www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 27.an
S. Juan Ebanjelaria

 

        S. Juan Ebanjelaria Jesu Kristoren Diszipulo maite onetsia, Maria Santisimari utzi ziona humetako, Apostolu, Profeta, Doktore, Teologo, Birjin ta Martir gloriosoa, izan ze San Tiagoren Españako Patronoaren anaia gasteena, arreki bateo deitu zuena postolutako, ta segitu zuena istantean, utzirik Aita, sare, ta arrantzuko istrumentu guziak, izateko arimen arranzuari ermateko zerura: Blok deitu zitue izen-gañekoas ortotsaren hume, nola ausnarri edo zentella suskoak; ala nola Apostolu lenbizikoa deitu zuen Pedro, edo arria, zeren onen gañean fundatu bear zuen bere Eliza; eta arreki bateo ebek biok beti artzen ta eramaten zitue bereki berex, in nai zuelaik gauzaren bat sekreto andia, ala nola trasformatu zelaik glorioso Taborko oianean, biztu zuelaik Prinzipe Jaun garren alaba ila, eta Jetsemaniko baratzean odol-izerditan zegolaik orazioan pasio-alzinttoan: Baitare prebenitzeko azken afaria Jerusalenen, S. Juan izan ze S. Pedroreki biali zuena Jaun dibinoak. Eta jakinik bien Amak S. Salomek, estimatzen zituela Errege soberanoak berze Diszipuloen gañetik, S. Pedro ezpaze, izan zue koraje joateko bieki, ta eskatzeko mana zezala bere bi gaiek jarri zeizen, bata eskuieko aldetik, ezkerretik berzea beraren erreinuan. Baña Jaun soberanoak errespondatu ziote, eztakizie zer eskatzen duzen. Dezakeze pasa nik pasatuko duten tragoa? Errespondatu zute animoso baietz. Jaunak orduan, bai bada ene tragoa edanen duzie: baña ene eskui ta ezkerreko aldetik jarritzea bego norendako dagon Jangoikoas. Baña S. Juanendako zego azken atarian egin zion amoresko fineza, baize idukitzea erreklinaturik bere bularretan sandu ditxosoa. Nola an erregalatu zuen, nola amorostu, nola sandutu, ta Jangoikostatu zuen, nork explika? edo nork entenda? Fabore inkonparablea, erregalo soberanoa, grazia bakar dibinoa! Orduan izan ze noiz erranik Jaun dibinoak, amabietaik batek traiziatuko zuela, ta entregatuko bera etsaien eskuetan, ikaraturik zeuzelaik, ta jakin naiak, ta nior ez trebe galdegitera bere Majestadeai, S. Pedrok S. Juani adiarazi baizio keñus galdegin zezola, nola galdegin baizio, baita Jaunak erran sekretoan berari.

        S. Juan izan ze, Jesus ona preso in ondoan ta eraman ondoan Kaifasen etxera, segitu zuena gero ere amore fiñfiñaren utses, baitare idikiarazi ataria, sartzeko S. Pedro ere naiak zegona. Baña ia etsiturik Jaun dibinoaren bizias, ta etzirela baratuko Judioak ilarazi artaño guruzean, joan ze akonpañatzera Ama Birjina bere pena inkonparablean, ta akonpañatu zue Kalbarioko bide doloreskoan; ta Jaun dibinoa guruzifikaturik zegolarik agonian, zego txutirik beiti Ama santisima, eta S. Juan akonpañatzen. Orduan izan ze noiz Jaun dibinoak erran zion gurutzetik bere Ama Santisimari S. Juanengatik, Ona zure Semea: eta berla S. Juani bere Ama santisimagatik, ona zure Ama. Eta ordu gartaik artu zire elkar Ama semetako. Ongi abrats honraturik ta erregalaturik gelditu ze S. Juan testamentu gonen ondasun utziareki, zeren ezi egietafedea izanik Ama Birjinaren seme proprio naturala sollik dela Jesus Jangoiko dena; eta berriz gu guziok humetako Jangoikoas artuok alaber Ama Birjinaren hume-ordeak; baña berex pribilejiatuen maiteena da S. Juan. Ala zue maitatzen ta estimatzen Ama dibinak, bere seme prorioas landara, bere lenbiziko semea bekala: ala deitzen zue bere seme, nola S. Juanek ere bai bera bere Ama. Zer kariñoa ura, errate gura Maria Santisimak sanduari kontino, ene semea? ta errespondatze gura sanduak, ene Ama Andrea? Ala akonpañatu zue, il ondoan gorputz dibinoa, jausterakoan gurutzetik, ortzitzerakoan, ta ortzi ondoan. Bizturik berriro ikusi zuelaik S. Maria Magdalenak abisatu zitue S. Pedro ta S. Juan: biok joan zire lasterka obiara, ta ikusirik an mortaxak uts, itzuli zire: eta nork duda du, eman ziola berri ona S. Juanek Ama onari? Agertu zekiote Jaun dibinoa Apostoluei ere zenbait aldis, eta bein zegolaik S. Juan S. Pedroreki arranzuan: eta etzuelaik S. Pedrok ezaundu lenbizian, ezaundu zue S. Juanek, ta erran zio, Jauna da. Orduan egin zuelaik Jaun dibinoak S. Pedro bere axurien ta ardien Artzai-buru, emanik zeruko erreinuaren giltzak, ta erranik honratuko zuela martirioas, S. Pedrok galdegin zio S. Juanes, Jauna, ta au zer izanen da? baita ezaun zion amore espeziala. Jaun dibinoak errespondatu zio, au ala nai badut geldi daien, ni etorri arteo, zuri zer zaizu? Emendik, dio Juan berak, asi zirela Disziuloak jardukitzen elkarren ertean, etzela il bear sandu gau: baña etzuela Jaunak erran etzela ilen, baizik ala nai badut dagon, ni etorri arteo, zuri zer zaizu? Gerostik ere izan dire uste zutenak eztela il S. Juan, ta ez ilen ere munduaren akabanzaraño: baña egia dena da iltzela bere denboran.

        Jesu Kristo zerura igan ondoan, bizitu ze S. Juan Ama Santisimaren konpañian lenik Jerusalenen ;gero Efeson, baita Asian; bitarteo erakutsis jendeei Kristoren doktrina zerurako bidea. Bere konpañian eraman zue Ama Santisima, ta estimatzen, ta zerbitzatzen zue nola hume onak Ama ezin obea, ogei ta irur urte iraundu zuenetan ilas geros bere seme dibinoa Jesu Kristo. Bitarteo fabore, kariño, ta erregalo gozatu zituenak Ama dibinaganik S. Juan ditxosoak, nork erran? Guziendako barin bada Ama gau ain benigna onegia, bekatariendako ere, zenbat iago ain sanduarendako, ta Jesusek hume señalatu zionarendako? Beiratzeak sollik Birjina soberana gura oneratzen bazue nornai, zer inen etzue S. Juaneki tratatzeak ainberze denboras? Zer etze deitzea Maria Santisimak S. Juan bere seme, ta S. Juanek bere Ama, zekiena zela Jangoikoaren Ama? Zer konbersazioak elkarreki? Zer amoresko su eta argiak senti bide zitue biotzean? Sandu zena len, zenbat iago sandutu ze bitartean? Zer gozoak bañatzen zio biotza xakinik eta pensaturik, au dela gloriako Erregina? Zenbat aldis gelditzen bideze suspenso elebaturik? Zenbat aldis humil alketurik fabore geiegias? Bada ikusten zuenetan Ama dibina penaturik bere seme dibinoaren penaeki, ta mundukoen esker-gaitz gaixtoeki, nola nola S. Juani erdiskatzen bide zekio bere biotza? Gauza ebek obeak dire pensatzeko arimas, ezi errateko mias, edo eskribitzeko plumas.

        Asian S. Juan egon zen denboran predikatu zue Kristoren doktrina zerukoa, plantatu zue kristiandadea, ta zazpi eliza zazpi ziudade prinzipalenetan, Efeson, Esmirnan, Pergamon, Tiatiran, Filadelfian, Sardisen, ta Laodizian, zeñen zazpi obispo Aingiru deitzen zituenei biali zizkiote abisuak ta manamenduak Jangoikoaren partetik. Baña bere iteko prinzipalena izan zue Efeson ziudade prinzipalenean, non baize asko Filosofo bano aundi, ta guziak itsuturik emanak adoratzera Jangoiko banoak, espezialki Jangoikesa Diana, zeñi zeukaten an goraturik tenplo zelebre famatu gura. Baña sanduak nola eguzki berriak desegiten zitue aien erroreen iluntasunak bere trabajuen, arrazio ta milagroen podores, maneraz, ezi leku gura len zena nola sasidi bat ta baseizien kubila, itzuli ze nola jardin bat ederra Jangoikoaren gustokoa. Baña nola leku guzietan gelditzen baitire Deabruaren aldekoak gaixtoak, ta iltzeareki Tito enperadorea, sartu baize Domiziano bere anaia, ez anaia, baizik tigre kruela, espezialki kristioen kontra, eskaida goneki akusatu zute S. Juan, ta ermanarazi Romara loturik katees ta adinaren urte anitzes. Presentaturik enperadorearen alzinean eman zue arrazio predikatzen zuen egietafedeas: progatu ere zue asko milagros an berean. Baña arrek itsuturik onerako sarrarazi zue oliosko tinaja irakiten zegon batean, biluxirik lenik, ta azotaturik moldegaizkiro. Baña suak orduan galdu zue bere indarra; ta olio irakiña izan ze nola intz freskoa; ta tormentua noal erregalo: eta sandua ondorean atra ze robusto ederrago len baño. Martirio gau zelebratzen du elizak Maiatzaren seigarrenean, deitzen duela S. Juan ante portam latinam. Milagroa ikusirik etze atrebitu enperadorea kentzera bizia sanduari; desterratu zue Patmos deitzen den Islara, non sanduareki ellegatu ze argia, ikusteko jende gaiek zeruko bidea. Kristiatu zitue jendeak, eta sanduak an izan zue asko bisita zeruko, eta an eskribitu zue Apokalipsis edo errebelazioen libru admirable gura.

        Domiziano iltzeareki bitarteo gure sandu gau itzuli ze Efesora gobernatzera ango elizak, ta andik mundu guzia ere. Atra zire zenbait hereje nola kristio gendearen otso galgarriak, ukatzen zutenak Kristo dela Jangoiko. Goratu zire kontra Arzaiak obispoak, eta otsoen agoak taparazteko, eskatu ziote sandu goni eskribi zezan ebanjelioa. Eta egonik orazioan, eta zerutik izanik señale andiak ortots arroitueki aditu ze prinzipio andi gura, egunoro mezaren azkenean leitzen den ebanjelioan In principio erat Verbum & Prinzipioan ze Berboa, ta Berboa zego Jangoikoan, ta Jangoiko ze Berboa. Gauza guziak egin dire beragatik, ta bera gabe deuserez. Ala segitzen du diola etorri zela zeruko argi egiaskoa bekala, argitzeko mundura datozin gizon guziak: eta errezibitu zuten guzieri eman ziotela esku, izateko Jangoikoaren hume. Dio azkenerat itz andi gura, zeintara belaurikatzen den mundu guzia, et Verbum caro factum est, eta Berboa egin ze gizon, ta gutartean bizitu ze beterik grazias ta egias. Ebanjelio gau da nola egietafede guzien zimendu, zain, ta meatzea bekala: eta prinzipio gaietan zeramate eskribiturik kristioek bereki, ta orai ere bai anitzek: eta Filoso batek zio, bear zela eskribitu urresko letraeki; eta du birtute, ez solamente hereje ta Deabruen kontra, baitare ortotsen zentellaen, ta ausnarrien kontra, baitare gaitz ta heritasunen kontra: eta ala asko sazerdote onek leitzen diote gaizki daudenei.

        Sandu gontan izan zena distingitua berex, bere Jesus onaren amoreas landara, izan ze proximoen ganako amorea ta mansotasuna: ain amoltsu, ain beratx onegi ongi egin naia beti! S. Isidorok dio in zuela infinizio bat milagro: bat kontatzen du kristio abrats izan, ta pobretu zenaren fabore. Aburriturik au zebilalaik ezin erremediatus joan omen ze Judio batengana, baize sorgin famatua. Eskatu zio eman zezon edari poziosko bat akabatzeko bizia beingoas: eman zio arrek, eta Kristioak edan zue, zeñatus lenik guruzearen señaleas: eta etzio mellarik ere egin benenoak. Itzuli ze berriro sorginagana, eman zezon edari erruagokoa. Eman zio, ta Kristioak ikar ikar zeñaturik iretsi zue; baña ain berri; batere mellarik ez senti. Joan ze kejatzera eman zion edarias lebeegis etzuenas indarrik. Sorginak baizekie eman ziona, ta etzela posible arreki gelditzea bizirik, galdegin zio ia nola artu zuen: errespondatu zio nola zeñatu zen guruzeareki. Sorginak ezaundurik, joan ta eskatu zio S. Juani kristia zezala: ta kontatu zio agitua. Sanduak au bataiatu, ta berzea deitu zue, konsolatu zue, ta manatu zio, ekar zezola kanpotik zenbait belar ta gauza: eta orazioareki itzuli zitue urre fiñ fiña, zeñeki erremediatu zue pobre gura. Bisitatzen zitue sanduak berze elizak ta ziudadeak: ebetaik batean aurkitu zue mutil bat agitz habil ederra: enkargatu zio ango obispoari azi zezala ongi elizako ministrotako. Artu zue arrek bere etxera: lenbizian mostratu ze honesto humil ona: baña gero gutibana lazatus gaixtatu ze ainberze, ezi lagun gaixtoeki eman ze ladronkeriara. Zenbat eriotze ta gaixtageria egin zuen, ezta numeroik! S. Juanek itzulirik ziudade gartara galdegin zio bere gartas obispoari: onek alkes eta penas beterik erran zio agitu zena: sanduak dio, kontu ona eman duzu nere enkargatuas! ta bereala iganik abre batean bere adin guziareki joan ze oian gartara, non zebilan mutil gura bere kuadrillareki. Ezaundu zue ikusi orduko mutilak, ta eskapatzen ze, altxatzeko, alketurik. Sanduak oiu, nora zoaz Aitaganik humea, zarraganik gastea! ea itzuli, ezi nik emanen diot zure arimas kontu Jesu Kristori: zuregatik ilen naiz gogotik, nola il baize Kristo. Baratu ze ura biotzberaturik: joan ta urtiki zekio oñetara, konfesatus bere kulpa, ta altxatus bere eskua, zeñeki in zuen ainberze gaizki. Sanduak artu zio amoroso, ta apatu zio; ta ofrezitu zio barkazioa Jaunaganik. Eraman zue elizara, inarazi zio baru ta penitenzia, eta sanduak bateo egin zue arrengatik, eta logratu zio ainberze grazia, ezi sanduturik in zue eliza bateko Artzai: mostratus ala zelo ta karidade ikasi zuena Kristoren bularretan. Ia etzeikelaik ibili oñes, eramaten zute elizara, ta beti Sanduak prediku labur gau, ene humettoak, onetsi zaizte elkar. Galdeginik zergatik itz goi erraten zioten bati, errespondatzen zue, zergatik baita Jaunaren manamendua, ta kunplitzen bada aski da. Eun urte guti gorabera biziturik, ta plazoa noiz betetzen zen ikasirik, etzinze obian, ta despeitu zue arima inguraturik argi zerukoas.

 

aurrekoa hurrengoa