www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 25.an
S. Krisanto, ta Daria Martirak

 

        S. Krisanto jaiorik Alexandrian etorri ze bizitzes Romara bere Aita eta Ama ilustre, ta familia guziareki, Numeriano enperadorearen denboran, non izan ziren agitz estimatuak ta honratuak. Bere Aita Polemio deituak estudiarazten zio an bere seme Krisantori Ilbru onetan: aien ertean ustekabean aurkitu zue, Jangoikoak nai ta, libru bat, zeintan zeuden eskribiturik ebanjelioak. Ebek leiturik, ezaundu zue utsinik zebilala bide kontrakoas ilunbetan; eta zuzen-bidea, argia ta egia dela Jesu Kristo. Seguratzeko bere gogoa, jakinik Kristio bat Karpoforo deitua persekuzioaren beldurres zegola altxaturik kubila batean, joan ze billa, ta aurkiturik arren explikazio ta itz sandueki seguratu ze, ta bataiatu ze de manera, ezi zazpi egunen buruan ia predikatzen zue publikoki Roman, Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa. Berri gau izanik bere Aita Polemio, dela bere errelijione falsuaren zelos, dela Infielen beldurrez, asarratu ze agitz semearen kontra, ta paratu zue preso leku ilun batean, manatus etzezotela jatera eman, baizik txoil eskas. Etzekiolaik baliatzen medio gau, artu zue berze bat gaixtoagokoa, emasteki eder presumituena, zeñek galarazis honestidadea, segi dan galarazi zezoten Kristoren fedea. Ikusirik Mutil sanduak Deabruaren arma gaiek, goratus begiak zerurat, eskatu zio Jangoikoak bere faborea. Istantean guziak artu zitue lo edo letargo gisa batek, ezpaizeizke idatzarri ezpaze andik atrarik. Ala libratu zue bere sierboa Jangoikoak. Pensatu zue Aitak, paratzeareki Matrimonioaren estadoan bekaturik gabe, agian utziko zuela fede kristioa bizikidearen amorez. Ortako billatu zue bat prenda guziak zituena, noblea, eder agraziatua, juiziosa, jakintsua, prudenta. Au sartu ze kuartoan ongi prebeniturik arrazios, bere ustes, beraxteko admititzera bizikidetako. Au deitzen ze Daria: enpleatu zue ortako bere mintzaera, ta modu on guzia: baña ustez arrapatu lakioan berzea, bera gelditu ze arrapaturik uste etzuen lakioan, zeren ezi Jangoikoak Krisantori eman zio ainberze grazia mintzatzeko, ainberze arrazio, ainberze indar, ezi desengañaturik Darla andik atra gabe determinatu ze egitera Kristio. Biak konzertatu zire konserbatzeko birjin bizi guzian, ta gañarakoan munduaren alzineko elkarren konpañian bizitzeko bizikideak bekala. Gisa gontan libratu ze presondegitik Krisanto; ta Daria bataiatu ze; ta biak, deitus bizikideak, bizi zire anaiarrebak bekala.

        Eta on guzien propriedadea ta kondizioa baita deseatzea ta prokuratzea izan daitzen berzeak ere, konsejatzen ziote guziei segitzea errelijione kristioa, ta honestidade honratua: Ala konbertitu zuzte franko; Krisantok gizonkiak, ta Dariak emastekiak. Ori ze Infielen erioa: orgatik Zelerino Prefektoak reso inarazi zitue, ta entregatu hau dio Tribunoari kastiga zezkien. Onek eramanik Krisanto Jupiteren tenplora adora zezan, nola ezpaizue egin nai, azotarazi zue ain kruelki, ezi ageri zekizkio ezurrak, eta erzeak: baña alaere firme biotza. Gero sarrarazi zue kalabozo ilun urrintzu batean: burriñas kargaturik: baña kateak auts biurtu zire berdugoen presenzian, ta presondegia bete ze fragranzia zerukoas. Larrutu zute idi bat, ta larru gartan inguraturik Krisanto biluxirik iduki zute iruzkira; baña etzue ortaik izan penarik. Berriz sartu kalabozoan loturik katees, berriz kateak desegin zire. Berriz lotu, ta azotatu nai zute burrin asko azotees; baña azote gaiek itzuli zire ain beraz ta arin, ezi etzukete golperik eman. Ezaundu zue Juezak etzeikela on agitu arte gaixtos, baizik Jangoiko onaren birtutes; ta urtikirik oñetara eskatu zio barkazio, ta logra zezala barka zezon bere Jangoikoak. Oroat egin zute berdugoek: eta kristiatu zire aiek guziak, ta berze franko. Jakin zue guzia enperadoreak, ta guziak ilarazi zitue. Hilaria Juez garren bizikidea zegolaik orazioan geroxago Martir gaiek ortzi zuzten lekuan, in zute presa, ta nai zutelaik eraman enperadorearen presenziara, eskatu ta erdetxi zue utzi zezaten guti bat egitera orazio; artan logratu zue erman zezan Jangoikoak; ta ala ilik utzi zute leku berean senar ta hume izanen konpañian. Krisanto berriro paratu zute karzela gogor ilun Tuliano deituan. Eta Darias zer egin ze? Nola infielak baizire ta baitire, beren Jangoikoak bekala, zikin likitsak, eraman zute emakume galduen etxera, non paraturik donzella garbi ederra bereala jarri ze belauriko ala nola tenploan edo oratorioan: klaro da zer eskatzen zuen, ta klaro ere da zein den Jangoikoaren gustoa, gure gorputz ta arimen garbitasuna, haec est voluntas Dei sanctificatio vestra: eta ala bereala agertu ze an saietsean leon bat lotsagarria, manso, beira, zer manatzen zion: sartu ze deshonesto bat itsuturik pasioneas deustara beiratu gabe. Leonak aztaparras bereala bota zue lurrean zeukala iago ilik ezi bizirik lotsamenturas, ta leona sandari beira, zer nai zuen in zezan: sandak manatu zio etzezola in gaizkirik, eta gizonari predikatu zio egietafedea, eta konbertitu ze: eta sandak manatzeareki leonari utzi zezala, atra ze libre oius ziudade guzia barna, eztela berze Jangoikorik, baizik adoratzen dutena kristioek: Leon gura enpeadorearen leontegitik eskapatua ze: kuidazaleak joan zire aren itzultzera, baña ellegatu zireneko bota zitue lurrean, esperatus zer manatzen zion sandak: eta lanze goneki aiek ere konbertitu zire, ta itzuli zire Pregonari Kristoren. Manatu zue Prefektoak itxekitzeko su, sanda ta leona zeuden aposentuaren inguruan, erre zeitzen biak an. Orduan leona kurturik burua, ta errezibiturik sandaren bedeizioa, atra ze sua barna, ta ziudade guzia barna dañurik gabe.

        Ondorean paratu zute Krisanto dilindaka zur batetik, ta zura autxi ze istantean, eta zuzi itxeki zuztenak erretzeko sandua, itzali zire. Sanda ere nai zute tormentatu, baña berdugoeri bildu zekizkiote esku ta besoetako zañak alako oñazeeki, ezi bearko utzi geldi. Biak gero erman zuzte kanpora, ta bia Salaria deitzen den lekuan zulo andi bat eginik, an ortzi zuzte bizirik botatus gañetik anitz arri ta lur: ala bateo an izan zute beren martirioa ta obia. Obratu zue Jangoikoak sandu geben atenzios asko milagro; eta jendeek artu ziote anitz debozio. Bildu ze bein Kristio-tropa bat zelebratzera eben festa kubila batean; eta enperadoreak jakinik ori, ertxiarazi zue kubilaren agoa maneraz, ezi an il zire guziak Martir. Aien ertean ze sazerdote bat Diodoro deitua, zeñek komekatu zitue guziak, eta animatu pasatzera martirio gura, igateko arimak zerura. Bi sanduena izan ze Kristoren 284 urtean. Eskribitu zute Autoreek laudatus: eta S. Damaso Aita sanduak españolak egin zitue berso eleganteak aien laudariotan &.

 

aurrekoa hurrengoa