www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 3.an
S. Blas Obispo ta Martir

 

        S. Blas aurra zelarik ere, ze sandu: ta bere denboran guziek nai, ta in zute Obispo Sebasten, baita urrun emendik, Armenian. Gero Jangoikoaren inspirazios erretiratu ze desertura, non bizitu baize denbora zati bates sollik Jangoikoareki, ain Jangoikostaturik, ezi egunoro beraren kubilara etorris baseiziak egoten zire an pokalean geldi, bukatu arteo Sanduak bere orazioa, kura zezkien beren gaitzetaik; ta kuratzen zitue milagrosoki; ta etzire apartatzen, errezibitu arteo beraren bedeizioa. Baña animaleek ongi tratatu zutena, jendeek tratatu zute gaizki. Diokleziano ta Maximiano enperadoreen ordes joan ze Sebastera Presidente bat deitua Agrikolao, persegitzera Kristio zirenak. Asko ta asko egin zitue preso, ta ilarazteko kruelkiro biali zue anitz eixtari arrapatzera baseiziak, otsoak, artzak, tigreak, leonak, ta alakoak, ebei botatzeko Kristioak janari. Joanik oianes oian aurkitu zute S. Blasen kubila-alzinean ainberzeko saldoa aietaik, ta Sandua elebaturik kubilan. Kontu emanik, bereala Presidenteak biali zitue soldadoak, ekart zera Sandua, ta aurkitzen zuzten Kristio guziak. Aurkitu zute sollik Sandua; erran ziote, betor gureki; deitzen du Presidenteak. Sanduak agitz alegre arresti erran zue, nere humeak, ongi etorriak direla: badu asko egun, nindegola etxideten. Emen egon naiz Jangoikoaren borondatez: orai beraren amores joanen naiz oieki gogotik ere. Joan den gauan agertu zaida irur aldis, ta manatu dida ofra dezotela sakrifizioa. Goazen ortako, ene anaiak, goazen Jangoikoaren izenean. Zoeie soldadoeki, ta badean bere itz sandu amoltsueki, ta obratu zituen milagroeki anitz konbertitu zitue Kristoren federa.

        Ellegaturik ziudadera sarrarazi zue Presidenteak karzelean. Biramonean presentaturik alzinean tentatu naies loxentxus erran zio, ongi etorria dela, Blas ene adiskide onetsia, ta Jangoikoena. Sanduak errespondatu zio sereno, Jangoiko egiaskoak guarda dezala, Presidente Jauna; eta guardatzekos, ez dezkiela deitu Jangoiko Demonioak, zeñen eskuetan erortzen dire galduak sekulakos dauzkitenak Jangoikotako. Arritu ze Presidentea errespuesta ain ausart pronto goneki: ta egonik guti bat suspenso, koleras suturik manatu zue golpa zezatela makilukaldika. Ala egin zute denbora luzean bortizkiro, eta Sandua nola balitz bronzeskoa tieso, firme animoso alegre erraten ziola, o engañazalea, uste zue engañatu ni itz gaieki? edo uste du lotsatuko nauela tormentueki, ta apartarazi ene Jangoikoaganik? Ez eztu logratuko: eneki dago ta egonen da: egin bez nai duen guzia. Ermanarazi zue berriz karzelera: an zegolarik, ekarri zio andre pobretto batek alimentu pixka bat, eskatus humilki ar zezala pobreza gura. Sanduak artu, ta estimatu zio, konselatus in zezala al guzia ongi bearrean zeudenei; nik ere, zio, sokorrituko diotet nere debotoei beren bearretan bizi nai zen bitartean, ta ilondorean.

        Ekartzen zizkiote ziren heri guziak leku gaietan, ta guziak sendatu zitue orazioas. Guzietaik bat izan ze mutiko bat zeukana trabeska frinkaturik txintxurrian arrai-ezur bat ezin atra ez gora ta ez bera, baizego itotzeko ia. Sanduak eskatu zio Jangoikoai senda zezan ura, ta gaitz berareki berai enkomendatzen zirenak. Orduan egin zue milagro gura, ta gerostik ainberze alako, ezi Aezio mediku antiguaskoak txintxurriko minaren erremedioetaik bat emendio dela inbokatzea S. Blas: modua paratzen omen du, artus txintxurritik, erratea, S. Blas Martirak ta Kristoren sierboak manatzen du, ea, gora, edo bera. Señale da, usatzen zela denbora gartan erre zeta goi. Zenbait egunen buruan presentarazirik berriro, ta aurkiturik ain firme konstante Presidenteak manatu zue paratzeko dilindan zur batetik, ta an urratzeko azotees. Sanduak nola ezpalitz berea gorputza, edo ez aragiskoa etzue ajolarik azotees, baizik beti lauda bere Jangoikoa. Itzularazirik karzelera, segitzen zute zazpi Andre debotek bildus odol zeriona: Orgatik in baizuzte presa aiek ere, ta martirizatu: baña bi exenplu balore Kristioaren dire notagarri: lenbizikoa, proponiturik tormentuak, ezpazuzte adoratzen idoloak, errespondatu baizute fineziareki, erman zezkitela an kanpoan zen ur balsa andi batera, an garbiturik ofratzeko sakrifizio garbia. Presidenteak kontent ermanarazi zitue; baña Sanda gaiek arrapatu ta bota zuzte butzu gartan Jangoiko gaiek. Berzea da, aietaik batak baizitue bi hume txipitto, ta utzirik aiek, zoeielaik Ama martiriora, klamatzen baiziote aurttoek, erman zezkiela bereki, izateko lagun martirioan: Arriturik Presidenteak baizio suspiratus, emastekiek ta aurrek burla iten digutela. En fin guziak iltzire martir glorioso.

        Gero nai izan zue berriz ere progatu S. Blas, baña guzia ze alfer, zeren baize Sandua fuerteago ezi diamantea. Manatu zue botatzeko uresko balsa edo butzu andi gartan: baña Sandua zeñaturik zebila oñes uren gañean ondatu gabe ta busti gabe: ta jarririk gero uren erdian grazioso konbidatzen zitue infielak ta justiziako ministroak, zatozte zuek ere, zatozte onat ni bekala, barin baduze fede ta konfianza zeuren Jangoiko guapo goietan. Sartu zire irur ogei ta zorzi; baña ez atra bakotxik ere; guziak bai ondatu gorputzak an, arimak infernuan. Eta Aingeruak agerturik S. Blasi erran zio, o arima Jangoikoaren argis argitua, o Pontifize Jangoikoaren biotzekoa, atra bedi ur gontaik, errezibitzeko gloriako korona. Atra ze erresplandores beterik aurpegia, Jentilak betetzen zituela lotsas ta arrizios, Kristioak kontentus. Etxakin ia zer egin Juezak, manatu zue ilarazteko ezpatas. Golpea esperatzen zegolaik Sanduak in zue orazio Jangoikoai, berari enkomendatzen ziren guziengatik denbora guzietan fabora zezkien. Aditu ze boza bat ziona, zure orazioa aditu dut, eta agintzen dut eskatu duzuna. Bereala ebaki ziote burua, ta egatu ze arima andi gura gozatzera Jangoikoaren ta Jesu Kristoren besarka eternoa. Nola ezgara gu alketuko beraren aldean arima txarrak, barin bagaude apegaturik farraskeria &.

 

aurrekoa hurrengoa