www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 25.an
S. Maria Magdalena Pazzi

 

        S. Maria Magdalena Pazzi, ez Kristoren denborako gura, bai azken denbora ebetakoa orai berreun urte bizi zena, Florenzian aioa, izan ze birjina bat admiragarria iago ezi imitagarria. Bataioan deitu zute Katalina, gero aldatu ze Maria Magdalena. Kasi kunatik asi ze egiten sanda: ain goizik izan zue ezaumentua klaro, ta inklinazioa zuzen Janoikoagana. Ze aur bat juiziosa, geldia, modesta, guzietan neurritua, afizionatua aditzera Jangoikoaren gauzak, erretiratzen zena egitera orazio mentala. Zazpi urtetan ia egoten ze orazioan luzaro: eta erakutsirik bere Amaren konfesoreak, pensatzen Kristoren pasioan egoten ze artan orduak ta orduak askotan, erretzen Jaunaren amorez. Alaber afizionatu ze egitera penitenzia asko marieras mortifikatus gorputztto inozentea. Aldareko sakramentuari ainberze debozio itxeki zekio, ezi naiak zego ansiatzen noiz utziko zuten komekatzera; bitarteo bere gustoa ze egotea tenploan, ta ikustea berzeak komekatzen; eta Ama komekatzen zen egunean beti zegokio aldakan, ta galdeginik zergatik ala, zio, zergatik senti baitut Jesu Kristoren atxon ona. Amar urtetara zelarik eman ziote lizenzia komekatzeko, ta gozos zoraturik bekala prestatu ze anitz orazio ta exerzizio debozioskoeki; eta komekaturik sentitu zue gozo ta gusto soberanoa, ta ain zebaturik gelditu ze, ezi permititurik komekatzea zorzitik zorzira, egoten ze kontatzen egunak eta orduak, zenbat falta zen ellegatzeko. Alako gosearen ariora ze probetxua. Erretzen ze ansias ta zelos, ezaun zezaten ta estimatu guziek Jesu Kristo; eta egoten ze penatzen negarres, zeren ofenditzen duten malamente. Ala bere dibersioa ze erakustea berze aurrei doktrina Kristioa, ta orgatik joaten ze gogotik aldiritara, erakusteko ango aurrei, eta eskatzen zitio Amari zenbait txotxo ta gauza, emateko eldu zirenei, ikas zezaten obeki: ta ez luke joan nai orgatik ziudadera: ta gusto goi emateagatik Amak eraman zue aur bat aldiritakoa, nori erakutsi zezon ziudadean. Etxeko neskatoei erakusten ziote egiten orazio mentala, eta etzeizen exkusa etxeko laneki, berak lagunzen ziote guzietan. Ezta doktrina gau erakusten mundu gortan, ez, baizik banidadeak ta kanta banoak. Ain kasta ederra bekala ze, ta garbi naia, ezi amar urtetan in zue boto konserbatzeko birjin gorputz ta ariman bizi guzian Jesu Kristoren amorez.

        Logratu zue otoi ta otoi lizenzia komekatzeko Jaioro Jesusen Konpañiako erretorearen konsejus: baña eman ze oraziora ainberze, ezi egunaren ta gauaren geiena ortan pasatzen zue, ta askotan aurkitzen zute elebaturik, ta ondaturik Jangoikoan. Bere buruareki ze gogorra, berze guzieki beratxa ta ongi egin naia guzieri, espezialki herieri, zeñei asistitzen ziote agitz ongi. Ain noblea, juizioskoa, ta ona izateareki, proponitu ziote buratsoek asko akomodu andiak matrimonioaren estadoan; baña berak nola artu baizue ia Jesu Kristo bere esposotako, desengañatu zitue beingoas betikos, lenago utziko zela ebakitzera burua: eta ala otoien podores logratu zue uz zezaten izatera errelijiosa Karmeskoa. Ezta posible erabakitzea zein perfekta zen ta sanda prinzipiotik ere: nork erran noraño sandutu zen azkeneko? Eta nork Jangoikoareki zuen komunikazio sobrenatural kontinokoa? izan zuena Zeruareki? zenbat errebelazio, ta erregalo espirituale an goratik? Zenbat progu ere, trabaju, ta martirio, agertzeko Jangoikoaren grazia zen poderosa den disposizio duen personan, naiz den emastekia? Bortz urtes utzi zue ala nola pelean Demonioeki leonen kubila deituan, baña beti biktoriosa triunfante! Zenbat tentazio, persekuzio, tristura, ta desanparo utzi zion pasatzera bere Esposo dibinoak, errefinatzeko iago ta iago Sandaren humiltasuna, pazienzia, korajea, ta santidadea! Alaere konstante animosa erraten zue, padezitu, ta ez il. Iago dena Jaunaren erregaloes ere nai ze gabetu, egiteagatik iago plazer.

        Baña nola gauza gebek baitire sobra gora guretako, solamente aipazkigun birtute zenbait, ezpada, imitatzeko guzis, bentzait ezauntzeko, zein apal gelditzen garen, ta alketzeko: birtuteak, diot, ezi debozio axalak, meza enzute, errosario, estazio, ta alakoak birtuterik gabe eztute ontzen persona; birtuteak bai dire ona iten dutenak persona. Len lena ta guzien erregina, zaña, ta bizitza da karidadea, au da amatzea Jangoikoa beragatik, ta proximoa Jangoikoagatik. Fedearen ariora izaten da karidadea, ezi fedea da emateko ezaumentu Jangoikoas ta Jesu Kristo gure Errendetoreas. Ezaunduas geros ongi ta sinestatuas geros nor den bere Majestadea, zein amablea berez, ta zein gure amazalea, gure amorez obratu, trabajatu, ta padezitu zuena, da inposible ez amatzea, eta nork iago ezauntzen duen, iago amatzen du. Baña ilundura dago barraturik mundua barna, eta fedearen argia ere guti da, ta ilunkara, ta ila ere askotan. Sanda gonek fede biziareki, ta orazio mentale kontinoareki ezaundu zue ongi, ta amatzen zue osoki Jangoiko ona ta Jesu Kristo Jangoiko gizona. Erretzen biotza kontino amoresko su andiareki desaogatzen ze obra on, penitenzia, ta trabaju pasatzean Jaunagatik, afekto, suspiro, ta itz amorosotan ere bai. Aurkitzen zuelaik norbait, galdetzen zio, amatzen duzu amorea? eta nola zaizke bizi? Bera ez iltzekos su amoreskoas, bear ze busti ur otzes bularra, besoak, aurpegia. Aldartez zoraturik bekala exklamatzen zue, o amorea! sobra da, sobra amatzen gaituena. Aldartez igaten ze dorrera, ta soñatus ezkilak oiu iten zue, Atozte, arimak, amatzera amorea amatzen zaiztena ainberze. Progu ona da padezitu naia beti iago, ta erratea, ez nuke nai il ain goizik, zergatik Zeruan ezpaita padezitzen. Progu ona ere zelo andi gura Jaunaren honragatik, ta proximoen onagatik. Bere negarrak zire perpetuo betirokoak, zeren Jauna ofenditzen den, ta arimak galtzen diren: para leikela infernuko atarian, ala al balezake debeka eztoaien nior arara. Il baño len erraten zue, noaie mundugontaik ikasi gabe nola niork dezaken adbertiturik admiti kulpa mortalaren bat bere Jangoiko Jaun onaren kontra...

        Boto eginen guardatzean ze txoil kuidadosa. Kastidadean ze nola Aingeru bat Zerukoa. Ikusi zute zenbait aldis apatzen konbentuko pareteak; ta galdeturik motiboa zio, etzaize iduri arrazio apatzea parete sandu gebek, apartatzen gaitutenak mundu miserable zeken ortaik, ta seguratzen birjinidadearen tesoro preziosoa? Jautsiarazten zutelaik jarduki-lekura, pena zue, naiz ziren aideak eldu zirenak mintzatzera, ta nai lukela truk egotea purgatorioan, an egon bear zuen orduetan. Eta leonen kubila deituan Demonioek persegitu zuten bortz urte gaietan tentatus anitz manera gaixtos, geien sentitzen zituenak zire tentazio deshonestoak: eta ondorean apareziturik Maria Santisimak bein paratu zio Jesus aur idurian besoetan; berze bein seguratu zue etzuela beñere tentazio gaietan ofenditu Jangoikoa, ta bestitu zue bego elurra bezain txuri bates, señaletako etzuela sekulan ia izanen tentazio deshonestorik. Bere kastidade garbiaren progu ona ta milagroskoa da, ezi il ondoan, zeukatelaik gorputz birjinala kajan ortzitzeko, beiratzen ziolaik deshonesto batek aurpegira, itzuli zue berze aldera, nola balego bizirik, etzuela nai beira zezon garbi etzenak. Eta irautea oraño gorputz birjinala oso fresko atxon admiragarria barratzen duela, ezta progu gaixtoa.

        Birjinidadearen guardia humildadea, ala nola presunzioa deshoneskeriaren prinzipio ta pausu lenbizikoa. Humildadea, baita ezuntzea zer duen bereganik, ta zer Jangoikoaganik: bereganik gaitz guzia, ta onik baterez, Jangoikoaganik on den guzia, gaitzik ez. Ain humila ze egiaz, ezi bera zio zela gaixtakeria guzien bilgura, ta ezpaleuka Jaunak bere eskutik, kapatz lizakela egiteko munduko maldadeak: eta naiz errezibiturik Jaunaganik ainberze fabore ta grazia, il bear zelarik, zego kontuaren beldurrak ikar ikar, eta guziei eskatzen ziote enkomenda zezatela, in zezan Jaunak arreki miserikordia: eta Konfesoreai galdegiten zio humil humilttoa, o Aita, iduri zaio salbatuko ote nai zen? Arrek ziolaik, zergatik galdegiten zion ori, errespondatzen zio, zergatik gauza lotsagarria baita ni bekalako bat, bere bizian gauza onik in eztuena, agertu bearra Jangoikoaren tribunalearen alzinean. Humilaren utses kontatzen ze indigna, egoteko errelijiosaen konpañian; apatzen zue lurra, non aiek paratu zuten oña; paratzen zekiote belauriko, erreprehendi ta kastiga zezatela; apatzen zitiote oñak; paratzen ze auspeska lurrean pasatu bear zuten lekuan, pasa zeizen beraren gañetik; lotuarazi ze eskuak atzerat, ta bendatu begiak ta ala amarratu enrejadoaren kontra, guziek akar in zezoten; ta alako milla. Itz batez: nola Jesu Kristo, Jangoiko izanik, humillatu baize eriotzeraño, ta guruzeko eriotzeraño, Sanda gau bear ze izan sanda andia, bear zue izan humil guzia; humildadea zimendu, zimendua barna, izateko obra gora santidade admiragarria, Jesu Kristoren gisara.

        Azkenean paratzeko Jangoikoak bere Sanda gau pazienziaren hispillu bere Elizan, erregalatu zue il baño len heritasun luze bates, obligatus egotera ogeitamar ilabetez goatze batean, obeki errain dugu, gurutze, ta martirio batean; anitz aflikzio ariman; ezin konta ala gaitz genero gorputzean, eta oñaze mienbro guzietan: arriturik Mediku guziak, nola zeiken bizi padezitus ainberze gaitz mortale doloresko lotsagarri. Iago zena, txurtu zekizkio lengo konsolazio espirituale Zerukoak, padezitzeko iago. Alaere mantenitzen ze, ezin bizis ta ezin iles, ain konforme ofrezitus ala egotera, nai bazue bere Majestadeak, juizioko eguneraño. Lastimatzen zirenei erraten ziote, au izan zela beti bere deseoa, padezitzea Jangoikoagatik. Komekatzen ze egunoro, ta an indar-berritzen ze, padezitzeko iago. Errezibiturik Oliadura Sandua, okurritu zekio biaje preziso bat Konfesoreai, baña etzelarik trebe, Sandak seguratu zue, bazeikela joan irur eguntako, ezi ondorean oraño aurkituko zuela bizirik. Aumentatu zekizkio penak eta doloreak; etzue admititzen alibiorik, ziola, Jesus onak gurutzean etzuela izan konsolurik. Maiatzaren 25.an errezibitu zue Biatiko Sandua, Bideasko bekala: zeude goizeko amarrak arteo errelijiosak beira, noiz akabatuko zen iles: Orduan zoeie Konfesorea atratzera mezara aien guzien komekatzeko: ta ia errebestiturik abisatu zute zegola azken agonian. Etzekie zer egin: gero Jangoikoaren inspirazios gastigatu zio Priorai, mana zezola ezi nola izan zen bizian obediente, izan zeiela iltzean ere. Manatu zio Priorak etzeiela il, akabatu arteo meza, ta komekatu arteo errelijiosak. Manamendu gau aitu orduko itzuli ze berebaitan, irur ordus mutu egon zena, ta erran zue, Bedeikatua biz ene Jauna, utzi bainau azken punturaño konsolurik gabe: kunpli bedi bere borondatea. Berriz ofrezi zen naiz padezitzera, non ta in dezadan mertxede salbatzeas. Meza akabaturik igan ze Sazerdotea, eta berla despeitu ze arima sandu gura Maiatzaren 25.an 1607 urtean, adinaren 41.an. Gelditu ze ila ederrago ezi daiken pensa: ta biramonean presentaturik tenploan guziei kausatzen ziote erreberenzia ta debozio: ain klaro ze ageri nolako arimaren onzia izan zen, ta zegola au ia glorian: eta gorputza naiz araturik leku humedoan mantenitzen da oso fresko ta galetsi gabe, barratus atxon Zeruko admiragarria. Beatifikatuzue Aita sandu Urbano VIII.ak andik emeretzi urte, 1626 urtean: Gero kanonizatu Aita Sandu Klemente IX.ak andik 43 urte, 1669 urtean &.

 

aurrekoa hurrengoa