www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 14.an
S. Estanislao Kostka

 

        S. Estanislao Kostka, Poloniako lore ederra, Jesusen Konpañiako Nobizio il zena sandu ta gaste emezorzi urteetaik emeretzitara, jaio ze bere buratsoen kastelu batean jendaki ilustre prinzipale batetik. Amirur urtetan biali zute bere anaia zarrenaren ta Aio baten konpañian, estudiatzera Biena Austriakoan. Agitz ze aplikatua estudiora, ta bateo ain ona ta onera emana, ezi len lenbizikoa jaikitzen ze goizetan; ta Jangoikoa lenbizikorik billatzen zue. Estudiora baño len, ta estudiotik atra ondoan prezisoki bisitatzen zue Jaun Sakramentatua elizan egunoro, ta egunoro meza enzutzen zue, ta jaietan al zuzken guziak, nola bere errosarioa ere bai egunoro Maria Santisimari, zeñen deboto fiña baize. Alakoak zire bere afizioneak ta dibersioak. Ala ze agitz erretiratua, geldia, ta ixila. Lagun gaixtoetaik urrun, nola apestatuetaik: bere gisako onttoeki ze bere konbersazioa modesto alegre amoltsua, ta ala ze onetsia ere. Denbora gartan eman zio heritasun batek, ta ekarri zue azkenetara: Zego guzis aflijiturik, ez iltzeas ainberze, nola ezin komekatzeas, zeren ostatuko Nausia baize hereje. Sta. Barbarai enkomendatzen ze, leitu baizue aren debotorik eztela iltzen sakramenturik gabe. Baliatu zekio fedea, ezi gau batez zegolaik idatzarririk ikusi zue Sanda akonpañaturik Aingerus sartzen kuartoan, zekarratela sakramentu aldarekoa, zein errezibitu zue aien eskutik gozoso. Fabore gonen atzetik egin zio berze bat bere Ama Santisimak, agertu baizekio semeareki besotan, ta utzi zio aur dibinoa goatze-gañean, ta mintzatu zio amorosa, sartzeiela konpañian. Alako bisitareki etorri zekio on guzia, ta osasuna, zein deklaratu zute Medikuek milagros izan zela, etzeikela berze gisas: baña niori berak etzio erran nola.

        Konbaleziturik bereala komunikatu zio konfesoreai bere bokazioa ta ordena sartzeko Konpañian: onek desengañatu zue etzutela artuko Bienan Aitaren baimendea gabe. Baña etzue mutil sanduak esperatu nai ainberze, eztare esperanzarik utziko zuela Aitak, ta ain guti anaiak. Onek, kondizio gaixtoa izanes, gaizki tratatzen zue itzes ta eskus ere. Sufritzen zue, baña erraten zio, ematen didazu motibo, joateko zure konpañiatik norapait, ta emain diozu kontu nitas Aitari. Goaie ordu gaixtoan nai zen lekura, erran zio arrek koleras. Baita Estanislao sosegu andiareki gau gartan prestaturik, biramonean konfesa-komekaturik, enkomendatus bere Ama Santisimari, ta aldatus tresena pobre batzuk paratu ze bidean oñes, ta asi ze joaten prisaka prisaka Augustarat: Anaiak falta aurkiturik, ta kotxe batean segiturik laguneki, erdetxi zute kanpo batean, baña Jangoikoak nai ta etzute ezaundu. Segitu zue sanduak bere bidea, ta goiz batez sartu ze eliza batean konfesa komekatu naiez, baña jakinik zela herejeena, deskonsolatu ze: baña Jangoiko onak biali zio Aingiru bat eman ziona komunione sagratua. Oneki animoso joan ze ibilis berreun ta iruogei ta iago lekoa Romaraño, non errezibitu zue S. Franzisko Borjak Lastallan 1567 urtean, sartzen zelaik adinaren emezorzigarren urtean. Aitak jakintzuelaik eskribitu zio karta bat beterik sus ta meatxus: semeak errespondatu zio berze bat beterik humildades, karidades, ta desengañus: bateo erresoluzio andias.

        Zegolaik ia seguro bere Jangoikoaren etxean ta proprioki Jesusen konpañian, kontu inik ia etzuela berze Aitarik baizik Jangoikoa, ta ez berze Amarik baizik Maria Santisima, deitzen zuena beti ene Ama, eman ze sandutzera iago berri berritan, plazer egin naiez bere Majestadeai. Guzia ze humillatzea, mortifikazioa, obedienzia, sufrimentua: ain manso modesto afable, ezi Nobizio-lagunek beiratzen, ta maite zute Aingeru bat bekala. Orazioan ze bere bizia: an azi zen ze arima, ta erregalatzen: entendamentua argitzen, borondatea erretzen, biotza amorosten Jangoikoas ta Jesu Kristos, ainberze, ezi kanpora ere komunikatzen ze su gura, askotan baize preziso ur otzes ta oial bustis freskatzea bularra, ez sofokatzekos: ta zoeie konsumitus gaitz amoresko gozo gartas. Zertan iago distingitu zen, izan ze Ama Birjinaren debozio amorosoan: bere estudioetako progu ta lan guziak Ama Birjinaren honratan: bere konbersazioak Ama Birjinaren laudarioetan: bere gogo ta gusto guzia Ama Birjinan. Bazekite on lagunek; eta ala gusto emateagatik berek asten ziote konbersazioa Ama Birjinaren laudarioen. Beraren atenzios Nobizioen Maestruak astean ta bukatzean belaurikarazten zitue errezatzeko abe Maria. Au da, zio beti, nere Ama, au Ama nerea. Amore gonen kasos paratu zekio deseo iltzeko Asunzioaren bezperan, ta eskatzen zue grazia goi, ta agindu zekio, ta agitu ze. S. Lorenzoren bezperain Bezperan pensatus Martir andi gonen erretzea trilla gaietan, itxeki ze S. Estanislaoren biotza amoresko suan, ta galdein ziote lagunei, nola zeiken bat erre S. Lorenzoren gisara: ta biramonean atra ze Refektoriora disziplina publikoareki, belauriko erran zitue bere faltak, apatu ziote oñak guziei, ta eskaturik limosnas janaria ta edaria jan eta edan zue lurrean mai-pean: andik joan ze zerbitzatzera sukaldean, ta ango sua ikusteareki, berriro pensatzen zue Sanduaren martirioan, ta ainberzeko amoreak artu zue, ezi emanik desmaio batek an, andik erman zute goatzera. Izan ze au S. Lorenzo-bezperan. Bezperagoan eskribitu zue karta bat bere Ama Santisimaren entrega zezon Sandu garrek: artan erraten zio, ene Ama Santisima, o Ama nerea, ni ez naike bizi ori gabe: orren amores ta orren ikusi naiez nago heri: in bezada grazia eramateas emendik bere eguneko, ikusteko orren edertasuna, ene Ama, eta an iten dioten festa. Medikuek etzute uste gaitz peligroskoa, baña berak seguratzen zue artaik ilen zela, ta Asunzioaren bezperan. Ala nola sukai karra suak, zerama konsumitus sanduaren gorputza amoreak. Egun gartan argitu ze txoil akaiturik: eskatu zio erretoreai humil ta ansioso elizako ordenamentuak, ta paratzea lurrean. Gusto egin zio zeiken gartan; paraturik lurrean almadraka pobre bat, ontan sanduak errezibitu zue Biatiko sagratua, ta Olio sanduaren sakramentua debozio bakanareki. Bereala goraturik begiak zerurat zego beira beira elebaturik ixil ixila. Galdeginik ia zegon konforme joateko emendik, errespondatu zue alegre Dabiden gura, Prest dago, Jauna, prest dago ene biotza: eta konfesaturik berriz, ta despeiturik amorosoki bere Nobizio-lagunak, erregalatzen ze bere Ama Birjinaren imajinareki, gero Jesus guruzifikatuareki, egines latinesko orazio luze bat propia garai gartako. Leiarazi ze Sanduen litania. Orduan ze noiz agertu zekion bere Ama maitea gloriako Erregina akonpañaturik Birjines, zeneki egon zen jardukian eraldi on batez: ondorean ixil suabekiro despeitu zue arima, bere adinaren 19.an ta Kristoren 1568.an anitz biziturik urte gutis. Ila gelditu ze bizi bekala. Anitz urte ortzias geros idikirik obia, aurkitu ze oso eder fragrante. Milagroen podores asi ze jendea zelebratzen denbora gutiren buruan, ta Klemente VIII.ak deklaratu zue Beato 1602.an: gero kanonizatu 1725.an &.

 

aurrekoa hurrengoa