www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Abenduaren 26.an
S. Esteban lenbiziko Martira

 

        Jesu Kristo mundura jaio zen egunaren urbilenean zelebratzen da S. Estebanen jaiotzea zerura, au da bere eriotzea ta martirioa: Mereji du zelebratzea, zeren S. Esteban kristiandadean da Proto Martir, au da, lenbiziko Martir gloriosoa, Kristoren fede ta amoreagatik guzien len lena sakrifikatu zena, ta berze al& sandu prinzipala Espiritu Sandus betea; ta S. Klementek dio, etzela Apostoluak baño gutiago Jangoikoarenganako amorean, eta errealki agitz laudatua da Eskritura Sagratuan. Zazpi Diakon eskojitu zuzte kristiandadearen prinzipioetan, errepartitzeko sustentua kristio pobreei ta alargunei: aietaik prinzipalena izan ze S. Esteban, zein ez ortan solamente, baitare enpleatzen ze erakusten fedea, ta predikatzen Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa, ta defendatzen ausart animoso zuzenbidea, eta beterik grazias, indarres, ta korajes obratzen zue anitz prodijio ta señale andi jendearen ertean. Disputatzen zue orduko jakintsueki maiz: biltzen zire aietaik anitz disputatzera kontra: baña etziokete erresisti ainberze xakintasun ta espiritu mintzatzen zenari. Gaixtoen deskitea, eztutelaik arraziorik, desarrazioan goratzea, ta ematea kontra maltratatzeko gaixtakerias ez dezaketena garaitu arrazios: Goratu zitiote testimonio falsuak, ta erosi testigoak erran zezatenak aditu zutela mintzatzen blasfemiak Moisesen ta Jangoikoaren kontra, baitare tenploaren ta legearen kontra: eta bildurik guzien ertean arrapatu, ta eraman zute Juduen batzarre, ta konsejura. Agertu ze an sereno animoso alegre gaste eder bekala, ezi solamente zitue ogerta amalaur urte, eta edertasun naturalaren gañetik ageri zekio aurpegian ere arimaren garbi ederra, kastidade birjinalaren lustrea, konzienzia onaren grazia ta alegria: ala nola barneko argia hispilluan, mostratzen ze aurpegian, istargitzen ziola miragarriro, maneraz, ezi konsejuko guziek beraren begitartea ikusten zeude beira, nola zeruko Aingeru batena.

        Galdegin zio Presidenteak akusatzen zutenas: eta sandua utzirik goratzen ziotena ezpaizue errespuesta bearrik, asi ze sosegu, serenidade, ta espazio andiareki probatzen Abrahanen denboratik nola den Jesu Kristo prometitua etortzeko mundura; ta nola berak beti zeuden erresistitzen Espiritu Sanduari buru ta biotz gogorreki: nola len aien alzinekoek il zuzten Profetak anunziatzen zutenak Kristoren etorria, ta nola berak orai izan diren Kristo beraren traidore ta ilzale. Aditus itz alakoak zeude erretzen iras biotzetan, eta ortzak irrikaturik kontra eman naies. Sereno sanduak goratus begiak zerura ikusi zue Jangoikoaren gloria, eta Jesu Kristo txutirik eskuieko aldean: eta erran zue, orra, ikustentut zeruak idikirik, eta Jesus txutirik Jangoikoaren eskuieko aldean. Ori aditurik, goratu zire guziak arroitu ta tropelia andiareki aren kontra, atra zute ziudadetik kanpora, ta an tresenak utzirik guardatzeko Saulori (au ze in zena gero S. Paulo) asi zire tiratzen arriak S. Estebani, onek ofrezitzen zue bizia Jaunari ziola, o ene Jauna Jesus, errezibi bez ene espiritua. Gero azkenerat belauriko paraturik erran zue oiu andi bateki, o ene Jauna Jesus, ez dezotela konta ebei bekatu gau, barka bezote. Au erran, ta il ze bakean: eta arima errezibitu zue, Jesus onak, eta koronatu Martir glorioso bekala bere izenak dion koronas, ezi Esteban nai du erran Korona. Zori onean dela. O ellega bagindeiz &.

 

aurrekoa hurrengoa