Ipuin 35.a
Azeri ta matsena
Eldu zan azerija mats landara azi bat ormaan igonda eguan etxe ondora. Ikusi zitubanian mordo ederto eldubak, etorri jakon jaateko gogo ta gurari bizi bat. Abijau zan aztertu ta begiratuten ete eguan beretzat igonbiderik morduak egozan tokiraño, ta ezin ediro eban. Asi zan igon gurarik landarati, baña laster jo eban beia mats adarrak ez eukeelako biar zan iraupen ta sendotasunik eukiteko azerijaren astuntasuna. Ernegau biar eban, ta bere ezin egiña ez autortuterren, dino:
—Ez dagoz oraindino elduta mordo oneek; gatx egingo leuskede garratzak dagozala jango banitu; ta alan ez deust damurik emoten ez janagaiti.
Ipuin onek adierazoten dau, zurtasuna ta asko jakiña izatia dala, gauza batzubetan, ez dakigulakua ta gura ez dogulakua egitia, jakin ta gura izan arren.
Ondo da nos bait gura eza erakustia,
eta, jakinda, ez jakinarena egitia.
|