebanian idi bat lodi lodi eginda ebillela zelaiko laarrian bedarra jaaten, begitandu jakon bera bere azi zeitiala idi axe beste bere azal edo narru zimurra bete albeeijan zelan edo alan. Asi zan, bada, puztu ta axez arrotuten bere narruba ta jarri jakon buruban azi zala asko, ta itandu eutseen bere umiai idija beste ete zan. Erantzun eutseen ezetz, gitxiago bere. Puztubago egin zan ostera puxiga bat balitz legez; puzka ta indarka ebillela, orra nun eztanda ta ler egin eban narruba etenik.
Ipuin onek erakusten dau ez dogula arrotu biar andijago, ederrago ta aberatsago izan guraz.
Igoten dabenak goregi,
joko dau gero beeregi.
Axez gizenduba,
laster da galduba.
|
 |