www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 1.an
Sandu guzien Festibidadea

 

        Azaroaren lenbiziko egunean zelebratzen du Elizak lurrean memoria ta festa zeruan diren Aingiru, Sandu, ta Sanda zori onzekoena batean; alde bat zeren urteasko egunetan naiz zelebra baleitez egunoro millaka dakizkigunetaik an direla, inposible bailitzake guziak kabitzea; berze alde zeren baitire berze infinizio bat iago an emen eztakizkigunak: berze alde suplitzeko solemnidade goneki faltatu dena urte askoetan: berze alde, dion bekala Elizak, logratzeko Jangoikoaren piedadearen abastoa deseatzen duguna biltzeareki bateo anitz bitarteko: baña motibo ta kausa prinzipalena da, beiratus nola dauden gozatzen an jende ta estado guzietakoak, errege, sazerdote, errelijioso, birjin, ezkondu, alargun, andi, txipi, abrats ta pobre izanak emen, animatzeko gu ere joatera aien bideas, ellegatzeko gu ere gozatzera aieki gloria gozatzen dutena, zeintarako gu ere kriatu, konserbatu, erredimitu, berexi bere etxeko, ta azitzen gaituen Jangoiko onak. Fundatzenda festibidade gau Kredoan dion azken artikulo fedeskoan, baita bizitza sekulakoa. Zer nai du erran bizitza sekulakoa? Dio katetximan: Bizi bear garela secula seculorum zeruan edo infernuan: Jangoikoaren grazian iltzen direnak, zeruan, ta desgrazian iltzen direnak, infernuan. Baña infernukoen bizitza Elizak deitzen du propiki eriotze perpetuoa, â morte perpetuâ libera nos, Domine: zeren bizi baitire an eriozko agonia guziak baño iago penaeki, beti iltzen bekala, ta il naies beti, ta ezin akabatus iles beñere. An goitiko bizitza gura bai da propiki bizitza, ta bizitza sekulako gozoso gloriosoa, zeñeki konparaturik oraiko bizitza ere, dio S. Gregoriok, obeki deitu bear dela iltzea ezi bizitzea. (h. 37. in ev.) Baña non da, dio, mirik erran dezakenik, edo entendamenturik pensa dezakenik nolako gozoak ta gloriak diren Jangoikoaren palazio ta korte erreale gora gartan? Aisago da logratzea, ezi explikatzea. Baña animatzeko, emagun zerbait notizia senzillki.

        Beñik bein ura da bizi-lekua, Jangoiko andiak erregeen errege soberanoak berarias fabrikatu duena, agertzeko bere gloria ta ondasunen abasto neurrigabea, gozarazteko bereak bere presenzian bere Majestadeai dagokion gisan. Begiak ez ikusi, ta ez aditu du bearriak, eztare gogoratu gizonaren biotzak Jangoikoak prestaturik daukana bera onesten dutenendako. Emengo errege deituek, angoaren aldean deus guti direnek, fabrikatzen baituzte obra miragarriak beren gozaro ta sendagallatako, zerik uste duzu bide dela an gorako jaureki ta bizileku gura prestatu duena errege jakintsu, abrats, poderoso, bere parerik eztuenak, non ikustera ematen den bere glorian? non goza daitzen Kristoreki bere eskojituak? non guziak diren errege, ta txipiena andiago ezi emengo andiena? Ditxosoa egiaz, ta zori onekoa ellegatzen dena logratzera: ikusko du, ta gozatuko du iago ezi daiken explika edo pensa. Kontu in zagun zarela zu zori oneko gori, zeñi despeitzean desterru gontaik erranen dion, Atoz ene Aitaren bedeikatua, arzazu posesio zuretako dagon erreinuas. Ea alegra zaite, sierbo ona ta fiela, zeren guti ziren gauzetan izan zaren fiel, anitzen jabe inen zaitut: Sar zaite zure Jaunaren gozoan. Erran orduko istantean iganen zara azken zerura, ain laster nola igaten den pensamentua; baña gu goazen beiratus ararako bidean direnak. Ameka dire zeruak inguratzen dutenak mundu gau.

        (Lenbiziko zerua, baitago emendik anitz milla lekoa-bide, ikusko duzu zein materiale ederretakoa den, eta artan ilargia duena inguruan 157 lekoa, ta dabilana orduoro 1963 lekoa.

        Bigarren zerua ederrago oraño ikusko duzu, ta an Planeta, deitzen dena Merkurio.

        Irugarren zeruan izar agitz argi bat deitzen dena Benus, ta goizeko luzero artizarra.

        Laurgarrenean iruzkiaren irringola andi gura guzien erdian guziei argi ematen diotena; zeñen loditasunak baitu 5950 lekoa, aldetik aldera; ta inguruan 18700 lekoa, ta bolatzen dela ordu bakotxean kasi 4000 lekoa-bide.

        Borzgarrenean planeta deitzen dena Marte: Seigarrenean Jupiter: zazpigarrenean Saturno: Zorzigarrenean, zein deitzen baita Firmamentua bere firmeza sendoagatik, diones S. Agustinek, ez geldi dagonagatik, ezi dabila agitz laster, ta da berzeak baño iago eder: An daude izarrak numero ta orden admiragarrian, ala nola berze ainberze perla prezioso eder, zeñetaik txipiena baita andiago ezi mundu gau; eta badire direnak eun aldis andiago, berze batzuk laurogei aldis, berze batzuk iruogeitamar, ta berrogeitamar aldis; naiz emendik iduri guri txipiak. Bedratzi ta amargarren zeruak kristalino deituak, ta ureskoak, agitz ixtargitzen dutenak zeru goien goienaren errañuen kasos.)

        Azken zerua enpireo deitua, Jangoiko andiaren paraiso ta gloriaren asentu erreala, kanpoko aldetik ere beiratzeas, zer admirazioa! Zer argi ederra! Zer primoreak! Azala ain miragarri, mamia nolakoa bide da! Kontxa gañekoa ain prezioso delarik, perla barnekoa zerik bide da! (pleraque ex manuscr. Agred.) Zer murallak aiek! Zer atariak! amabi S. Juanek dio direla, iruna laur aldetaik, eta bakotxa margarita prezioso bat: eta plaza urre fiñ fiña kristale argiaren gisara: Eta eztela bear an iruzkirik ta ez ilargirik; ezi Jangoikoaren argiak argitzen duela, ta ango argi-emallea dela Jangoikoaren axuria. (Apoc. 21) Bada ango berze preziosidadeak nork pensa? ango lorediak, fruitadiak, amenidadea, fragranzia, aireak, eta gauza onak, nork pinta? Ezta an ekaitzik, ez eurik, ez aldarte txarrik, baizik eguraldi on perpetuo eternoa nai adiña. Bada erreinu andi garren andi zabal inmensoa da ainberze, ezi balire itsasbasterreko area pikorrak ain andi bakotxa nola mundu au, guziak kabi leizke an, sobra leike lekua ranko gero ere; ta andik beiraturik mundu gau da nola orratz-buru bat, edo puntu bat, eztaikena ikus. Bada ango ikusgarri, ta gozagarri, ta admiragarriak eztaizke gogoratu ere bizi denai emen: An bildu baitu Jangoiko andiak guzien Jaun ta Jabeak on eder prezioso daiken guzi guzia, gloriastatzeko bere eskojituak, maneraz, ezi angoaren aldean emengo palazio, preziosidade, ta miragarriak kontu direla txinurrien kubilak, ta proprioki desterrukoak.

        Idikirik ango atari eternalak, sartuko da zori onekoa akonpañaturik bere guardiako Aingeruas, ta berze anitzes, errebestiturik gloriako argias errezibituko dute milla zori on ta laudarioen erdian sanduek, Maria Santisimak, ta Jesu Kristo Redentoreak: Errezibituko du Trintate Jaun guzis poderosoak besarka amoroso eternoan, ta gloriaztatuko du daiken guzia glorias graziaren ta merejimentuen ariora, nai dezaken adiña, ta pensa ala baño iago. An diren guziek dute gloria nai adiña abasto, guziak daude kontent bete betea; baña guziareki batetik berzera da diferenzia glorian; Jangoikoas geros Jesu Kristoren gizontasunak du guziek baño iago gloria: urbilena Maria Santisimak guzien erregina soberanaes gero Aingeru eta sanduetan nork zuen iago grazia, du iago gloria. Ezta orgatik an inbidiarik, ezi on balitz, ia ez litzake gloria. Guzis kontent daude bereas ta berzerenas; ala nola Aita batek in balezote gala tela batetik bere hume guziei andiei, erdikoei, ta txipiei, beren neurrian bakotxai, klaro da sartuko dela gai geiago andiaren galan, ezi txipiarenean; baña orgatik ain kontent legoke au bere galareki, nola ura bereareki. Gloria esenziala dago ikustean Jangoikoa aurkez aurke; andik datorkio arimari infinizio bat on, gozo, gusto, ta gauza. Ezta ikuste gura ikuste utsa ta utsala, baizik ere ikusteareki partizipatzen du beraren edertasun ta gloria: (Gu guziok, dio S. Pablok, beiratus agerrian Jaunaren gloria, trasformatzen gara beraren adurian. 2 Cor. 3. Eta S. Pedrok diones, partizipante naturaleza dibinoaren. 2 Petr. 1. Eta S. Juanek, Dakigu, dio, ezi agertzen delaik, izanen garela beraren semejante edo idurituak, ezi ikusiko dugu den bekala. 1 Joan. 3. Ala nola kristale, edo lañu mee bat, iruzkiak ematen diolaik bete betea, argi edertzen baita: ala nola hispilluan iruzkia, ta iruzkiareki hispillua istargitzen baita: ala nola burrina bat suan goriturik sutzen baita: ala nola ur tanta bat ardo kantidadean nasirik, ardoaren kolores ta zapores paratzen baita: ala, baña ez ala, obeki arima, ikusis Jangoikoa, Jangoikostatzen da, erran barin badaike.) Irur kontatzentute arimaren doteak, Bisionea, Konprehensionea, ta Fruizionea. Bisionea da beiratzea, ikustea, entendatzea Jangoikoaren ona, ta dagokiona. Konprehensionea da sartzea Jangoikoaren posesioan, ta on den guziaren. Fruizionea da ortaik darraion konplazenzia, gozo, ta gusto soberanoa, ala nola ondaturik bere gustorako esnesko itsas andian. Ia orduan etzara izanen pobrettoa, herikor, miserable niolateko maneran, bai aberats erregina eder gloriosa Jangoikoareki betikos, gaitz-errestorik ta peligrorik gabe. Memoria gozatuko da oroitus zein guti kostarik zenbat gozatzen, ta gozatuko duen. Entendamentua kontenplatus Jangoikoan bere grandezak. Borondatea amatus bere Majestadea, ta gozatus beraren amorea, duela nai duen guzia, ta nai eztuenik baterez niondik. Gorputza ere bere denboran asiko da partizipatzen gloria dagokion adiña. Ezta izanen an emen bekala, pizu, herikor, itsusi, animale, baizik arin, sano eder glorioso. Laur dire doteak gorputz gloriosoarenak, mostratzen direnak itz gontan Kasi. Klaridadea, Ajilidadea, Sutileza, Inpasibilidadea. Egietafede gau adiarazi zute Kristok ta bere Pregonariak S. Pablok tratatus ilen berriro-bizteas, baña klaroki diolarik Philip. 3. Esperatzen dugu Salbazale gure Jaun Jesu Kristo, zeñek erreformatuko du gure gorputz humil gau iduriarazis bere gorputz argi ederrai. Klaridadeas paratuko du ain argi eder nola eguzkia, ta ederrago ere, ezi ango gorputz glorioso bat ager baledi munduan duen argiareki, ia ez lezake argi eguzkiak iago ezi zuzi batek eguzki andiaren argiaren aldean. Ajilidadeas paratuko du ain ajil zalui arin, ezi daiken egatu iago ezi saeta bat, aizea ta pensamentua bezain. Ala dakigu, biali duelarik nor edo nor andik lurrekoen abore, itza atra orduko, plantatu direla emen. Sutilezas paratuko du ain sutil ta sutilago ezi argia, au nola pasatzen den kristale batetik, ura pasa daikela muralla ta makina sendo lodiena barna estorburik gabe, iago ezi boza. Inpasibilidadeas ezin padezi trabajurik, ezin il, ezin senti oñazerik, nekerik, naigaberik batere eternidadean. Ura baita proprioki bizi direnen lekua, Jangoikoaren paraisoa, on guzien bilgura.

        Alakoak deitzen dire gloria akzidentalak, esenzial prinzipalari darraizkionak. Badute berze bat ere, au da indartea ta habilidadea, artzeko nauten figura, egiteko miragarriak; guretako inposibleak; nola zelebratzen dugun San Tiago Apostolua Españako Patronoa agertu dela batallaetan moroen kontra, españarren alzinean, soldado zaldisko bekala zaldi eder batean guapo arrullo bere ezpatareki arritzen urratzen moroak. Alaber erran duguna, badela distinzio batetik berzera glorian, batzuek daramate berzeek eztamaten insignia berex, baita premio ta señale izan zirenaren munduan. Irur jende-mota dire berex daramatenak an beren insignia gisa deitzen dutena Teologoek aureola. Aiek dire izanak emen Martirak, eta Doktoreak, eta Birjinak, eta ala bukatu zirenak. Zergatik ebek bai, ta berzeek ez? Zergatik alakoek in zuten hazaña, fineza, ta lan andia Jangoikoaren zerbitzutan. Hazaña andia da pasatzea martirio ta eriotzea Jangoikoaren amores: Orgatik dute an beren aureola Martirek. Zerbitzu Jangoikoaren gustoko andia da irabaztea arimak erakutsis zuzen-bidea: orgatik dute beren aureola Doktoreek. Gorputz aragiskoan, azi likitsetik formatuan, ainberze inklinazio, tentazio, ta zeboen bortxa bizitzea munduan Aingeruen gisa, mustatu gabe luxurian, Jangoikoaren amorez ta plazer eman naiez, fineza andia da: orgatik dute beren aureola Birjinek: baitare nauten guzia guziek.

        Bada sentidoek gozatzen duten gloria gisa, nola explika? An gozatuko dire begiak beiratus eta ikusis Jangoikoas landara eder prezioso miragarrien miragarria &. An adimentua gozatuko da aditus musika, soñu, kantu, ta konbersazio agitz suabe zoragarriak. S. Franziskori emen sualeak ematerakoan begietan, ezpazue sentitu mellarik ere, zeren zitara bat soñatu zion Aingiru batek bitartean: S. Biril egon baze iago ezi berreun urte aditzen txori baten kantua Leireko peña ta sasi gaien ertean gau ta egun, uda ta negu, sentitu gabe penarik, baizik ainberze gusto, iduri baizekio etzela pasatu bi ordu: zer izanen da Jangoikoaren paraiso gartan? Usina ere gozatuko da ango atxon ta fragranzia soberanoeki. Emen ere sandu zenbaiten gorputz ilei ta errelikiei utzi badiote Jangoikoak fragranzia bat alakoa, admiratzen baititu biziak, an zer izanen da? An gustoak gustatuko du nekerik gabe ta aspertu gabe suabidade gozo gozoa ta bete betea ezin iagos, ain berri nola prinzipioan beti eternidade guzian. Mana erauntsi gartas Israeldarrei desertuan diote ematen ziotela gusto-mota nai zutena, onei bentzait: komekatzean solamente sentiarazten baziote S. Teresari ta berze sandueri emen ainberze gusto, iduri baizekiote zeudela glorian, zer izanen da an agerrian? Tantatto batek txastaturik emen ala zoratzen bazitue gozos eta gustos, zer izanen da ondaturik itsasandian? Irri egiteko da galdegiten dutena tontoek, ia baden zeruan emen duten gusto gura ta berzea, nola ezpaitute txastatu Jangoikoaren gustorik: zer errain diogute? Izanen dutela an nauten guzia.

        Berze gloria gisa bat da angoen konpañia ta komunikazio amorosoa: Lenik ainberze milla millon Serafim, ta Kerubim, ta gañarako Aingeruen tropak ezin konta ala, guziak ain ederrak, ta bata baño berzea ederrago, ta guziak diferente distinto, ain ongi ordenaturik, zein bere gala ta insignaeki. Gero ainberze gizon ta emasteki, andi ta aur emendik iganak denbora guzietan, jende, ta estado, ta kondizio, ta genero guzietaik, baña an ia guziak errege ta erreginak, guziak noble jenerosoak, guziak gaste eder perfekto, guziak xakintsu, abrats, poderoso, guziak onak ta amableak faltarik gabe; gizagendearen flore florea bildurik an, ta Jangoikoaren biotzaren konforme guziak, elkar amatzen direla perfektoki elkarren adiskide ta anaiak bekala amore eternoareki. Ezta an emengo errezelorik, ez punturik, ez humore gaixtorik, ez aldaketarik. An bai, an kunplitzen baita osoki Jangoiko onaren manamendua, amatzea proximoa bere burua bekala. An baita guzien biotza bat, ta bat arima unione guziena Jangoikoa. An ezpaita ni andi, zu txipi, au nere, au zure, ta alakorik, baizik guziek guziak sarturik biotzean. Bada zer izanen da tratatze gura bere lagun eta adiskideak bekala Apostoluak, Patriarkak, Aita sandu izanak; ta Doktore jakintsuak, admititzen dutela beren komunikazioan izan zena emen ignorante pobrettoa? baña an ia jakintsuago ezi emengo jakintsuenak? Zer gauza da komunikatzea Martir baliente gaiek, errege, erregina, Jaundi poderoso izanak, ia anai arrebak bekala besarkatzen dutela? Eta ikustea ainberze birjina garbi eder ederrak, Teresak, Agedak, Luziak, Inesak, Zeziliak, Katalinak, Eulaliak, Rosak, Rosaliak, ta gañarakoak, aitutugunak ta eztugunak, artzen dutela bat beren konpañian amorosoki ia peligroik gabe? Oroat Serafin, ta Kerubinek, ta berze Aingiruek! Nola aurkituko zara kontent gozoro alakoen ertean! O familia noble amablea Jangoikoaren etxeko gura! O nolako buratso, anai ta arreba, ta kideak aurkitukotuzun an! niork etzaitu desetxatuko, guziek bai artuko ta besarkatuko biotzes. O konpañia deseagarria! o fortuna balekida! Baña igan zaite gorago ere: deitzen zaion Jangoikoaren Amak Mariak; zeruko erregina soberanak konbidatzen zaitu; artuko ta besarkatuko zaitu amorosoki. Nork eztu naiko ditxa gau? Baña iago ere oraño: Jesus berak edaturik besoak deitu, besarkatu, ta erregalatuko zaitu bere doloresko humea bekala, ta gozaraziko zaitu Jangoikoaren iturri deliziasko inmensoan. Zer idurituko zaizkizu orduan emengo trabajutto pasatuak? Merke-eder eman zaizula idurituko zaizu, ta grazias gloria gura. An ikusko duzu zein egia den Kristok errana, zuen premioa andia dela zeruan: zuen tristura itzuliko dela gozotan. Eun doble errezibituko duziela, ta bizitza eternoa. Infinito ezin konta ala dire onen fruituak, baña berextentu amabi S. Buenabenturak: 1.ª Sanidadea gaitzik gabe. 2.ª Gastetasuna zartu gabe. 3.ª Ase betea aspertu gabe. 4.ª Libretasuna sujeziorik gabe. 5.ª Edertasuna tatxarik gabe. 6.ª Inmortalidade ta inpasibilidadea penarik gabe. 7.ª Abundanzia faltarik gabe. 8.ª Bake osoa inkieturarik gabe. 9.ª Seguridadea beldurrik gabe. 10.ª Jakintasuna ignoranziaik gabe. 11.ª Honra deshonreik gabe. 12.ª Gozoa tristuraik gabe.

        Ain geiegia da gloriako delizia, dio, S. Agustinek, ezi gozatzeagatik solamente ordu bat ere, bear ginduzke desetxatu emengo delizia ta ondasun guziak, naiz balire anitz denboratako ezin konta ala. Ezkarela dekuidatu bear, dio S. Krisostomok, naiz bear balitz guzia galdu, naiz pasatu sua barna, naiz lanzak ta ezpatak, ellegatzeagatik arara. An ezta nai eztenik; da nai den ta nai daiken guzia. Emen dire kulparen ta penaren gaitzak: an baterez alakorik. Emen ondasun deitzen direnak, edo dire falsuak, edo akabatzen direnak: an dire egiaskoak, beteak, betirokoak. Emen solamente bidanabar daizke goza; eta berberak denbora luzean enfadagarri dire: eta guziak batean ezin goza daizke: eta naiz goza leizken, ezin lezakete bete biotza. An biotza egonen da sosegaturik ase bete betean, eta betiro, eta zenbatenas iago gozatzen, iago plazer. O bizi ditxosoa! o gusto soberanoa! o seguranza eternoa! Ze andia enpleaturik erregalatzen bere onetsiak! zer iduri zaizu alakoes? Gloria gura da gizonaren azken fina, zeintako kriatu duen Jangoikoak, ta balio duena Jangoikoak adiña. Gloria gura da, zeintara igateko gu, jautsi zen zerutik Jangoikoaren Seme Jangoikoa, ta gizon eginik pasatu zuen anitz trabaju, ta eriotze samiña gurutzean. Gloria gura da, zein logratzeagatik, ta lograrazteagatik pasatu duten sanduek ta jakintsuek anitz neke-pena, ta martirio, ta penitenzia, ta mortifikazio &. Gloria gura da, zein egunoro mezako sakrifizioan eskatzen duen anitz aldis, eta bigarren mementoan eskatu ondoan eman dezotela purgatorioko arimei deskansuaren, errekreo, argitasun, ta bakearen lekua, gero sazerdoteak emanes golpe bat bularretan dion klaro, Nobis quoque peccatoribus guri ere bekatariei berorren miserikordien geiegian esperatzen dugunei eman bezaju zerbait parte ta konpañia bere sandueki, zeñen ertean gu ere admiti gaitza, ez beiratus mereji duguna, bai emanes barkazio ta grazia. amen.

 

aurrekoa hurrengoa