www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 9.an
Sta. Kasilda Birjina

 

        Jangoikoas dagona salbatuko da, baña on beroi da edo izanen da ona, ezi Jangoikoaren etxean ezta lekurik gaixtoendako. Ona egia gonen exenplu on bat, Sta. Kasila, zein izanik Mora, ta Errege Moroaren alaba, ellegatu ze izatera Sanda. Ze Toledon Errege Aldemon moroa sektas, Kristioen etsai andia: ebei gerra egines, galdu zitue asko erri, il anitz Kristio, berze anitz erman presidario, zein baizeuzkie kargaturik katees bere karzel ta kalabozoetan bere palaziora urbil goseak ta mala manera. Zue arrek alaba bat, ez bere gisakoa, baizik naturalki biotz-bera ta piadosa, lastimatzen zena preso pobre gaien goseas ta miserias: eta ala ixilkias bialtzen ziote noizean noiz ogi ta jateko gauza, baita ere berak ermaten, sokorritzeko tristeei. Ellegatu ze jakitera bere Aita: koleratu ze alabaren kontra orgatik: baña etzue nai izan du kastigatu, ikusi arteo bere begis. Barronde zegolarik egun bates goart egin zio nola zoeien alzoan zerbait zeramala. Joan zekio serio asarre, zer damazu or? Errespondatu zio, ezi arrosa ta lore. Ikusagun, dio: ta agerturik, oh Jangoikoaren probidenzia! Ikusi zue zeramana zirela arrosak ta loreak. Orreki Aita sosegatu ze; ta alaba gero joan zelaik presoetara, arrosa ta loreak itzuli zire ogi ta jateko gauza. Kontatus agitua, zego ematen Jangoikoas graziak ezaundus Jangoikoaren ona aieki ere, ta aiek bide zirela Jangoikoaren aldekoak. Informatus aienganik beren errelijioneas, fedeas, ta legeas, afizionatu ze, ta nai ze kristiatu, ta berladanik bataiatu, baña etxakin nola egin leku gartan, ta Aitaren konpañian ta eskupean. Ara Jangoiko onaren probidenzia amorosoa: Bere eskojituaren onnaiez eman zio gaiz bat, baize odoljarioa: erremedioa franko eman, eta ezin erremedia. Mediku guziak konformatu zire gaitz gura zela erremediorik gabekoa. Kasildak izan zue abisu dela Jangoikoaganik, dela presoenganik, joateko bañatzera edo artzera bañua S. Bizenteren butzuan edo iturrian, baitago Bribieska aldean Burgostik onat. Erran zio Aitari berri goi, ta eskatu zio, nai bazue ikusi bizirik ta sendaturik, bial zezala bañu gartara. Aitak xakinik Kristio errian zela bañua, nola bera baize Moro Kristioen kontrario, etzue gustorik bialtzeas onat; baña alabaren negarrek, ta Aitaren amoreak errendiarazi zue ortara. Biali zue bada ongi akonpañaturik zerbitzukoes, baitare anitz Kristio preso libre utzi zituenes kartareki Kastelako Erregerendako, zein baize orduan D. Fernando I.a, eskatus kurarazi zezala Kasilda bañu gartan. Erregek agitz ongi artu zue, ta honratu zue agitz, ta biali zue bañura; bañatu ze, sendatu ze, ta bereala bataiatu ze; ta despreziaturik bere Aitaren Sekta, ta palazioetako erregaloak, an urbil inarazirik hermita bat, ta aldakan etxe edo etxola bat beretako, bizitu ze humil erretiraturik sollik Jangoikoareki urrengo denbora guzian ilartaño. Iltze gero bizitu bekala sanduki, ta Jangoikoak beraren atenzios egin du anitz milagro, zeñeki aumentatu den beraren fama, ta jendearen debozioa beragana: Eta Eliza Ama Sandak kontatzen ta zelebratzen du bere Sanduen ertean. Onen iltzea izan ze milla ta berrogeita zazpigarren urtean &.

 

aurrekoa hurrengoa