www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 12.an
S. Juan Gualberto

 

        S. Juan Gualbertok Florenziako nobleetaik segitzen zue soldadeska, bere Aitak bekala. Zue anaia bakar bat ongi onetsia, zein asarraldi batez il zio aide batek. Bereala tratatu zue mendeku artzeas, soldado bekala: eta ain txusto ortzilare sandu batez zebilalaik akonpañaturik lagunes ta armas opatu zue ilzalea leku ertxi batean, nondik etzeiken eskapa. Berze erremediorik etzuelaik, paratu ze belauriko besoak gurutzaturik, nai bazio barkatu bizia gurutze sanduaren atenzios. Jangoikoak ukiturik biotza, noble jenerosoa bekala, barkatu zio bereala, ta besarkatu zue. Au egin ta sartu ze lenbiziko tenploan, nola baize guruzearen eguna, adoratzera guruzifikatua. Adoratu zueneko erreparatuzue, nola Jaun dibinoak imajinan kurtu zion ta inklinatu burua, aprobatus bekala egin zuen nobletasuna barkatzean. Milagro goneki mogitu ze despeitzera mundua, ta zerbitzatzera sollik Jangoikoa, eta bere eskus an berean biloa ebakirik artu zue monjeen habitua; ta denbora labur birtute guzietan zerama guziei abantalla, de manera ezi il ondoan Abade angoa, bera in zute Abade. Baña naiago zuelaik egon obedienziaren pean iago ezi Superiore berzeren, joan ze eremura S. Romualdorengana. Onek anunziatu zio errebelazios, nola bear zuen fundatu errelijione berri bat, fundatu zuena Balunbrosan. Bildurik an asko Errelijioso, bear izan zue artu zien kargua, nai etzuela bortxa. Miragarriro gobernatu zitue ongi, ta egin zitue berze ainberze soldado Jangoikoarenak bekala, egiteko gerra, ta peleatzeko espiritualkiro herejeen kontra, ta Elizako sakramentuak ta gauzak saltzen ta erosten zuztenen kontra. Orgatik pasatu baizute asko trabaju ta peligro: Bein kontrarioak sartu zire S. Salbioren konbentuan, su eman ziote Elizari, urratu zuzte fabrikak eta zeldak, Monje guziak heritu zuzte eriozko zaurieki; baña guziak bedeizioareki ta guruzearen señale bateki paratu zitue sano ta sendo instantean Sandu gonek: eta pasatus bere Monje bat su inmenso bat barna mellarik gabe, logratu zue guzia gelditzea trankil: gero desterratzea simonia, edo gauza sagratuen salerostea Toskanatik; ta fedea itzultzea lengo estadora Italia guzian. Pobreen bizia sustentatzeko, billatzen zue nondik zuken al guzia, barkatu gabe Elizako gauzei ere: garaitzeko ta sujetatzeko gaixtoak, zerbitzatzen ziote elementuek ere: Demonioen botatzeko, baliatzen ze guruzeas nola ezpatas. Azkenean bere trabaju ta penitenzia arrigarrien kasos estomagoa flakaturik, ta gorputza herikor iraundu zue luze ala purgatorioan bekala, suspiratus ikusi naies Jangoikoaren aurpegia, errepetitus Dabiden itz gaiek, ene anima egarriak dago anhelatzen Jangoiagana: Noiz Joanen naiz, ta agertuko beraren presenzian? Eta ia iltzeko zegolarik, manatu zue paratzeko bereki obian Brebiarioa, ta eskribitzeko artan letrero gau: Nik Juan sinesten dut ta konfesatzen dut fedea predikatu zutena Apostolu sanduek, ta konfirmatu zutena laur Konzilioetan Aita Sanduek. Azkenean Aingiruek musika emanik irur egunes bolatu ze arima ditxoso gura 1073 urtean; adinaren 78.an. Gero ezin konta ala milagroak ikusirik, kanonizatu zue Aita Sandu Zelestino III.ak. &.

 

aurrekoa hurrengoa