www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotz-illaren irurgarrenean
Sta. Jenobefa Birjina Parisgo Patrona

 

        1. Jaio ze Santa Jenobefa Parisa urbil zen erri batean. Aurzututik ze ageri artan Jangoikoaren grazia, alako maneran, ezi pasatzerakoan erri gartaik S. Jerman S. Luporen konpañian, ikustera atra ziren jendeen ertean atra kare Sandaren Aita ta Ama ere beren aur goneki; eta Sanduak Jangoikoaren argis ezaundurik zela Jangoikoaren maite eskojitua, erran ziote buratsoei, zirela ditxosoak izateas alako humea, ta erman zezotela biramonean beraren ostatura: eta exhortatu zue antsiareki, ama ta estima zezala sollik Jesu Kristo, ta despei munduko banidadea. Ork beroi da nere ansia, dio aurrak: eta Sanduak Jesu Kristori konsagratzen zuelako señaletan, paratu zio gurutzetto bat lepotik: eta enkargaturik buratsoak guarda zezatela txoil ongi, segitu zue bere bideas. Egun andi batez Amak nai zuelaik joan tenplora, geldiarazi zue etxean alabattoa; baña onek eska ta porfia erman zezan bereki, amak eman zio zaflon bat, ta istantean gelditu ze itsu, ta egon ze ala bi urtez, alik eta eskatu zion alabattoari, ekar zezon ur guti bat, ta busti zezkiola begiak guruzearen señaleareki. Aurrak egin zue, ta bereala argitu zio bista; ta au izan ze prinzipio anitz milagro in zituenen urrengo denboran.

        2. Ilas geros buratsoak, bera gelditurik emazurz konsagratu ze Jangoikoak betikos, ta pasaturik Parisa bizitzera obedienzias, an bisitatu zue Jangoikoak perlesia ta oñaze errueki, probatus ala Sandaren pazienzia ta konformidade miragarria, ta ala ezaunarazis jendeari arima garren ona. Denbora gartan ellegatu ze Franziara Atila, Hunoen Errege, deitzen zena Jangoikoaren azotea; urbildus Parisa eldu zelaik, Parisdarrak ikar ikar beldurrak, in zezan an in zuena asko lekutan, iltzea, urratzea, erretzea, erraustea, zeude ia joateko iges. Sandak animatzen zitue egotera geldi ziudadean, ta eskatzera Jangoikoai piedade eta miserikordia barus, penitenzias, orazios, limosnas: ta berak ala iten zue, ta ematen ziote esperanza, ona, ongi atrako zirela. Oneki zeude geldi. Baña zenbaitek ikusirik aren kasos gelditzen zela jendea aien opinionearen kontra, nai zute il Sanda. Jangoikoaren probidenzias ellegatu ze bitartean. Jermanoganik Arzediano bat, zeñek jakinik nai zutena egin, nekez doi doia logratu zue etzezaten galdu persona ain sanda kuadrablea Sanduaren ta Jangoikoaren begietan. Errealki onen atenzios Jangoikoak etzue permititu, ellega zeien Atila Parisa, itzulirik atzerat.

        3. Admiragarria izan ze Sanda gonen bizimodua, birtute guzies betea, kastidades, humildades, karidades, pazienzias, mansotasunes: baña iago arritzeko zena ze beraren abstinenzia ta penitenzia. Amabortz urtetaik berrogei ta amarrak artaño solamente bi egunes astean jaten zue, igandean ta ortzegunean, ta orduan ere sollik ogi ordioskoa, ta baba katuli bat. Berrogei ta amar urte beteas geros obedienzias obligaturik asi ze artzen esne ta zerbait bijiliako janari. Ardorik etzue txastatu sekulan ere. Prinzipalki sustentatzen ze orazioas, gogoa Zeruan, gorputza lurrean. Zerura beiratzeas ere zerizkio negarrak, ansia zuenagatik arara. Bere Jaun onetsiaren podores egin zue milagro-infinizio bat. Bein orazioan zegolaik gauas ilunbetan, itxeki ze kandela berez. Berze bein laguneki Elizara joatean itzali zekiote zeramaten argia, eta sandak ukitzeareki itxeki ze. Sendatzen zitue heriak, libratzen endemoniatuak, argitzen itsuak, ezinduak bizkortzen, bizten ilak, ta beartsuak erremediatzen. Bein eskatu zio Jaun bati, barka zezola bere zerbitzuko bati: ura egin ze sor: Sandak erran zio, bada orrek ezpanau aitu nai, aituko nau ene Jesus Jaunak. Bereala Jaun gura heriturik Jangoikoaren permisios, akorduratu ze, ta eskatu zio Sandari humil; ta Sandak logratu zio arri osasuna, ta mutilari barkazioa. Errege Txilderiko deituak, naiz ez Kristio, zio Sandari anitz atenzio. Bein manaturik justiziatzeko gaizkiegille batzuk, ta beldurrak eska zezon Sandak barkazio aiendako, ta ezin ukatuko ziola, atra ze ziudadetik kanpora ertxiarazirik portale guziak. Sandak jakinik, ta portalera ellegaturik, istantean idiki zire atariak berez: guziak berra arriturik, ta Errege iago, ezpaize atrebitu ukatzera Sandari aien bizia eskatu ziona.

        4. Entenda daien zein karidade andia zuen, bein ogia eskas zelaik Parisen, ta gose anitz, erresolbitu ze joatera bera laguneki urrun gari-billa. Biaje gura honratu zue Jangoikoak asko milagros, eta itzuli ze Sanda beterik garis ta gozos erremedioareki. Bizitu ze ainberzeko penitenzian ta santidadean iago ezi laur ogei urte: Biziaren konforme izan ze bere bukaera izotzillaren irugarrenean, laur eun, berrogeitamazazpi urtetaik iruogeitara. Da Parisko ziudade andi gartako Patrona ta anparo poderosoa. Jem klaro den ageri, nola Jangoikoaren aurrean munduko ponpa ta burrunbak baño iago duen balio personaren onak, ezi iago logratzen du beraganik alako batek, ezi errege ta Jaun andiek, ezpadire alakoak. Jangoikoak in gaizala. &.

 

aurrekoa hurrengoa