www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotz-illaren amirurgarrean
S. Hilario Putiersgo Obispoa

 

        Jaio ze S. Hilario jendaki nobletik Akitanian, baita Franzian. Ongi azirik estudiatu zue gastezututik injenio andiareki. Ezkondu ze honratuki bere gisako Andre bateki, ta izan zute alaba bat deitu zutena Abra. Estudiatus libru sagratuak ellegatu ze Jangoikoaren argis ezauntzera fede kristioaren egia, zerurako bide zuzen bakarra: eta ala asi ze persegitzen ta konfunditzen herejeak. Bere xakintasun ta santidadearen fama barratu ze, iruzkiaren argia bekala, ezpaitaike altxa: eta eskojitua izan ze Putiersgo Obispotako, alako baten bearra zen denboran, ezi hereje Arrianoak abasto ia zebiltza kutsatzen Kristio-gendea beren erroreen izurrias, Konstanzio enperadorearen podoreareki persegitus Katolikoak, iduri baize ondatu bear zutela mundu kristioa. Baña ezta podoreik aski munduan ta infernuan ere aski denik galtzeko Kristoren Eliza gau fundatua arri firmearen gañean, berak erran bekala. Errebestituzue bere zeloas ta korajeas S. Hilario, zeñek len lenik eskribitu zue fede katolikoaren deklarazio bat, zeñi etzuketen erresisti ereje banoek, nai bai ortzi libru gura, ta desterratu Sandua. Desterratua izan ze berze Obispo sandu batzueki Frijiara; baña andik ere iten ziote gerra egietafedearen fabore. Laur urtes egon ze desterruan alegre pasatzeas trabaju Jesu Kristoren amores, alik eta bildurik Obispoen Konzilio bat Seleuzian artara deitu zuten S. Hilario ustekabean, Jangoikoaren probidenzias, ezi an egin zue animoso egin zuena beti, baize garaitzea ta konfunditzea herejeak, konfirmatzea ta alegratzea Katolikoak egietafedean.

        2. Bialirik zenbait Obispo ematera kontu enperadoreai pasatu zenas Konzilioan, joan ze aieki Sandua nioren beldur etzela. Nai zue au, ta eskatzen zue zetozila berareki disputatzera enperadorearen presenzian bere kontrarioak: baña etzirelarik trebe, in zutena ze konsejatzea enperadoreai bial zezala bere Elizara, orreki ura itzuliko zela gustoreki, ta aiek geldituko zirela kontent. Itzuli ze Sandua negarres ez logratuas martirio nai zuena: ta segitu zue S. Martin gloriosoak imitatzeko santidadean. Nork erran, zein kontent alegre errezibitu zuten bere ardiek, ta zenbat protxatu ziren beraren exenplu, ta doktrinaeki? Jangoikoak ere ia honratzen zue milagroeki, sendatus heriak, ta ilak ere biztus. Milagro bat notagarria kontatzen da Sandu gontas. Erranik dago, nola ezkondua zelarik lenago izan zuen alaba bat deitua Abra. Onek eskribitu zio Aitari desterruan zegolaik, nola zuen eskalda on bat ezkontzeko Jaun bateti: Sanduak errespondatu zio, nola nior baño iago berak nai zuen aren ona, ta eman nai zion esposo bat daiken obena, ta aurkitu zuela bat bere parerik etzuena edertasun, nobleza, podore, ontasun, ta prenda guzietan. Zegola geldi eman gabe itzik niori, bera itzuli arteo etxera. Obeditu zue, ta ze go beira noiz itzuliko zen, kontatus egunak. Orduan itzuli zelaik, mintzatu zio Sandu ta Aitak bekala: deklaratu zio nola berarendako zeukan esposoa zen Jesus dibinoa, zeñen amores konsagra zezan bere birjinidadea. Logratu zue, zeren Aitaren gisara ze alaba ere ona, ta honesta. Baña Sanduak beldur emastekiarenas, xakinik Jangoikoaren errebelazios zegola grazian eskatu zio eraman zezala mundugontaik erori baño len; eta logratu zue, ta bereala iltze gaitzik, ta oñazerik gabe, ta Aita onak ortzi zue gozoso bialias Zerura Birjin gloriosa.

        Sandua bizitu ze gero bakean bere Obispadoan, baña kontino gerra egiten herejeei mias ta plumas, ta garaitzen kontino. Ellegatu zelaik denbora, biltzeko bere trabajuen eraizioa, eraman zue Jaun onak bizitza eternora gozoso alegre bera, baña bere feligresen pena arrigarriareki galtzeas alako Aita. Il omen ze irur eun ta iruogeitamargarren urtearen inguruan &.

 

aurrekoa hurrengoa