www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa  

Abenduaren 28.an
Aur inozenteen martirioa

 

        Eguerrietan, Jangoikoa aur jaiorik zelebratu ondoan, zelebratzen du Elizak aur inozenteen martirioa, eztakitena agian askok aldiritan, nola ta zer gisas agitu zen. Ori ezta admiragarri, entendatzen dutelaik makur inozenteen itzkuntza bera, ezi uste dute inozente nai duela erran ero edo fatuo zenzugabe, delarik kontra guzis, zeren inozente nai du erran kulpa gabe sandu ona, gaizkirik egiten eztakiena. Ala makurtzentu gauzen izenak mundu banoak ta gezurtiak. Da bada ikasteko, ezi jaio zelaik Belenen Jesus, bizi zela errege Jerusalenen Herodes Romatarren ordes, Judatarrek nai etzutela, baña ezin debeka: eta zute Jangoikoaganik promesa, etorriko zela bere denboran Kristo errege, salbatzera jendea. Jaio ondoan pobre gisa, aiek esperatzen zutena ponpa ta burrunbareki, aiek ez, ta urrunekoek ezaundu zute: ala etorri zire iruzkiaren sortaldetik irur, errege deitzen direnak komunkiro; eta ellegaturik Jerusalenen galdegiten zute, non da jaio dena Judatarren erregea? zeren ezi ikusi dugu beraren izarra geuren lekuan, eta eldu gara adoratzera. Ori aditurik turbatu ze Herodes, ta arreki Jerusalem guzia: eta beregana deiturik irurak, informatu ze señale ikusi zutenas: gero bildurik jakintsuak ikasi zue aienganik, Kristoren jaiterria bear zela izan Belem, ala dagola eskritura sagratuan. Orduan Herodesek erran ziote irur gaiei, zoazte, billa zazie non jaio den, eta aurkitzen duzielaik, gastiga zadazie ni ri, ni ere noaien ta adora dezaten. O astuzia falsua! O malizia doblea! Eztu ez otsoak nai adoratu axurittoa, bai zatikatu. S. Fuljenziok dio ongi, ezi aur inozenteen odolak, kruelkiro ixuri zuenak, diola klaro, zer nai zuen egin aurtto gontas. Baña nai ezpadu permititu Jangoikoak, zer dezake gizonaren astuzia ta malizia guziak? Deus etzekio baliatu Herodesi berea. Magoek joan ta adoratu zute aur dibinoa, ta itzuli zire berze bides beren lekuetara. S. Josefek ta Maria Santisimak berrogeigarren egunean presentatu zute Jesus Jerusalengo tenploan, jakin gabe Herodesek, naiz bizi zen an: eta abisaturik zerutik Josef joan ze iges Ejiptora bere esposareki, ta aur dibinoareki.

        Herodesek, ez itzultzeareki beragana Magoak, ta ez deus gastigatzeareki aur jaio berrias, uste bidezue agian guzia izan bidezela imajinazio, amets, edo engañu; baña aditurik pasatu zena tenploan presentatzean, Simeon zar benerableak erranak, ta gañarakoak, pensatu zue jaio zela Juduen errege bear zena, ta berari kenduko ziola korona; orren beldurrez, zelos, inbidias, ta iras suturik ideatu zue ilaraztea Belenen ta inguruan bi urteetarañoko ziren aur guziak, bakotxik ere utzi gabe bizirik, ala ustes aien ertean arrap atuko zuela errege berri gura, etzukena berex arrapatu, zeren altxatzen zekion. Ala egin zue ainberze aur txipitto inozenteen arakintza kruel inhumanoa: ta ala famatu ze iago Kristoren jaioa ta etorria mundura. Zer pregoa klaroago eman zeike? Noraño etze barratu fama Herodesen erokeria infame garreki? Ezi diote bere hume proprio bat ere ilarazi zuela zelos, maneraz, ezi enperadore erromakoak aditurik ori, ta admiraturik erran omen zue, obe zela Herodesen etxean izan hazienda beltz, ezi arren hume, zeren nola Juduek ezpaitute jaten urdaiik, seguroago zegola hazienda beltza, ezi etxeko semea. Lanze lastimoso gura, zatikatzerakoan ainberze aurtto inozente, nola axuritto esnekoak! Soldado armatuen, nola berze ainberze otsoen barratze gura etxes etxei aien billa ibiltzea, Amen guardatzea, ta ezin guarda: aien tiratzea berengana, Amen idukitzea indarka: eben marrakak, iskirituak, lamentazioak; otso gaien oiuak, erronkak, golpeak, inpiedadea, nork pinta? pintatzen dute S. Gregorio Nisenok ta S. Agustinek. Il zuztenen numero txustoa eztio Elizak, ta niork eztaki zierto, baizik zeruak, non bildu ziren aien arimak. Aita Alfonso Salmeron Jesuitak dio, izan zirela amalaur milla: ta Etiopiako Abisinoek zelebratzen dutela numero goi. Flos S. Zierto dena da, direnak direla, zelebratzentuela Elizak Kristoren Martir bekala guziak, il baizire Kristogatik bataiaturik odolesko bataioas, goiz eder.

        Emen daizke desengaña arritzen direnak, ta agian eskandalizatzen permititzeas Jangoiko onak degollatzea ainberze aurtto inozente Tirano, gaixtofikatu baten kasos, zukelaik estorbatu, ilarazis bera lenik. Baña ala il balezki Tiranoak ta gaixtoak, nola lirazke Martirak, ta almak, ta koronak? Flakeza gortan erorko dire sollik tuztenak begi aragiskoak, ez ordea tuztenak arimaren begiak fedearen argias argituak. Alakoek ezauntzen dute, izan zirela aur gaiek ditxoso afortunatuak, logratuas goiz eder pena labur bateki palma, korona, ta gloria eternoak; luzaturik bizia agian neketan izanen zirenak; agian bekatari, agian kondenatuko zirenak. Orgatik Elizak deitzentu Martiren primiziak, ta Martiren loreak. Orgatik kantatzen diote, O Martiren lorettoak, mundura jaio berriak, iltzaizte Herodes eroak, nola arrosak erauntsiak. Zuek len duze firmatu Jesus odolas kunetan; Palmak koronak logratu ala nola jostaketan. Bada aien Aita ta Amek ere, ez perjuizio andirik, bai irabazi ta fortuna andia izan zute, pena labur baten kostus logratus izatea ta deitzea Martiren buratso, ta libratzea ala asko kuidado ta pena izanen zutenetaik, bizitu bazire luze. Berze alde ontan da ageri, nioren perjuiziorik gabe, Jangoiko andiaren gloria, baita gure bizien Jaun ta Jabe, baitezazke bere ardantzean artu matsak, dela goiz, dela berant eta bere jardinean oroat loreak nola fruitak. Oroat diot usteas denbora aldi bates gaixtoak egitera gaizki; ezta faltako justizia, noiz ta nola bear den. Uztentu bizirik aldartes, dio S. Agustinek, edo emenda daitzen berak, edo aien medios progatzeko berzeak. Herodes etze emendatu, baizik beterik amarguras biotza, gaitzes ta oñazes gorputza, guzienganik ta bereganik aborreziturik atra zekio arima penatzeko &. &.

 

aurrekoa