www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 1.an
S. Remijio Obispo Remsko

 

        S. Remijio Remsko Arzobispo, ta Franziako Apostolu gloriosoa jaioarazi zue Jangoikoak erremediatzeko erreinu gura noiz ta zegon kasi galdurik jendeen ta espezialki elizagizonen bekatues ta gaixtakeries, ta segi dan Jangoikoaren kastigoes, gerraes, plagaes, kalamidadees. Onen Aita eta Ama zire guzis onak, ta ia alzinatuak adinean. Ama deitzen ze Zilinia. An urbil eremuan bizi ze Jangoikoaren gizon sandu bat deitua Montano, zuena anitz komunikazio Jaunareki, ta zegokiona beti eskatzen erremedio ainberzeko galmendearen. Errebelatu zekio jaioko zela Ziliniaganik seme bat deitu bear zena Remijio, zeñek paratuko zuen erremedio. Konsolatu ze sandua, ta eman zio berri gau Ziliniari: onek dudan paratu zue nola zeiken adin gartan: baña sanduak seguratu zue baietz; eta bere esneareki azi bear du, eta esnetik kendu ondoan, garbitukotut nik ene begiok orren esnes, eta itzuliko zaida bista: ezi zego itsu. Guzia agitu ze erran bekala. Ia azirik aurra goizik agertu ze, Jangoikoaren eskojitua zela; ain ona ta onera emana! ain obeziente, humil, deboto, estudioso! Baña ez kutsatzeko munduaren izurrias, erretiratu ze leku soil batean, non bizitu zen ogei ta bi urteak arteo ortzirik bekala mundurako, baña fama egatu ze de manera, ezi ilik Remsko Arzobispoa, guziek eskojitu zute ortako, naiz ain gaste izanik. Sollik berak etzue nai niolatere etzela gauza: baña zerutik argi eder bat paraturik aren buru gañean, entendatu zute guziek, ta berak ere bai, on zela Jangoikoaren Kondatea, eta ala errenditu ta utzi ze konsagratzera.

        Gaste eginik Arzobispo etze gaste kondizioetan, baizik juizios betea, debotoa, perfektoa; bere itzak pizu ta neurrituak; aurpegia sereno, grabe, modesto, afable, beiratzeas ere kausatzen errespeto, amore, ta debozio. Predikatzean zue indar andia, zeren obratzen zue erraten zuena. Suberboeki ze tieso; humileki manso amoroso. Alfer beñerez, gustoen etsai beti, trabajuen adiskide, menosprezioen sufrizale, dirus pobre, birtutees abrats, ta biziorik gabe. Deshonestidadea espezialki erreprehenditzen zue maiz eta sendoki: ta guzietan kuidatzen zue bere ardies zelo andiareki, iduri baizue gizon bat zerutik etorria, edo Aingeru bat lurrekoa. Bere bizi on admirablearen gañetik milagroeki ere honratzen zue Jangoikoak. Botatzen zitue Demonioak gorputzetaik: ta bat eraman zutena S. Benitorengana, onek biali zue karta bateki S. Remijiori, konfuso alketurik gelditu baize ortas; eta humilegis exkusatzen zelaik, obligatu zute negarres: ta orazio eginik libratu zue persona, ta gero il zelaik ura bera biztu zue. Askotan bere ta berzeren bearretan suplitzen zue Jangoikoak, dela jatekoas, dela edatekoas. Itxeki ze su andi bat ziudadean erre baizue zati on bat: abisaturik sandua jarri ze orazioan, gero jaiki ta goratus begiak zerura suspiro bateki erran zue, o ene Jangoiko ona, eman bezo indar ene itzari. Erran ta joan ze surik erruena zegon lekura, ta formatu zue gurutzearen señalea: istantean sugarrak asi zire biltzen ta erretiratzen; sanduak segi atzetik; aiek aratago; alik eta bola gisa bat eginik atra ziren arteo portale batetik kanpora, guziek admiratus potestadea gizonai Jangoikoak emana. Errebelazios ikasi zue lendanik goseketa izanen zena Franzian; eta pobreen amores egin zue prebenzio bear orduko. Zenbait gaixtofikatuek pensatus karidade gura zela kodizia, eman ziote su graneroai, zegolaik urrun sandua. Abisaturik etorri ze, baña ia orduko zeuka suak arrapaturik guzia: eta etzelaik erremediorik, sosegu ta errepausa andiareki jarri ze berotzen, otz baizego: ta erran zue, nerea ezta inport, baña pobrettoei inen dioten faltagatik Jangoikoak kastigatukotu in dutenak lan gau. Ala izan ze: su eman zutenak guziak itzuli zire kebratuak, ta aien humeak ere bai, ta ondoreko guziak. Ez orduan solamente, baita berze askotan ere, sanduak erran itza, ta Jangoikoak paratu zue eskua, zela kastigatus, zela faboratus.

        Baña milagrorik andiena izan ze konbertitzea Klodobeo erregea. Zue onek bizikidea Klotilde agitz Kristio ona konsejatzen ziona beti kristia zeiela, baña beti protxurik gabe, ajolarik etzuela. Bearrak inarazi zio ajola, ezi gerra batean Alemanen ta Sueboen kontra zegolarik guzia galtzeko arriskoan, oroiturik inbokatu zue Jesu Kristo, ofrezitus bataiatuko zela, atratzen baze artaik. Bereala etsaiak eman zire igesai errege galdurik, ta gañarakoak errenditu zire Klodobeori. Biktoria goneki tratatu zue kristio egiteas: bereala erreginak abisatu zue S. Remijio, prestatzeko errege bataiatzeko: eta zeudelaik errege, erregina, ta Jaundiak S. Pedroren Oratorio batean aditzen sandua predikatzen ziotena, agertu ze an argi bat zerukoa, ta aditu ze boza bat ziona, Pax vobis, ego sum & Bakea zueki: ni naiz ez lotsa: bai manteni ene amorean. Bateo sentitu ze atxon bat gozagarria. Lotsaturik errege ta gañarakoak bota zire sanduaren oñetan: konsolatu zitue, zela Jaunaren kondizioa lotsatzea lenik, gero erregalatzea ta konsolatzea: erran ziote agituko zekiotena gero, ta in bear zutena, ta etzekiotela faltatuko Jaunaren grazia, faltatu arteo berek zuzen badean. Notagarri da erran ziona erregeri len erre zituenai guruzeak, Adora bez erre zuena, ta erre bez adoratu zuena; errateko izan bear zela izan zenaren kontrako aldera. Gero bataiatu zue; ta faltaturik krisma, ezin pasatus zekarrana jendetzearen utses, jautsi ze uso bat elurra bezain txuri zekarrana pikoan erredomatto bat krismareki, zein utzirik sanduaren eskuan etze ikusi iago. Ala bataiaturik errege, berze asko Jaun ta jende konbertitu ze, ta sandua gelditu ze estimazio andian, ta esku andiareki erreinu guzian egiten zue asko gauza on. Baña bera errefinatzeko iago, azkenerat kendu zekio begien bista, naiz geroago itzuli zekion. Bizitu ze laur ogei ta amasei urte, ta obispotasunean iruogei ta amalaur. Ellegatus bekala plazoa, zoeie despeitus bereenganik; errezibitu zitue elizako ordenamentuak debozio guziareki ta iltze sanduki Izotzillaren 13.an ta Kristoren 545 urtean. Egungoa da eguna, noiz aldatu zen bere gorputza leku batetik berze prestatu zioten leku dezente preziosoagokora: baña agitu ze milagro bat, ezin mogitzea niolatere zegon lekutik, eta ellegaturik gaua, eta zeudelaik sazerdoteak eta jendeak argieki kantatzen laudarioak, lokartzea guziak bat batean, ezin garaiturik loa. Idatzarri ondoan aurkitu ze gorputz sandua parturik berek nai zuten leku gartan, erakutsis zeruak, zein estimatua daukan. Onen medios in diote Jangoikoak lurrekoei anitz fabore &.

 

aurrekoa hurrengoa