www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Martxoaren 19.an
S. Josef Esposo Maria Santisimaren

 

        S. Josef ditxosoa aipatzea da arrazio ta debozio ona, izan zelarik Maria Santisimaren Esposo errealidadean, ta Jesu Kristoren Aita ez errealidadean, bai jendeen opinionean. Emendik atra daike kontua, zein ona ta kuadrablea zen Sandu gau guzien ertean Jangoikoaren begietan, eskojitu zuelaik dignidade gartako bere Majestadeak, eskojitu zukenak nai zuena, ta zekizkienak sandu izanen zirenak len ta gero. Ebanjelioan diona da zela, Dabid Erregeren jendakikoa, eta justoa: bi itzes dio aren nobletasun ta sandutasun andia. Izena dio Josef, nai baitu erran aumentua, zeren ederki aumentatua den dignidadean bekala, grazia, dono, birtute, merejimentu, ta ondasun guzietan. Nola izan zen desposatzea Maria Santisimareki, eztio Ebanjelioan. Autoreek diote ezi trataturik Sazerdoteek paratzea matrimonioko estadoan donzella soberana azi zena tenploan, bildurik an kasta erreale beretik ziren gizonkiak, ta bakotxai emanik eskura bara bat, eta ala guziak paraturik orazioan, mostra zezan Jangoikoak zein nai zuen aren Esposotako, bat batean loratu zela S. Josefen bara; ala ezaundurik zela Jangoikoak eskojitua desposatu zutela Maria Santisimareki. Zela diote alaber pobre bizi zena bere lanetik, ta zurgingoa zela bere ofizioa. Etze ain adinetakoa desposatu zelaik, nola pintatzen ta ponderatzen duten zenbaitek, eztare sobra gaste, baizik adin erdikoa.

        Orai eldu da Ebanjelioak diona, ezi zegolarik desposaturik Jesusen Ama Maria Josefeki, elkarrengana ellegatu gabe, aurkitu zela sabeldun, edo sabeleko fruitu bazuela Espiritu Sanduaren grazias eta birtutez: eta Josef bere Esposoak, nola baize justoa, nai izan zuela joan utzirik ixil ixila. Emen Interpreteek diskurritzen dute motiboa zergatik. Batzuek ta geienek diote, ezi alde bat ikusirik aurdun, ta etzela beraganik, berze alde etxakin nondik ta nola zen; ezin pensa gaizkirik alako personas, ta ezin uka begis ikusten zena; ala eznai salatu edo eman errateko bide, eztare esperatu jaio arteo berea etzen humea, orgatik nai izan zela ausentatu Jangoikoaren eskuan utzis guzia, Jangoikoa lagun dakiola. Bear orduan ara Zerutik erremedioa. Jangoikoaren Aingerua lotan agertu zekio Josefi, erraten ziola, Josef Dabiden humea, etzazula beldurrik izan artzeas Maria zeure Esposa, zeren ezi berabaitan jaio dena da Espiritu Sanduaganik. Emanen du seme bat, ta deituko duzu beraren izena Jesus, zeren berak salbatuko du bere puebloa beren bekatuetaik. Zein kontent gelditu bidezen Josef, admiraturik bekala, bere Esposa dibinaren dignidadeas, ta bere ditxa proprioas! Zein dilijent attento bide zegon beira, zer manatzen zion, ta zertan in zezoken zerbitzu ta plazer! Bitarteo Esposa Santisimak ere nola estimatzen ta respetatzen Esposo sandua!

        Bere denboran atra ze Augusto Enperadoreaganik manamendu artzeko listan mundu guzia; eta zoezi guziak ortako bakotxa bere Erri edo Ziudadera, nondik zuten etorkia. Igan zela, dio Ebanjelioak, Josef ere Nazaretdik Belena, zeren baize Dabiden etxe ta familiatik, profesatzeko, bere Esposa Mariareki: eta agitu zela, an zeudelaik, betetzea egunak erditzeko &. Nork pondera, nork entenda, Sandu gonen gozo ta admirazioa lanze gartan? Aingeruen proklamazio, laudario, ta alborozo gaietan? Artzaien bisita, debozio, ta alegranzian? Gero zorzigarren egunean zirkunzisioan ta izenaren paratzean izan zuen partea munduaren alzineko Aita bekala; ta amirugarrenean ellegatu zirelaik irur Errege gaiek adoratzera aur dibinoa Maria Santisimaren besotan, ta S. Josefen konpañian: gero berrogeigarrenean eramaten zutelaik biek presentatzera Tenploan Jerusalenen: presente guzietara Josef aditzen ta ikusten pasatzen zena, nola bide zegon bere biotza? Baña gozoeki nasteka zitue penak ere aldartes: Ara Jangoikoaren Aingiruak erraten dio, ea, Josef, jaiki ta arzazu aurra, ta beraren Ama, ta zoaz Ejiptora iges, ta zaude an, nik erran artaño: zeren ezi agituko da ibiltzea Herodes aurraren billa galdu naies. Eta Sanduak jaikirik gauas artu zue aurra ta beraren Ama, ta erretiratu ze Ejiptora, ta an zego Herodesen eriotzeraño. Guziau dio Ebanjelioan: baña eztiona pensa, bide luze soil nekoso gartan pasatu bide zuena Sanduak bere bi onetsi gaien amores! An gero Ejipton egon ziren denboran, zer bere kuidadoa, trabajatzea, ta billatzea sustentatzeko familia! Baña bitarteo aur dibinoa arrapatu naies Belenen ta inguru gaietan il zuzte aur bi urtetaik bera ziren guziak Herodes kruelaren manamendus: baña bera etze orgatik gelditu libre; iltze geroxago. Iltzelarik Herodes, dio Ebanjelio berean, ara Jaunaren Aingirua agertu zekio Josefi Ejipton, ziola, Jaiki ta arzazu aurra, ta bere Ama, ta zoaz Israelgo lekuetara, zeren il baitire billatzen zutenak aurraren arima. Eta jaikirik artu zitue aurra ta aren Ama, ta etorri ze Israelgo lurrera. Baña aditzeareki, Judean erreinatzen zuela Artxelaok bere Aita Herodesen lekuan, beldurtu ze arara oateko; eta abisaturik lotan erretiratu ze Galileako lekuetara, ta gelditu ze bizitzeko Nazaret deitzen den Errian. Math. 2.

        Geroxago kontatzen da Ebanjelioan S. Josefen honra andiareki, aipatus Jesusen Aita bekala, Luc. 2. nola egin zelaik mutiko dibinoa amabi urtetakoa, joan zirelaik beraren buratsoak urteoro bekala bazkoaren jai solemnean Jerusalena, gero itzultzerakoan aiek, gelditu zekiotela Jerusalenen goartu gabe: ta egunaren akabanzan goarturik billatzen zutela aideen ta ezaunen ertean; ta ez aurkitzeareki itzuli zirela Jerusalena billa, ta gero ere noizbait irur egunen buruan aurkitu zutela tenploan jarririk Doktoreen erdian aien aditzen, ta galdegiten aiei, guziak zeudelaik arriturik beraren prudenzia ta errespuestaen kasos. Ikusteareki admiratu zire biak; eta bere Amak erran zio, Seme, zergatik in duzu ala gureki? Orra zure Aita ta ni penas beterik ibili gara zure billa. Erraten diote berak, ia Jangoiko gisa, Zertan zebiltza ene billa? Etzekite bear nai zela enpleatu ni ene Aitari dagozkion gauzetan? Erran ta itzuli ze aieki Nazareta, ta zegokiote sujeto aiei, ez solamente Ama Birjinai, baitare S. Josefi, biei. Nor ezta arritzen itz gontas? Eta ain egia da nola Ebanjelioa. Nork eztu beiratzen ia S. Josef sandu andi poderosoa bekala Jangoikoaren etxean, ikusten delaik Jesusen ta Mariaren konpañian Nagusi ta buru bekala? Eztu iago aipatzen Ebanjelioak, baizik bein, noiz bataiaturik Jesus S. Juan Bautistaren eskus; jautsirik Espiritu Sandua gañera uso baten idurian, eta aditurik Aita eternoaren boza ziola, au da nere Seme maitea, zeintan baitut neure konplazenzia, baitio S. Lukasek, 3. Jesus zela ogeitamar urtetako adinean sartzen, uste zutena zela Josefen seme. Eta berze bein arriturik zeudelaik Galileatarrak Jesusen potestadeas ta mintzaeras, Math. 13. baiziote, agian ezta au ofizialearen semea? nondik jakinde gau ta birtute gebek oni? Baña pentsatzen da orduko iltzea S. Josef: pensatzeko da bere iltzearen ditxa, Jesus alde batetik, berze aldetik Maria zegozkiolaik asistitzen. Andik du S. Josefek izatea Patrono, logratzeko iltze onaren grazia. Baña zer grazia da, zeintako ezten S. Josef Patrono propia? bere tuelaik Jesus ta Maria?

        Aizagun S. Teresa, testigo ona, zenen doktrina Elizak deitzen baitu Zeruko doktrina. Kontatu ondoan bere heritasun andiak gastezutuan, ta nola gelditu zen ezindurik, Artu nue, dio, Abogatu ta Jauntako S. Josef gloriosoa, eta enkomendatu nitza berari gogotik. Ikusi dut klaro, ala nezesidade gontaik, nola berze andiagokoetaik atra nauela ene Jaun ta Aita gonek obeki ezi nekien eskatzen nik. Ez naiz oroitzen orai arteo eskatu diotenik kunplitzeko utzi duenik. Arritzeko da zein mertxede andiak egintidan Jangoikoak Sandu bedeikatu gonen medios, ta libratu nauen peligroetaik, ala gorputzaren, nola arimaren: ezi berze Sandu batzuei dirudi eman diotela Jaunak grazia sokorritzeko nezesidade batean: Sandu glorioso gonek dakit experienzias sokorritzen duela guzietan: ta nai digula Jaunak adiarazi, ezi ala nola egon zekion sujeto lurrean, Aitaren nonbrea zuelarik Aio izanik, baizioke manatu, ala Zeruan iten duela eskatzen dion guzia. Au ikusi dute berze persona zenbaitek, nik erranik, enkomendatu direnek Sandugoni, baitare experienzias: ia badire anitz beraren deboto berriro progaturik egia gau... Nainuke nik inarazi guziak Sandu gonen deboto, nik duten experienziagatik ondasun andies logratzentuenes Jangoikoaganik. Eztut ezaundu personarik sinez deboto zaionik, ezpaitut ikusten alzinaturik birtutean, zeren miragarriro probetxu ematen du arimei enkomendatzen zaizkionei... Banitz persona nukena autoridade eskribitzeko, gogotik eda nindeike erratean banaka mertxede intuenak Sandu glorioso gonek niri ta berze personei... Sollik eskatzen dut Jangoikoaren amoreagatik, proga dezala ez nauenak sinesten, ta ikusko du experienzias zein on andia den enkomendatzea ta deboto izatea Patriarka glorioso goni, espezialki personak orazio dutenak beti bear liokete izan afizione, ezi eztakit nola daiken pensa Aingiruen Erreginan Jesus aurrareki ainberze pasatu zuen denbora gartan, eman gabe graziak S. Josefi, zeren ain ongi lagundu zioten. & Vit. c. 6. Sinesten da piadosoki S. Josef gorputz ta arimareki dagola Zeruan, alde bat, zeren gorputza egon baze munduan, jakinen ze non zegon honratzeko, berze alde, zeren Kristoreki erresuzitatu baizire anitz Sandu, ta sinestagarri da erresuzitatu zuela bere Aita deitua, eramateko Zerura berze gaieki &.

 

aurrekoa hurrengoa