www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 6.an
S. Godoleba ezkondua

 

        Estado guzietan, naiz trabaju izanik, daikela egin sandu, da testigoa franko; matrimonioko estadoan ere bai, naiz desgraziatu izanik emengo, da S. Godoleba. Ze Sanda gau Franzian jaioa Bolonia aldean Kales deitzen denera urbil, jendaki jeneroso Kristio onetaik, ta bera gorputzes ederra, ta ederrago ariman. Bere prenda onen famagatik pretenditu zue bizikidetako Flandesko Kaballero batek, deitzen zenak Bertulfo. Kontent logratu zuelaik eraman zue, ta zelebratu zue boda burrunba ta festa andieki: baña laster aldatu ze guzia kontrako al era, arturik Bertulfok alako oposizioa, ezi etzezake ikusi ere begien alzinean: Bere Amak su iago ematen zio akar egines, zergatik ekarri zuen erreiñus kanpokoa, zituelaik berean obeagokoak. Egun gutiren buruan utzi zue bere andrea etxean an konpon zeien; eta bera aburriturik joan ze bizitzes Amaren konpañian berze etxe batean. Godoleba gaitzetsiturik senarraganik, persegiturik Amaiarrebaganik, baña Kristoganik onetsirik, gelditu ze etxean kuidatzen gobernuas pazienzia, prestutasun, ta honestidade admirableareki. Baña Bertulfok egunetik egunera iago aborrezitus, beiratu gabe ez Jangoikoai, ez aikoai, eztare konsortearen onai, manatu zio bere zerbitzuko mutil bati, ertxitzeko gauza guziak, ez usteko mana zezan deus, ta eman zezola sollik ogi, ta ez berzerik. Kunplitzen zue mutilak beraren gisakoak puntualki: ta Sanda alaere ixil eta trankil pazienzia andian mantenitzen ze ogi ta gatz, ta ur solles; partitus bere ogi gartaik pobreeki, mintzatus humilki mutil moldegaitzari, ta konsolatus ta konfortatus orazioan Jangoikoareki. Aumentatzen ze aflikzioa, izateareki kontra Senarraren aideak ere, zeñek su ematen zioten iltzezala; eta naiak zego bera ere; baña andrearen aide andien beldurrez etzue iltzen. Baña gaindus ta itsutus kolera geroago ta iago, izan zue preziso Sandak, ez iltzekos, eskapatzea gauas neskato bateki oñes, ta joan ze bere sortu etxera: sentitu zute buratsoek alako tratamentua; eta Flandesko Konde ta Obispo baten medios obligatu zute Bertulfo arrazio zenera, baita bere bizikidea ongi tratatzea. Ofrezitu zue mias, ez biotzas, kontra egiteko obras. Bazue beldur goi Sandak, ta bazuke izan: baña obediente humil humila itzuli ze senarragana. Errezibitu zue onek ezin berzeas: ta bakarrik ia, ta bereenganik apart zeukalaik, tratatzen zue, ez bizikide, bai esklaba, ta etsai bekala. Entendatu zue Godolebak, trabaju gaien bideas nai zuela Jangoikoak eraman Zerura, ta ala erraten ziote berak andre eldu zirenei konsolatzera konpasiones, Janpikoak ematen ziola konsolazio, grazia, ta indar bear zuena. Baña Bertulfok ikusirik, naiz txurtu ogia, naiz gaindu tratamentu gaixtoak, etzela akabatzen, manatu ziote bere bi mutilei, iltzezatela ixilkias gau batez; ta berai amoltsu iduri erran zio, nai zuela ia obeki onetsi, ta onnaiez usten zitiola bi gaiek zerbitza zezoten. Bitarteo bera joan ze urrun, an esperatzeko berria, noiz iltzen zuten. Gau batez, noiz guziak zeuden lo, bi berdugo gaiek atra zute etxetik ator utsean, ta soka bateki lepotik ito zute ugaldean: gero atrarik paratu zute bere goatzean, ustez ala sinestarazi, bere kabo iltzela. Baña Jangoikoak agertu zue obratus anitz milagro Sandaren kasos, zeren ezi lurra, non il zuten, itzuli ze arri txuri ederretan; eta ura, non sartu zuten, itzuli ze ain milagroskoa, ezi sendatzen zitue heri guziak; eta Bertulfo beraren alaba bat itsu zena garbitzeareki begiak ur gartan, argitu ze. Martirio gau agitu omen ze 1070 urtean: eta Bertulfo gero konbertitu omen ze, ta bizitu ta bukatu penitenzian monasterio batean, ta bere Ama izan omen ze kausa prinzipala, tratatzeko semeak ain gaizki Ire sanda gura, zeñek orgatik etzue mendeku gaixtorik egin, agian bai logratu, konberti zeien &.

 

aurrekoa hurrengoa