www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 7.an
S. Estanislao Obispo ta Martira

 

        S. Estanislao Obispo ta Martir gloriosoa jaio ze Krakobiako ziudadean Polonian buratso abrats nobleetaik, zein egonik ogeitamirur urtes ezkondurik humerik gabe, gero ere logratu zute orazios au. Txikizututik ageri ze, izanen zela jakintsu eta sandu. Estudiatu zitue ederki estudio bear diren guziak: Il zirelaik buratsoak, gelditurik heredero ondasun andien, errepartitu zitue guziak pobreei. Nai ze egin errelijioso, baña Jangoikoaren ordes in zute Kalonje, ta Predikari, ta gero Obispo. Admiragarria ze Sandu gonen kuidadoso dilijenta Elizako gobernuan, miserikordia beartsueki, humila, beratxa berzeeki, gogorra bereki, eta agitz amante Jangoikoaren, eta zeloso beraren honraren. Ze bere desgraziatako errege Boleslao, len on izana, gero deshonesto itzulia, alkegabe, ta kruela, zeukana eskandalizaturik erreinua. Sanduak humil humila eskatzen ta konsejatzen zio emenda zeien: etze protxurik. Meatxatzen zio exkomekazioaren meatxus: etzue ajolarik. Jangoikoaren ira ta kastigoa notifikatzen zio sekretoan ta publikoan: etzue deus logratu, baizik odioa, ta ira: Ta mendekatu naiez justizia-itxuras akusaturik Obispo sandua zeukala injustoki heredaje bat berzerena, zein erosi ta pagatu zuen osoki bere Elizarendako. Baña etzue eskriturarik asko, progatzeko egia: eta testigoak Erregeren beldurrez etzire trebe deklaratzera zena zen bekala: eta saldu ziona, deitua Pedro, ila ze ia irur urte gaietan. Deiturik Korte jeneralak, eta Obispoa Erregeren presenzian, ofrezitu zue irur egunen barnean ekarraraziko zuela tribunalera Pedro gura. Irri egin zute ofrezituas: eta Sandua irur egun gaietan egon ze barutzen ta eskatzen Jangoikoai, defenda zezan bere kausa. Irurgarren egunean meza erranik joan ze obia gartara; ta kenarazirik gañeko ar-lauza, ta agerturik gorputz ila, Sanduak ukitus bakulo pastoraleas manatu zio jaiki zeiela bizirik, ta segi zezola tribunalera. Ze ikusgarri nola zoezin Obispoa alzinean, ta ila bizirik atzetik: ta sarturik konsejuan, zeudelaik guziak arriturik, dio Obispoak, ona, au da Pedro saldu zidana heredajea: galdegin bezote ia pagatu nion Elizaren nonbrean. Il biziak deklaratu zue nola zen egia guzia: akar in ziote aideei molestia ematen ziotenas Sanduari, ta in zezatela penitenzia. Sanduak erran zio ia nai zuen eska zezon Jangoikoai, uztea bizirik zenbait urtes? Pedrok autatu zue itzultzea bere obiara gorputza; ta arimak falta zuena atratzeko purgatoriotik, nai bazio suplitu orazios ta sakrifizios, ezi naiago zuela joan seguro bere salbazioas, ezi ez emen gelditu kondenatzeko arrixkoan. Ala akonpañatus Sanduak ta infinizio bat jendek, itzuli ze obiara, ta an edaturik gorputza, ta guziei eskaturik enkomenda zezatela, gelditu ze ilik berriro, bizitzeko eternoki glorian. Nor etze beraztuko ain milagro andiareki? Sollik zeike erresisti luxurias itsuturik zegona. Segi Sanduaren kontra: ezeta oroitzen ere itsua, logratu zuenak biziaraztea ila, bazukela logra ilaraztea bizi zena gaizki! Berze erremediorik etzelaik, azkenean exkomekatu zue Sanduak apartatus Kristioetaik mienbro ustela bekala.

        Errege iago sutu ta furotu ze orreki: ta biali zitue bere soldadoak, meza erraten zegolaik, atra zezaten andik arrastaka, ta il zezaten. Aiek, ta gero berze batzuk joanik bein, bi, irur aldis lotsarriturik Zeruko argi andi bateki gelditu zire in gabe lan gaixto gura. Azkenean Errege berak joanik, tratatus soldadoak kobardetako, autxi zio burua an aldarean, ta barratu muñak lurrean barna: gero guardiakoek zatikatu zute guzia, botatus zatiak kanpora, jan zezkiten arranoek ta otsorraiek, otsoek, ta tzakurrek. Baña Jangoikoak utzi zuenak iltzera biali zitue laur arrano, goarda zezkiten errelikia sandu gaiek, baitare argiak Zerutik, honratzeko. Animaturik orreki zenbait Kalonje, Sazerdote, ta persona onek bildu zuzte, ta juntaturik zein bere lekuan, milagro berri bateki unitu zire, de manera ezi gelditu ze gorputza oso, ta ala ortzi zute honratuki an. Gero pasatu zute ziudadeko Eliza prinzipalera. Arritu ze mundu Kristio guzia alako maldadeas alako personan: ta lenik Aita Sandua, baize S. Gregorio VII., zeñek bereala paratu zue Polonian entreditxo jenerala deitzen dena, edo Elizen ertxitzea; parte izan zutenei eriotze gartan debekatu ziote izatea ofiziorik Elizan ez berek, ez beren ondorengoek laurgarren jenerazioraño: Errege urdea exkomekatu ta madarikatu zue: eta ala nola Herodes, berze Errege urde gura, degollarazi zuena S. Juan Bautista, aren gisako gau guzienganik aborreziturik, bere konzienziaren gaixto amargoareki aburriturik joan omen ze iges Poloniatik Ungriara, non ezin sufritus bere burua bere eskus akabatu omen zue; berze batzuek diote ezi zaldi batek botarik, jan zutela tzakurrek. Bada dionik in zuela penitenzia konbentu batean zerbitzatus sukaldean ilartaño. S. Estanislao izan ze martirizatua 1079 urtean; eta gero 1253 urtean Inozenzio IV.ak kanonizatu zue solemneki, deklaratus Jangoikoak Sanduaren santidadea milagro berrieki, ta daukala maite eder glorioso Zeruan bereki &.

 

aurrekoa hurrengoa