www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 29.an
S. Narziso Geronako Obispo ta Martir

 

        S. Narziso Geronan jaioa, ta ango obispoa, Aureliano enperadorearen persekuzionean, atra ze andik iges Diakono Felix deituareki, ta Jangoikoaren probidenzias joan ze Alemaniara predikatzera Kristoren ebanjelioa. Ellegatu ze Augustan ostatus Afra deitzen zen Andre prinzipale baten etxean, zein beren Jangoiko falsu ta urdeen obsekiotan bizi ze deshonestoki. Onek aditurik zela Kristioen obispo, aditu zue doktrina egietafedearena, ta orazioan gaua pasatus, ikusirik itxeki zela argia milagros, argitu zeuio entendamentua, ezauntzeko zuzen-bidea: eta ala bera, bere Ama Hilaria, bere osaba Dionisio, ta bere familia guzia bataiatu ze sanduaren eskus, eta beraren ta aien medios berze anitz. Bedratzi ilabetes egon ze an, ta irabazi zue ainberze arima Jaunaren, ezi Augustakoek daukate au beren Apostolu ta Maestru. Konsagratu zue Dionisio obispotako, ta ordenaturik asko sazerdote, ango kristio berrien pena andiareki despeitu ze itzultzeko bere ardi proprioes kuidatzera Geronara. Emen irur urtes trabajatus bere bizimodu sanduareki, ta doktrina zerukoareki argitu ziote guziei, ta aumentatu zue Kristiogendea agitz, Infielen bortxa ta errabiareki, zeñek azkenean meza erraten zegon batez il zute aldare-alzinean heritus lepoan, soñean, ta oin batean. Guziau dio Augustako Brebiarioak, zeintan kontatzen ere da S. Afraren martirioa, erre zutena bizirik, baitare bere familia. S. Narzisoren gorputza dago Geronan, non duten Patrono faboratutuena asko milagros. Famatua da agitua Franziako errege Felipe III, ta bere tropareki 1285 urtean, ezi gerra eginik odolez eta garrez barkatu gabe tenploei ere, ta Sanduei ere, sarturik S. Narzisoren tenploan guzia zikindus ta ultrajatus atra zire sanduaren obia edo urnatik abea ta uli, ta erle bandak eman zutenak aien kontra, ta il zuztenak iago ezi berrogei milla gizon, ta ogeitalaur milla zaldi: eta andik egun gutiren barnean iltze errege bera ere Perpinanen: ta gelditu ze erran komuntako S. Narzisoren uliak. Berze askotan defendatu du Sanduak bere Gerona. 1653 urtean zeukatelaik inguraturik Gerona, oroat atra omen ze ainberze uli berde, azul, miragarri, emanik kontra ilarazi ziotenak iago ezi bi milla zaldi errabiaturik bekala, ta jendearen geiena. Berze bein 1684 nai zutelaik sartu asaltos, agertu ze sanduaren besoko manipuloaren gañean ulitzar bat anitz koloretakoa, mostratus bekala bazituela oraño uliak, bear baze. Etze beartu pikatzea; ori gabe ilik anitz, ta gañarakoak iges joanik, gelditu zire despojoa franko, zazpi bandera errealeki. Alako miragarrien kasos edatu da sandu gonen errezua España guzira. Inozenzio XI.ak.

 

aurrekoa hurrengoa