www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 6.an
S. Justo, ta S. Pastor Martirak

 

        Errelijio Kristioaren egiaren progu ona da, firmatu baitute beren odolareki anberze jendeek, espezialki emastekiek eta aurrek beren borondatez. Guzien ertean da eman zuten testimonioa bi anaiattoek Alcalan. Zebila Daziano Presidentea España-barna, otso goseti bat bekala, martirizatzen Kristioak. Ellegatu ze Alcalara: pregonarazi zue adoratzeko guziek aren Jangoiko zeuzkienak, ezperen, akabaraziko zituela tormentus. Zeudelaik lotsarriturik Kristio larriak, Jangoikoak armatu zitue bere Espirituas bi aur nobleak anaiak, batak zituela zazpi urte, au da S. Justo, berzeak bedratzi, au da S. Pastor. Zebiltza biak eskolan: eta aditurik pregon gura, biak beterik ferbores, zelos, ta fedeagatik il naiez elkar animatus, botatu eskolan paletak ta kartillak, eta laster joan zire Presidenteagana, oius ziotela, etzutela aiek nai adoratu aren Jangoiko falsuak, baizik Jangoiko bakar egiaskoa, ta Jesu Kristo Jangoiko-gizona; ta orgatik eldu zirela prest ematera beren bizia. Aiturik ori, gelditu ze Daziano arriturik, eta pensatus ori zela aurkeria, manatu zue azotatzeko biak sekretoan, orreki lotsatuko zirela. Zemazkitelaik ortarako, bi axuritto inozenteak zoezi animatus elkar: eta txipienak, baize justo, beldurrak agian, bere anaia etzeien fia aren konstanzias, erran zio lenik, ene anaia Pastor, ez lotsa iltzeas ere, eztare tormentues, aurrak garelako atxekian, zeren ezi Jangoikoak deitu gaituenak ainberzeko graziara, nola baita martirioa beraren amores, emanentigu arimo ta indar beartugunak, ermateko ongi. Alegratu ze Pastor aditzeas, ta errespondatu zio, arrazioreki deitzen zara justo, exortatzen bainauzu justoki, logra dezagun biek martirioaren korona. Errezibi suelto seguro ezpata gañean, ezi trabajuak guti dirau, eta gloria da betirokoa. Ministroek aiturik konbersazio gebek, kontatu ziote Dazianori, zeñek beldurrak, baldin segitzen bazue bere teman, garaituko zutela mutiko gaiek, eta gañarako kristioak animatuko zirela aien exenpluareki, manatu zue il zezkitela sekretoan erris kanpoan. Ala egin zute, kanpo batean ebaki zizkiote buruak arri baten gañean, zeintan gelditu ziren inpreso belaunen ta eskuen kuntzeak; adiarazis milagro goneki Jangoikoak, beratxago zirela arriak berak, ezi Jentilen biotzak. Kristioek bildu zuzte sanduen buruak ta gorputzttoak, ta ortzi zuzte leku gartan berean: Eta badire diotenak Kristo bera jatsi zela honratzera bere martir inozente gaien ilaria. Gero Españako gerra ta persekuzioeki galdu ze aien memoria, alik eta Asturio Toledoko Arzobispo batek Jangoikoaren inspirazios billatu ta aurkitu zitue gorputztto sanduak, eta izan ziote ainberze debozio, ezi utzirik Toledo pasatu ze bizitzera Alcalan, nora pasatu zituen errelikia prezioso gaiek, eta an pasatu zitue bere egunak, honratzen mutiko sanduak: nola eskribitzen duen S. Ildefonsok, izan zenak gero alaber Toledoko Arzobispo. Gero Moroak sartzeareki Españan, Urbizio deitu batek, zein daukaten sandutako Huescan, ta ango Obispadoan, artu ta erman omen zitue bereki; ta anitz Joan-etorri pasaturik, azkeneko gelditu omen zire Huescan, nondik 1568 urtean, Aita Sandu S. Pio Kintoren, ta errege Felipe bigarrenaren manamendus pasatu zute errelikia aien geien partea Alcalara, ta errezibitu esta andieki, ta paratu aien izenean egin zen Kolejiata batean. An dire honratuak aldare nausiaren pean den kapilla batean, pensatzen baita dela leku bera, non agitu zen martirioa; eta an dago arri gura, non degollatu zuzten, dauzkiena belaunen ta eskuen markak oraño ageri &.

 

aurrekoa hurrengoa