www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 5.an
S. Bizente Ferrer

 

        S. Bizente Ferrer jaio ze Valenzian buratso nobleetaik. Bere Amak zeukalaik sabelean etzue senti pizu ta enbarazurik, ta iduri zekio aditzen zuela aunkas noizean noiz txakurtto bat bekala: ta konsultaturik Arzobispoareki, erraten zio arrek hume zuen gura dudarik gabe izanen zela Jangoikoaren etxean Predikari andi bat lotsatuko zituena otso gaixtoak. Jaiorik erman zutelaik bataiatzera, etzire konformatzen paratu bear zioten izenean: ta Sazerdoteak erran zue deitu bear zela Bizente, ta ortan konformatu zire. Amak azi zue bere bularretan kariño ta kuidado espezialareki, ta aurttoa ze ain agraziatua, ezi guziek zute maite agitz. Asirik eskolaetan ia amar urtetako pasatzen zitue guziak: eta ikusirik nola iten zuten Predikariek, aurrak ere bildus lagunak erraten ziote, adi nazaze, ta beira ia predikatzen duten ongi: ta zeñaturik erraten zitue aditu zituenak pulpitotik, alako grazia, ferbore, ta moduareki, ezi arritzen zitue persona larriak ere. Estudiaturik gramatika ta logika denbora labur pasatu ze Teologiara, eta bere denboran etze atra Balenklan bera bekalakorik. Agitz deboto ze Jesu Kristoren, ta bere Ama Birjinaren estudiante zelarik ere, ta barutzen ze astean bi egunes, ortzilarean ogi ta ur solles: ala asi ze sandutzeko bideas.

        Emezorzi urtetan desengañaturik munduko peligroes, sartu ze S. Domingoren errelijionean, kontent agitz bera, kontent fraileak. Bereala pensatu zue imitatzean bere Aita S. Domingo: mortifikatus gorputza fuerteki enpleatzen ze orazioan al guzia, gero egiten ofizio humilak obediente ixil modesto afable manso, guzien exenplu. Biali zute gero Barzelona ta Leridara, ango Maestrueki atra zeien perfekto guzis, ta atra ze de manera ezi ogeitazorzi urtetan graduatu zute Teologiako Maestru. Valenziara itzulirik, guziek nai zutela, asi ze predikatzen Jangoikoaren itza Jangoikoaren pregonari propia bekala: bera sollik deitzen zute jakintsu, sandu, Jesu Kristoren sierbo digno: eta ala ze ain egiaz, ezi sollik Jaunaren honra nai zue, ez jendeei gusto ematea, bai erretzea biotzak Jaunaren amorean, kontrizioan, ta beldurtasunean. Infernuko etsaiak ezaundurik Sandu gonek iten zion ta inen zion gerra persegitzen zue agerrian ere, nondik eroriaraziko zuen bekatu infameren batean, orreki galdurik Jangoikoaren grazia, ta kredita jendeen ertean, etzezaken atra fruiturik. Ortako bein zegolaik Ama Birjinaren imajinaren alzinean eskatzen perseberanziaren donoa, agertu zekio gaixto gura Hermitaño zar benerable baten idurian, erraten ziola bera egon zela Ejiptoko Sandu gaien ertean egiten penitenzia, baña gastezutuan arro biziturik gero penitenziareki salbatu zela. Zu ere orai etzaitela il penitenzies, gastea zarelaik, utzazu on geroko, ezi jakin beauzu dela gizona ain inklinatua aragisko gustoetara, ezi goiz edo berant eroriko da, eta ezta ain gaixto bere denboran, nola adin alzinatuan... Ezaundu zue Sanduak etzela konseju goi Zerutik etorria, baizik infernutik; ta ala enkomendatus Ama Birjinai bota zue bereganik, o serpiente zarra, uste duk ezautela ezauntzen? Uste duk garaitu ni nagona armaturik Kristoren birtuteas? Berari konsagratu ziotat gastezutua, zarzutua, ta bizi guzia. Goaie ordu gaixtoan. Oneki joan ze firrindaka. Berze bein paraturik alzinean beltz itsusi baten idurian lotsagarri erran zio, ez aut utziko eroriarazi arteo deshonestoki. Eztiat ire beldurrik, dagolaik eneki Jesu Kristo. Ark, eztuk egonen beti. Sanduak, esperanza diat, eman didanak grazia ongi asteko, emanen didala bukatzeko.

        Aldi batez leiturik S. Jeronimoren librua Ama Birjinaren birjinidade perpetuoaren gain, eskatzen zio Ama dibinari, logra zezon grazia iltzeko birjin. Aditu zue boza bat, etzuela Jangoikoak ematen grazia goi guzioi, ezta zuri ere, baizik galduko duzu laster. Aflijitu ze Sandua berri goneki, ta negarra zeriola itzuli ze Ama Santisimari otoi ta otoi. Orduan agertu zekio gloriosa, ta desengañatu zue aiek zirela enemigoaren enbusteriak: etzozula beldurrik izan, ezi flik artu zaitut ene anparoan, ta faboratuko zaitut ilartaño, ez dezan izan indarrik aski infernuak zure kontra. Konsolatu ze oneki Sandua. Baña etze baratu oneki etsaia; baizik etzukena logra berez, nai zue logratu emastekien medios, ezi naiago du eroriarazi Sandu bat, ezi milla epel. Nola Sandua baize ariman bekala, idurian ere ederra, paratu zio Deabruak señora bati ainberze afizione beragana, ezi nai luke bekaturatu. O pasionearen itsua! baña ez izanes, ta etxakines nola logra, finjitu ze heri andia zegola, ta deitu zue konfesatzeko atxekian. Joan zelarik ortako, ta bakar zeudelaik kuartoan, Deabruaren heriak deklaratu zio pasionearen sua &. Arritu ze Sandua, ta errebestiturik Jangoikoaren espirituas erreprehenditu zue serioki, exhortatus penitenzia egitera, desengañatus nola bera zegon konsagraturik Jangoikoak arima ta gorputza, eta lenago utziko zela iltzera milla aldis, ezi mantxatzera beinere: etzela ere arrazio trukatzea Jangoikoa ta beraren grazia gorputzaren inmundiziagatik. Baña etziokelarik adiarazi arrazioa, atra ze andik Sandua; ta berzea errabias asi ze klamatzen Sanduaren kontra deshonratu naies testimonio falsus: baña Jangoikoaren permisios Deabrua jabe zena aren arimaren, jabetu ze gorputzas ere, ta asi ze atormentatzen miserablea. Iganik oiuetara etxekoek aurkitu zute espiritaturik; deitu zuzte Sazerdoteak konjuratzeko; baña etze protxurik: Deabruak zio, ez nai zela atrako, ezpanau botatzen eztenak erretzen suan dagolaik ere. Etzute entendatzen ziona, baña konfesatzera deitu zuten bekala S. Bizente, deitu zute konjuratzera. Sandua, etzeiengatik usmatu emastekiaren maldadea, joan ze armaturik orazios ta konfianzas Jangoikoan, eta sartu zeneko kuartoan, Deabruak in zue oiu bat, ona non eldu den erretzen eztena suaren erdian: ia ez nagoke ni iago emen: ta atra ze utzirik emasteki gura erdi ilik. Berze alako zenbait tentazioetaik libratu ze, guardatus Jangoikoak, ta berak kuidatus bere aldetik. Zeren ezi admiragarri da kuidado paratzen zuena beti beldurrak humil konserbatzeko kastidadearen donoa Jangoikoak emana.

        Ala Jangoikoak lagundus ibili ze predikatzen Esp añan, Franzian, Inglaterran, Eskozian, Irlandan, Piamonten, Lonbardian, ta Italian. Egunoro in bear zue prediku an edo emen: ta emezorzi urteen denboran solamente amaborz egun pasatu zire predikurik gabe. Fruitu atra zuena inposible da kontatzea. Esp añatik atra gabe konbertitu zitue ogei ta borz milla Judio, ta emezorzi milla Moro: Zer bide ze gañarako hereje ta Kristio gaixtoes? Segitzen zute jendeek tropadaka, ta izan ze aldi, noiz bildu ziren laur ogei milla: ta komunki ezin kabitus Elizetan, predikatzen zue plaza ta kanpoetan. Oñes joaten ze beti, alik eta zartzen asirik asi ze usatzen astoko bat bideetako; ta ze ikusgarri nola Ziudadeetan ellegatzean atratzen zekizkion prozesioan errezibitzera Sazerdoteak Elizako kapa ta gurutzeeki, Obispoak errebestiturik Pontifikales, Justiziak beren insignieki, nola balitz Zeruko Aingeru bat, zoeielaik bera bere astokoan humil humila kurturik burua. Erregeak berak Aragoan atra zekizkio errezibitzera. Sanduak bereki zemazkie zenbait Sazerdote, errelijioso ta sekulare sandu laguntzeko doktrinatzen, ta konfesatzen jendeak. Orden gau guardatzen zue komunkiro: gauas lo pixka bat egin, ta gañarakoan egoten ze orazioan ta prebenitzen. Goizean joaten ze predikuaren lekura; an konfesatzen ze lenik, gero erraten zue meza kantatua solemne organoareki, baizema bereki, pensatus on zela mogitzeko iago biotzak. Gero igaten ze pulpitora, ta beiratzen ta aditzen zute nola gizon bat Zerutik etorria, itzik galdu gabe. Pretensio prinzipala zue mogitzea biotzak penitenziara zela Jangoikoaren beldurrez, zela amorez, ta plantatzea bere Majestadearen estimazioa ta honra munduan. Maiz klamatzen zue Aingiruaren pregoa gura, timete Deum, eta date illi honorem, izazie beldur Jangoikoai, ta emozie dagokion honra, ta estimazioa. Bere presenzia onas landara, entendamentua zue klaro, injenioa agudo, memoria firme, doktrina eskojitua, boza fuerte garbi penetrante, ta akzionea propia, adiarazteko nai zuen gura. Lenik bere biotza mogiturik mogitzen zitue berzeenak, berak negarres inarazten zue negar. Kristoren pasio, juizio finale, ta infernuko penaen gain mintzo zelarik, sutzen bekala ze bera, ta ikaratzen, ta ikararazten zitue adizaleak de manera, ezi askotan asten zire an klamatzen, ta konfesatzen oius beren bekatuak, ta barkazio eskatzen negarres.

        Baña predikatzean etze sollik S. Bizente, arreki bateo ze Jangoikoaren Espiritu Sandua ematen ziola argi, ta su, ta indarra. Askotan pulpitoan berean errebelatzen zio eldu zirela aditzera ia Judioak, ia Moroak; egoten ze etxideten ixilik guti bat: askotan inspiratzen zio erran bear zuena konbenzitzeko, ta predikarazten zio pensatu etzuena. Askotan erakusten zio nor zegon bearrean, ta arri beira mintzatzen zio biotzera. Urrunetik aditzea ain klaro ze komun; askotan lenguaje batean mintzaturik entendatzen zute berean berze lenguaje bat zutenek. Aingiruak ere ikusten zuzte beraren inguruan. Bada milagro obratzen zituenak ezin konta ala dire: Jangoiko Jaunak zion amorea mostratzen ze klaro. Bein zegolaik predikatzen Zaragozan, berri bat izanik Jangoikoaren partetik, asi ze negarres, andik guti bat igortzi begiak ta sosegaturik erran zue, ordu gontan il da ene Ama Valenzian, eta naiz tristatu nai zen galduas, baña alegratzen naiz orai, zeren Jangoikoak errebelatu didan erman dutela Aingiruek Zerura bere arima. Gero jakin ze nola izan zen egia erran bekala. Berze bein zegolaik predikatzen Alexandrian, baita Lonbardian, erran zue, o ene anaiak, berri on bat ematen diziet, dagola Eliza gontan mutil bat izanen dena S. Franziskoren errelijionearen honra, ta Italia ta Eliza guziaren argi ederra, ta kanonizatuko duena Elizak ni baño len. Au izan ze S. Bernardino de Sena, zein kanonizatu zuen Nikolao V.ak borz urte lenago ezi S. Bizente Kalixto III.ak. Oni gaste zelarik Valenzian erran zio len ta lendanik, nola bear zen ellegatu izatera Aita Sandu.

        Milagro andia izan ze jautsitzea Zerutik bere Aita S. Domingo, ta laudatzea Sandu gau nola bere hume propia. Milagro andiago Maria Santisima bera agertzea, ta zeukala Sandu gau bere anparoan betikos. Milagro andiena Jesu Kristo berak bisitatzea Sandu gau heri zegolaik Abiñonen Benedikto XIII.a Aita Sandu deituaren kortean, ta sendatzea, ta manatzea zebilala mundua barna beraren Pregonari bekala, ta ofrezitzea korona: ta amorearen señaletan ukitu zio matela bere esku dibinoas, ta gelditu omen zekio erien marka. Baña Sandu beraren medios in zituenak nork erranentitu? Badio kanonizazioaren bulan Aita Sanduak: Bera zela medio birtute dibinoak in zitue anitz milagro, dio, bere predikazioaren ta bizitzaren konfirmaziotan, anitz Demonio atrarazi zitue gizonen gorputzetaik, anitz sorrei eman adimentua, anitz mutuei mintzoa, argitu itsuak, garbitu leprosoak, biztu ilak, bizkortu heriak. Guziok dire Aita Sanduaren itzak.

        Jaiotzetik zuela milagro iteko donoa, diote; bedratzi urtetan zeramatela etxes etxe egiteko milagroak. Eskolara zebilalaik joaten ze berze mutiko baten billa, biak joateko: Bein ortara joan zen batez, erran zio arren Amak nigarti, ia ezta joanen iago eskolara zureki ene mutikoa, zeren il baita: sarri ermako dute ortzitzera. Igan ze Bizente, ta aurkitu zue mortaxaturik bi kandelaen erdian: eta arturik eskutik oiu egin zio, ea xaiki, goazen eskolara. Bereala jaiki, ta segitu zio bizi ta bizkor. Errelijioso zelarik, zeramate txintxa bat soñatzeko egitera milagroak, ta bere garaiean erraten zio lagunai, soña txintxa goi milagro iteko. Egun emen dago Zamoran txintxa gura, ta soñatzen omen da berez, il bear delaik errelijiosoren bat. Predikukoan sartu zelarik señora bat aditzera, Sanduak pulpitotik erran zio itzuli zeiela etxera bereala, zela preziso. Itzulirik aurkitu zue bere neskatoa zegola itotzeko bere aurra erdi ta berla. Erremediatu ze ala. Leridan Prioreak erran zio, gure ongiegille bat heritu da, zoaz ikustera. Entendatzen dut, errespondatu zio Sanduak, orrek nai du noaien egitera milagroren bat: zergatik eztu iten berorrek? nik in beartut guziak? Bidoeie, flik ematen diot ene podorea sendatzeko ez solamente señora goi, baita opatzentuen guziak ere. Ala sendatu zue Prioreak ura ta berze anitz. Oroat komunikatu zio Kastellonen ango Prioreai. Zer da ematea ebei, eman ziolaik bere zapeta bati, zein baitago Valenzian kuratzen heritasunak? Okañan meza erran bitartean erman zute Sanduaren kapa, utzirik berze bat berria. Sanduak ezaundurik tranpa erran zue grazioso, kapa zarra erman didate; on dakiotela: nik badakit inen duela asko milagro; ta emen dago egiten orai arteo. Ferraturik bein bere astokoa, pobre nola baize, erran zio arotzai, Jangoikoak paga dezola. Onek zio, nik orreki eztut atratzen jan bear dutena, baizik diruareki. Sanduak, bada ene anaia astokoa, itzulizkiozu ferra goiek Jaunoni. Momentuan bota zitio an. Arriturik arotzak paratu zitio berriz doaiik. Tabernari batek eskatu zio predika zezala pagatzeko ermaten zen ardoa; iten ziotela erman ta ez pagatu. Sanduak ekarrarazi zio pitxera bat ardo; bota zue bere eskapulario gañean, eta pasaturik beitirat ardoa, gelditu ze gañean ura. Ikusteunzu? erran zio, in zazu justo dena zuk, ala nola nauzun in dezaten berzeek. Pasatzean karrika bat aitu zue lamentatzen emasteki bat etxe batean. Sarturik an Sanduak galdegin zue kausa. Andreak, Jauna, ez naike bizi senarrareki, beti bainauka maltratatzen, eman gabe nik motiborik: guzia dago aborrezitzen bainau itsusia nai zela. Sanduak irrikos paskatu zio eskua aurpegitik; istantean gelditu ze miragarriro eder. Berze bati sudurra falta zekio, ta humil humila Sanduari eskatzen zio erremedio, konbeni baze. Sanduak paraturik en iak utsgune gartan istante atra zio sudur bat perfektoa. Berze batek eskatu zio oroat, baña Sanduak atra zio sudur bat enormea. Kejatzen ze nola etzion egin berzeari bekala: Sanduak errespondatu zio, zeren ark fin ones eskatu zuen, ta zuk fin gaixtos: ta ala utzi zue palmo bat sudurregi. Famatua izan ze milagro in zuena Morellan; joan zelaik predikatzera. Nola ezpaize an konbenturik, konbidatu zue bere etxeas gizon on batek zuenak andrea lunatika, aldartes zoraturik, aldartes ain sana juiziosa. Ala zego noiz erran zion etorriko zela Sandua sustentu artzera: presta zezala zerbait. Orreki joan zire guziak predikura: bitarteo gaitzak emanik, andre orrek an zuen semetto bat degollatu zue, ta zatiturik parte paratu zue elzean egosteko. Itzuli zelaik senarrak ikusi zuelaik alako desgrazia, ensa zer pena! Kasi urrikitu zekio konbidatua. Baña Sanduak sereno, ea ez aflijitu: Jaunak permititu du au ones. Ekarrarazi zitue aurraren mienbro ta zati guziak, egosiak, erdiegosiak, ta gordinak; Joan ze juntatus zein bere lekuan: ta in zue orazio gau, Jesus Mariaren Semeak, mundua, osasuna ta salbazioa, deusetaik kriatu zuena aur gonen arima, orai itzul dezala bere gorputzera bere izen sanduaren honra ta gloriatako: errateareki zeñatu zue, ta istante biztu ze sano ta fresko: Nor etze arritu bear ikusteas, arritzen garelaik aditzeas ere? Zer gizon da au? ain errebestiturik Jangoikoaren podoreas? iten baitu nai duen guzia? Geiegi iduriturik debekatu ziote egitea lizenziarik gabe. Agitu ze erortzea kisuskille bat agitz goratik, beira Sanduak oiu egin zio, zaude guti bat nik atra arteo lizenzia. Ala egon ze airean, itzuli arteo lizenziareki, ta orduan manso xautxiarazi zue lurrera.

        Gizon bat ain Jangoikoas betea ezta milagro ama, estima, ta billa zezaten Jaundiek, Obispoek, Aita Sanduek, ta Erregeek berek. Iltze D. Martin Araguako Erregea heredero ziertorik gabe, ta Aragua, Kataluña, ta Valenziako Korteetan autatu zire bedratzi gizon, irur erreinu bakotxetik, deklara zezaten nor bear zen Errege, aietaik zire bida S. Bizente Ferrer ta bere anaia, eta Sanduaren sentenzias nonbratu ze D. Fernando 1410 urtean, guziek proklamatzen zutela. Denbora gartan alaber ze zisma andi bat Elizan, baizire irur Aita Sandu deitzen zirenak, eta bildurik Konstanzian Kardenale, ta Obispoen Konzilio jenerale bat, irurak nai zuzte obligatu desistitzera beren pretensiotik. Bidek desistitu zute, ta elejitu ze Aita Sandu berri bat deitua Martino V. Baña irurgaietaik bat baize D.Pedro de Luna Benedikto XIII. deitua, Sanduak lenago segitu zuena, ezin erreduzitu zute uztera, eta Sanduak orduan utzi zue, ta Erregeri konsejatu zio utzezala, ta eman zezola obedienzia Martino V: Baña iago dena Konzilio gartan berze anitz difikultade okurriturik, biali ziote Kardenale bat eta zenbait jakintsu konsultatzera Sandugoni, ta onek Jangoikoaren argis klaratu ziote guzia.

        Baña urbildus zoeie plazoa joateko mundugontaik mereji zuena bizitzea beti. Beti trabajatzen Jangoikoaren Pregonari andi gau ellegatu ze Franziako Bretaña menor deitzen denera. Egin zue an ere fruitu andia, baña urteen ta nekeen kargareki ia gorputza zebila ez erori bai erori. Ala ere ze arritzeko gauza, pulpitora igan ta asi orduko predikatzen, errebestitzen ze korajes ta indarres nola balitz gastea. Konsejatzen ziote itzuli zeiela bere sortuerrira Valenziara, ta nola baize amoltsu beratxa, obeditu nai zue, ta gau batez atra ze ixil ixila Vañes edo Beneziatik, etorzeko Españarat: baña ustez ibili zuten zenbait lekoa-bide onat, goizean aurkitu ze ango atarietan: ezaundu zue Jangoikoaren borondatea zela il zeien an. Sartu ze Ziudadean guzien alegranzia ta festa andieki. Egun gutiren barnean eman zio sukar erru batek: eta naiz beti zegon prest, egin zue Konfesio jenerale bat, ta errezibiturik Sakramentu guziak ta Induljenzia plenaria Martino V.ganik, leiarazirik Kristoren pasio, psalmo penitenzialak, ta letaniak, ondorean alegranzia admirable bateki gurutzatus ta goratus eskuak, eta begiak Zerurat eman zue bere espiritua Jaunaren eskuetan 1419 urtean. Eriotze preziosoa bizitzaren konforme. Bada zein gloriosa presentatu bidezen arima andi gura Janoiko andiaren palazio errealean! Zer errezibimentua in bide zioten asko salbatu zirenek beraren medios, eta Aingiruek, eta ango bienabenturatuek! Egieta-edea delarik iten dela an festa alegrea, konbertitzen delaik bekatari bat, nola festejatu bide zute konbertitu zituena ainberze milla ta milla? Bat sollik konbertiarazten duenak barin badu prenda ona Jangoikoaren alzineko, zer eztu infinizio bat irabazituenak? Zer besarka eman bidezio Jesu Kristok bere gisako langin prestu gonik &.

 

aurrekoa hurrengoa