www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotz-illaren amazazpigarrenean
S. Anton, edo S. Antonio Abadea

 

        S. Anton Abadea leku gebetan duena deboto anitz, zeren Jangoikoaren adiskide ona bekala logra dezaken asko fabore on geuren personen ta haziendaendako, jaio ze Ejipton, nongo eremuetan pasatu zuen bizimodu bat admiragarria iago ezi imitagarria. Au eskribitu zue S. Atanasiok, ta eskribitu zuena eraman zue Romara, non admiratu zire leitu zuten guziak, eta anitz oneratu zire: guzien ertean S. Austin, zeñek bere lagun bati erraten zio heriturik biotzean, Alipio, zer da au aditu duguna? Goratzen dire letrarik eztutenak; eta arrapatzen dute Zerua: eta gu geuren letraeki emen funditurik loiean! Agian zeren alzinatu diren, alke dugu segitzeas atzetik? Eta ezgara iago alketzen, ez segitzeas? Emendik izan ze prinzipioa, sandutzeko Doktore andi gura. Guk ere admiraturik gañarakoas ikasagun zer dezakegun nork bere estadoan, ta alke gaitzen kontra bizitzeas. Noblea ze ta aberatsa jenerazios: azi ze txoil sanduki buratsoen obedienzian erretiraturik beti, nastekatu gabe mundukoen afizione, ta dibersioetan. Bere bizia ze Elizan, meza, orazio, doktrina, ta alakoetan. Emezorzi urtetara zelarik, il zekizkio buratsoak: gelditu zekio asko hazienda ta ondasun, baitare arrebatto bat txipia, zeintas preziso zuen kuidatzea. Sel ilabeteen buruan asi ze pensatzen, nola lenbiziko Kristioak guzia utzirik okzupatzen ziren guziak Jangoikoan, ta ongi egiten proximoei Jangoikoagatik. Egun batez Ebanjelioa kantatzean aditu zue sentenzia gura Kristok mutil bati erran ziona, Math. 19. Nai baduzu izan perfekto, zoaz, sal zazu duzun guzia, ta eman pobreei, ta segi ni, ta izanen duzu tesoro Zeruan. Sanduak, ain nola berarendako berex erranak balire, bereala joan etxera, berexi arrebarendako hazienda parte tokatzen zekiona, ta gañarako guzia sal du, ta errepartitu ziote pobreei.

        Ala desenbarazaturik guzietaik asi ze bizitzen sollik Jangoikoaren ta bere arimaren. Trabajatzen zue garaitzeko inklinazioak ta pasioneak: plantatzeko birtuteak, humildadea len lenik, kastidadea, abstinenzia, mansotasuna, pazienzia &. Ortako aplikatu ze orazio mentalera ain gogotik, ezi egunoro zego orazioan denbora luzean, ta askotan ortan pasatzen zitue gauak ososoa. Infernuko etsaiak tentatzen zue asko maneras, agerrian ere: baña Jesu Kristoren amore sendo zuenareki Sanduak garaitzen zue: ta erraten zue, sinesta, ezi Satanas lotsatzen da debotoen orazioes, barues, ta berze on guzies, baña geienik Jesu Kristori diogun amore fiñas, zenen guruzearen señalea sollik ere aski da aren garaitzeko, ta inarazteko iges.Jaun dibinoa asi zekio bisitatzen, mintzatzen, ta animatzen amoroki; oneki Sandua iago amorosten bere Majestadeas. Beraren amores egin zue penitenzia, ta bizitza gisa bat admiragarria: eta admiratu zue mundua, ta konbertitu anitz jende segitzera munduaren desprezioan, ta aditzera beraren konsejuak, garaitzeko aragia, mundua, ta Demonioa. Onek zio ainberze beldur, ezi nonnai urrun ere aipatuas geros S. Antonen izena, eskapa zen ze firrindaka: eta Sanduak zio, eztuela nior garaitzen etsaiak, baizik nai dena utzi garaitzera bere faltas, bere kulpas. Bein Satanas zebilana inguruan erreprehenditurik Sanduak, erran zio arrek, nabila xakin naies, zergatik emateunten Kristioek ene kontra edozein desgraziatan. Sanduak: arrazioreki ematen die ire kontra, zeren ik in zitatzentuk gaixtakeriara. Errespondatu zue Deabruak, gizonena dela kulpa guzia, beren naies iten baitute, zeren ezi berak, Kristo gizon in zenas geros, etzuela indarrik, ta ez armarik bortxatzeko nior; ta ala errenditzen direnak keja daizela beren burues. Gelditu ze Sandua laudatzen Jesu Kristo, obligatu baizue Deabrua, gezurraren Aita izanik, erratera egia: ta aumentatu zekio amorea iago ta iago Jesu Kristogana.

        Guzia guti iduri zekio iten zuena Jaun onaren zerbitzutan, ezpaze iltzen Martir beragatik. Ansia goneki joan ze Alexandriara, non zeuden martirizatzen asko Kristio: akonpañatzen, exhortatzen, animatzen zitue, guziek ikusten zutela: Tiranoak etzire atrebitu iltzera, ta Jangoikoak etzue permititu: baña Sanduak in zue in ala iltzeko; ala izan ze Martir biotzas, naiz ez ilik gorputza. Itzulirik triste orgatik, enpleatzen ze guzia ongi egiten, eta milagroketa ezin konta ala: guziareki ain humil, nola deustako ezpalitz. Alaere beldurrak nai ze altxatu, ta altxatu ze leku soil batean Jangoikoaren inspirazios: an gozatzen ze orazioan bere Jaunareki: ta iago bizi ze glorian, ezi lurrean. Baña billatu zute an ere: ta Sandua izanik manso beratx onegia, enpleatzen ze egiten ongi guziei: beti sereno alegre bardin gorabera guzietan: ikusi etzutenek ere sekulan, milla Monjeen ertean ezauntze zute aurpegian, baize au ala nola hispillu bat arimarena. Sazerdoteeri ziote agitz erreberenzia; herejeei oposizio errua. Eta bein bisione batean ikusi zue herejeek iten zutena Elizan, ala nola abreak ta zaldiak zeudela ostikatzen aldareak, urratzen, ta zikintzen. Zego negarres orgatik, alik eta errebelatu zion arteo Jangoikoak biktoria logratuko zuena Elizak. Denbora gartan deitu zue S. Atanasiok beregana: joan ze, ta egin ze fruitu admiragarria, konfunditurik herejeak.

 

aurrekoa hurrengoa