www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 4.an
San Franzisko Asis Fundadorea

 

        S. Franzisko Asiskoa, Serafin humanoa, sandu gora andia, ta anitz sanduen Aita, Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bizia, ta amantea, humila guzis, ta gora ezin iagos goratua Jangoikoaren grazias, da humilen ta pobreen exenplu ta konsolu, esperatzeko den pobreenak igatea gora, aurkitus grazia Jangoikoaren begietan, nai badu egin bere aldetik dezakena. Bere Ama erditzeko egunetan zegolarik, ta ezin libratus, ellegatu ze atarian pobre bat erran ziotena, eraman zezatela estrabille batera, ta bereala an libratuko zela. Ala egin, ta ala agitu ze, progatus ala diona Profeta errealak ps. 112. Nor gure Jangoiko Jauna bekala, bizi dena goienetan, ta beiratzentuena humilak zeruan ta lurrean? goratus lurretik beartsua, ta ongarritik altxatus pobrea, plantatzeko Prinzipeeki, bere jendearen Prinzipeeki. Ori da S. Franzisko plantatu duena an gora serafinen ertean. Aitaren ofizioa, baize Merkatari, segitu zue prinzipioan, baña prestu beti; ta liberal espezialki pobreendako. Bein, ez usatu bekala, despeitu zue bat eman gabe: akorduratu ze bereala, ta jaiki, ta joan, eta erdetxirik karrikan eman zio abasto: eta egun gartaik alzina in zue proposito ez despeitzeko nior eskatzen zionik Jangoikoaren amoreagatik. Eta ala ematen zue noiz nai, ez solamente diru ta jateko gauza, baita bere gañeko tresenak ere. Aitak beldurrak galtzera bota zezon hazienda, erman zue obispoaren alzinera, in zezan an zesione aren ondasunen. Sanduak egin zue, ta utzi zizkio zamazkien tresenak ere, ziola, orai obeki zukela erran Jangoikoai Aita gurea zeruetan zaudena. Ia treseneki bateo despeitu zue munduko afizione guzia, eta estalirik an eman zioten ongarina iduri bateki joan ze larre batera kantatus Jangoikoaren laudarioak. Atra zekizkio ladronak, ta galdeginik nor zen, errespondatu zue animoso, ni errege andiaren pregonari. Golpatu ta bota zute an elur-leze batera, nondik atra zen alegre padezituas zerbait. Ala usatus izatera despreziatua ta maltratatua zoeie plantatus humildadearen ta morfizikazioaren zimendu barna sendoa, goratzeko santidade andiaren fabrika igan bear zena gora gora. Bere bizia ze kuidatzea heries, espezialki leprosoes, apatus ere aien eskuak; eta ia nola bera enpeñatu zen apaltzera bere burua, Jangoikoa ere dirudi enpeñatu zela goratzera bere sierboa, ezi eman zio grazia sendatzeko. Gizon bat zuena matelean kanzilla bat, janes zeramana itsuski agoa ta aurpegia, egonik S. Pedroren elizan Roman aurkitu ze S. Franziskoreki karrikan, ezaundurik gizon sandua zela, bota zekio oñetara: sanduak etzue permititu, baizik arrapatu besarka ta apatu zio kanzillareki agoa zeukana erdi janik: eta o Jangoikoaren grazia! istantean gelditu ze sano ta garbi garbia. Au guziau ze su iago ematea sanduari, amatzeko iago bere Jauna, ta zerbitzatzeko bere pobreetan. Eskatzen zue limosna sanduak, bizitzekos humilki len abrats ikusi zuten lekuetan: ematen ziote, baña etzekie guardatzen, lenbiziko pobre aurkitzen zuenai ematen zio ia dirua, ia tresena, ia edozein gauza zukena; zeren ezi ez solamente Jangoikoaren manamenduaren konforme amatzen zitue proximoak, pobreak berexki, baizik iago ezi bere burua; ta obeki errateko, bere buruaren kontra beti, ta pobreen fabore ze. Ikasi zue Kristoganik utzi baize iltzera ere, guri bizia emateagatik.

        Eman ze sandu gau egotera maiz ta espazioreki orazio mentalean; prinzipalki pensatzen Kristoren pasioan: eta bein agertu zekio bere Majestadea guruzifikaturik bekala, ta utzi zue sandua ain beterik amores, lastimas, konpasiones, ezi ia oroitzeareki sollik urtzen ze negarres, ta bizi guzian segitu zio pasione gonek maneraz, ezi azkenerat galdu zekio begietako bista negarren utses. Orazioan zoeie prebenitus sandua, fundatzeko bere errelijionea. Bein erran zio, Franzisko, zoaz, konpon zazu ene etxea, erortzera doaiena. Entendaturik materialki konpondu zitue irur eliza, limosnak bildus andik eta emendik: eta azkenik Porziunkula deitzen den Sta. Mariaren eliza. Emen asi ze Jangoikoaren errebelazios ematen prinzipio fundatu zuen errelijioneari: aditurik ebanjelioan kontatzen Kristok errana Apostoluei biali zituelaik predikatzera, ez ermateko urre ta zillarrik, ta munduko prebenziorik; on entendaturik, erraten ziola berari, kendu zitue oñetakoak, bota diruak, ta habitu pobre bat ertxiturik kordon bateki, asi ze bizitzen Apostoluen bizia, ta predikatzen penitenzia. Joan zekizkio arrimatus lagunak: eta ia bildurik anitz, eskribitu zue erregla, ta joan ze Romara prokuratzera aproba zezan Aita sanduak, baize Inozenzio III.a 1209 urtean. Prinzipioan dudatzen zue aprobatzean errelijione berririk: baña gero izanik bisione-iduri bat, erortzera bekala zoeiela bere Letrango eliza, eta pobretto batek soñak arrimaturik zeukala tieso etzeien erori, entendatu zue ura zela S. Franzisko sustentatzeko Eliza Katolikoa: eta konfirmatu zio bere erregla. Asi zire predikatzen, mias baño, obeki bizimoduas Jangoikoaren itza, ta Jangoikoak bialtzen zitio langin bear bekalakoak, eta ainberze, ezi errepartitzeko nola bear zen, bildurik kapitulo jenerala Porziunkulako elizan, joan zire borz milla errelijioso arara; eta asentaturik an gobernua, partitu zire lekuetara. Nai zue sanduak aproba zezon erregla urbilen Aita sanduak, baize Honorio III.a Ortako iganik oian batera baru ta orazio kontinoan an eskribiarazi zue erregla, nola errebelatzen zion Jangoikoak. Eta aditu ze boza bat zerutik ondorean, Franzisko, erregla gontan ezta deus zurea; nerea da guzia: eta guzia nai dut guarda daien itzez itz: ezi nik Makit gizonak dezakena, ta laguntza nik emanen diotena. Ala konfirmatu zue Jangoikoak erregla, ta bereala bere bikarioak Aita sanduak. Eta erregla bizia ze S. Franzisko bera.

        Nork edo nola pintatu sandu gonen bizimodu sandua, eta birtuteak? nola pensatu ere? Humiltasuna zerbait aipatu da; den guzia ezta posible, zeren guti ze kontatzea bere burua deustako, ta gaixtotako, ta deseatzea beti desprezia zezaten: orren billa zebila, ta on ze bere gustorik andiena. Humillegis etze atrebitu ordenatzera sazerdote, ta gelditu ze Diakono beti: ta sazerdoteak beneratzen zitue ainberze, ezi erraten zue, aurki balez bateo sazerdote bat, eta sandu bat zerutik jautsia, lenik apatuko ziola sazerdoteari eskua, ta gero inen sanduari erreberenzia, zeren esku gaietaik artzen dugun sakramentua. Humillegis ere asi ze dudatzen, obe ote zen erretiraturik bizitzea orazioan, edo segitzea predikatzean: eta konsultaturik, Sta. Klarak eta berzeek konsejatu ziote segitzea. Humillegis errenunziatu zue izatea Jenerale, ta egoten ze obediente edozeñi, baita kozinariai ere: Humillegis beti bear zue eraman habiturik zar zarrena, ta iduri bazekio norbaitena zarrago, trukatu bear zio: eta iltzerakoan kendurik habitua, eman ziotelaik limosnas, zego kontent deus gabe zoeiela mundugontaik. Humillegis uste zue, ta erraten zue zela munduko bekatari guzien andiena: ta erraten ziotelaik nola zuken erran on egiaz, errespondatzen zue, zeren egin balitio Jangoikoak ladron bati edo bekatari andienari, niri egintindan faboreak, bailitzake agradezituago ni baño; eta ni utzi banindu bere eskutik, izanen nitza gaixtoago aiek baño. Penitenzian bada exzeso egin zuela, berak ere il baño len ezaundu zue, ta konfesatu zue, exkusatus egin zuela seguratzeagatik kastidadea. Birtute gau bada guardatu baizue, mortifikatus milla maneras, naiz Demonioak egiten zuen eginala deskuidarazteko. Bein orazio ondorean aditu zue boza bat ziola, o Franzisko, edozein bekatari den, konbertitzen bada, barkatuko dio Jangoikoak: baña iltzen duenak bere burua sobra penitenzias eztu barkaziorik. Gelditu ze dudan, nor ote zen erraten ziona; baña sentiturik tentazio erru bat, ezaundu zue zela Demonioa. Bereala disziplinatu ze fuerteki, gero bota ze elurrean, nola iten zuen askotan garaitzeko etsaia. Miragarriro kuidatzen zue kentzeas okasio ta peligroetaik, ta tratatzeas emastekieki: eta erraten ziote bere errelijiosoei, iago fiatzen dena aisago erortzen dela; eta okasioan fuertea iten dela flako; ta emastekieki anitz tratatzea ta ez tentatzea dela ain inposible, nola brasen gañean oin urtuxian ibiltzea, edo sua kolkoan eramatea, ta ez erretzea. Zer iteko duzie aieki, ezpada konfesatzeko? Demonioa dabilala eskaida billa, ta barin badu nondik arrapatu, ezpada baizik bilo bat ere, gerra fuertea inen du. Alakoa da sanduen mintzaera mundukoaren kontra. Orgatik bere gorputza deitzen zue astokoa, zurriago bear zuena, karga anitz eraman, anitz lan ta guti jan. Alferrik nior ere etzue ikusi nai, ta alakoa deitzen zue Fr. moska, errateko uliaren gisara dela. Guziareki agitz ze beratx benignoa berzeendako, beretako zena ain gogorra. Elizagizon aundi bat bizimodu gaixtotakoa zego agitz heri: nai ze sendatu: billatu zue sandua: ortako billatzentute gaixtoek sanduak, ez imitatzeko. Ermanarazirik sanduagana eskatzen zio negarres, zeñazezala gurutzearen señaleas. Sanduak amoltsu, baña grabe, erran zio, nola eskatzen dida in dezoten gurutzearen señalea, delarik gurutzearen kontrario bizimoduan? Nik mendiat konpasiones: baña beira, ezi Jaunak senda ta on itzultzen bada gaixtora, izain duela kastigoa andiago. Egin zio sanduak guruzearen señalea, ta Jangoikoak eman zio osasuna: baña Jaunarrek etzue utzi lengo kondizioa betikos: eta ala gau batez zegolaik etxe batean, erori ze gañeko tellatua, ta guziak eskapaturik, ura arrapatu zue pean. Baña ezta posible kontatzea milagro guziak; ain guti Jangoikoak sanduari egin zition erregaloak.

        Bat sollik eztaike utzi kontatzeko. On guzia etorri zekio sandu goni, guzi ori bekala, Jesu Kristoganik, au baita Jangoiko ta gizon bekala Jangoikoaren ta gizonen bitarteko bakarra, ta gizonei ainberze amore diguna, ezi guregatik eman baizue bere bizia, gorputza, ta odola. S. Franziskok itzultzen zio ordaña, daikenez: Nai zue eman bizia ere beragatik, ta ortako joan ze moro errietara: baña ezin logratu zue martirio deseatzen zuena. Biotzean ordea zio ainberze amore, ta ainberze konpasione beraren pasioas ta eriotzeas, ezi aipatzeas ere, oroitzeas ere zerio negarra. Bi urte il baño len Alberniako oianean, kostunbratu bekala, zegolaik orazioan ta barutzen S. Migelen garizuma, urriaren amazazpigarrenean, gurutzearen egun ondoan agerturik serafin bat sei egaleki, ta guruzifikatuaren forman inprimitu zizkio borz llagak sanduari bi eskuetan, ta oñetan, eta bularrean, nola zelebratzen baitu Elizak, gelditurik sandua honraturik ezin iagos marka soberano gaieki. Altxatzen zitue albas berak, baña ikusi zuzte asko errelijiosoek, zenbait kardenaleek, ta Aita sanduek ere il baño len ta il ondoan. Baña llagaen atzetik segitu zire asko trabaju, ta dolore, imitatzeko bere Jaun guruzifikatua al guzian: Guzia eramaten zue ain pazienzia andiareki, ezi libratzea ez, baizik eskatzen zue aumentatzea, barin baze ala Jaunaren borondatea. Errebelatu zio noiz bear zen il; eta iltzeko ermanarazi ze Porziunkulako konbentura, bukatzeko an, non asi zuen bizi berria. Exortatu zitue bereak bizitzera Jangoikoaren amorez, pazienzian, pobre zan, ta fede katolikoan: ta gurutzaturik besoak, eman ziote bedeizioa guziei, presente zeudenei ta etzeudenei. Leiarazi ziote Kristoren pasio sandua, S. Juanek eskribitu bekala: eta gero erranes psalmo bat 141., azken itza erratean despeitu zue arima, zori onekoa, Lastallaren 4.an 1226 urtean, eta adinaren 45.an. Urte gutis anitz bizitu ze. Ordu berean agertu ze obispoari, ta berze zenbaitei. Gelditu ze gorputza, bizi zelaik ila iduri zuena, il ondoan agitz eder argi flamante, lotsatzen ez, baizik alegratzen zuena beiratzeas. Andik bi urte Aita sandu Gregorio IX.ak kanonizatu zue. S. Franzisko izan omen ze disposizio medianotakoa gorputzes, iago txipi, ezi andi: aurpegia luzekara: kopeta zabal betea: begiak txipikara, beltz, eta kuadrable: biloak ere beltz. Beigitartea alegre, afable, benigno, beltzarankara iago ezi txuri. Mintzatzea agudo, boza klaro, ta metale onekoa: mintzaera elegante naturalki, anitz ta ongi zekiena mintzatzen: injenio anditakoa, ta espiritu bizkorra, gorputza aragi ta bulto gutitakoa. Guzia da arrazio notatzea alako sanduan: baña prinzipalena da arima garren ona, humila, mansoa, sufritua, ta Jesu Kristoren amante fiñ fiña, imita dezagun dezakegun gartan &.

 

aurrekoa hurrengoa