www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Maiatzaren 31.an
S. Petronila Birjina

 

        Izan ze S. Petronila S. Pedro Apostoluaren alaba, ezi ezkondua izan ze S. Pedro Apostolu baño len, ta bere Amaiarreba sendatu zuela Kristok milagrosoki, dio ebanjelioan; ta bere bizikidea deitzen ze Perpetua, ta S. Klemente Alexandrinok dio, izan zela Martir; ta zeramatelaik iltzeko fedeagatik, erran ziola S. Pedrok, Perpetua, idukazu presente gure Jauna. Izanas geros biek alaba gau, pasatu zute bizia berex Anai ta arrebak bekala. Petronila izanik donzella ederra miragarriro, Jangoiko Jaunak nai izan zue erregalatu heritasun luze trabajoso bateki beraren onnaiez; eta S. Pedro bere Aitak etzue nai sendatu. Erran ziote, nola sendatzen zituelaik berzeak bere itzal sollareki, etzuen sendatzen bere alaba zeukana perlesiaturik ainberze denboras? Errespondatu zue, etzaiola on konbeni bere arimaren onerako, baizik dagon heri, ezi askotan gorputzaren kostus arima sendatzen, ta sana mantenitzen da: eta jakin dezazen eztela amore falta eztare podore falta, erran zio, ea Petronila, jaiki, ta zerbitzatu bear diguzu maian. Jaiki ze sana, ta zerbitzatu ziote; ondorean itzuli ze bere lengo gaitzareki, ta ain konforme, zeren ala nai zuen Jangoikoak. Urteen buruan sendatu zue, ta bizi ze sana, ta ain sanda, ezi asko milagro egin zue, ta asko heri sendatu zue. Nola den Jangoikoaren gustoa!

        Ain sanda alde bat, berze alde ain ederra izateareki, pretenditzen zue bere bizikide kaballero noble abrats batek Flako deituak, ta ain sinez, ezi bera bein joan zekio bere etxera akonpañaturik soldados, ta deklaratu zio bere pretensioa, ta zion borondatea, ta zituen konbemenziak, honoreak, ondasunak, ta gauzak, guziak beraren. Petronilak turditu gabe serena erran zio, Jauna, zertako ainberze soldado ta arma, ni bekalako donzella pobre batendako? Berori sollik ere ze sobra: ta eztire armas iragazten borondateak. Nai banau bizikide, irur egun eman bezkida prestatzeko, ta ondorean bial bezkida akonpañazale zenbait Señora, orren etxera joateko, berorren estadoari dagokion bekala. Kontent arrek ofrezitu zio baietz. Gelditu ze Sanda, berze gogo bat zuela, zeren aspaldirik zeukan ofreziturik Jesu Kristori bere birjinidadea. Irur egun gaietan barurik egon ze kontino orazioan eskatzen negarres, suspiros, antsias, libra zezala peligro artaik, ta ez permiti bortxaz gal zezan ofrezitu ziona, ta deseatzen zuena konserbatzea ilartaño. Irugarren egunean etorri zekio sazerdote bat deitua Nikomedes; zelebratu zue meza beraren etxean, ta eman zio komekadura, zein errezibiturik amorosoki, ta emanik esker milla milla, erreklinatu ze goatzean, ta entregatu zue bere arima Jaunaren eskuetan. Andik guti ellegatu zire Señorak, ta ikusi zutelaik ila, ilaria zelebratu zute boden partez. Orzi ze Sandaren gorputza Bide Ardeatino deitzen denean: andik gero pasatu ze S. Pedroren Elizara Roman, Paulo I. Aita Sanduaren denboran. Doktrina ona ematen digu pazienziaren gaitzetan, ta birjinidadearen estimazioaren: Imitatzea da lana &.

 

aurrekoa hurrengoa