www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 21.an
San Anselmo Obispo

 

        San Anselmo, Sazerdoten perla, jaio ze Augustan. Aita zue munduari emana; Ama berriz birtuosa, etxearen kuidatzen, ta Jangoikoai zerbitzatzen enpleatzen zena. Baña azkeneko Aita ere ondu ze, ta iltze errelijioso. Eman zitiote estudioak semeari, ta amaborz urtetakoa zelarik, pensatus munduan diren peligroak ta lakioak, nai ze sartu errelijionean, baña Aitaren beldurrez etzute admititu. Izan zue heritasun bat peligroskoa, ta berritu zue lengo propositoa lien zegolaik; baña sendaturik joan ze atzendus, ta epeldus, ta gutibana emanes munduko banidadeetara lagun gaixtoeki, ta Amaren iltzeareki. Agitu ze Jangoikoaren permisios, ar zezon Aitak oposizio andi bat, ezpaizue ikusi nai. Asko dilijenzia egin zue semeak palakatzeko Aita, baña etze protxurik. Azkeneko diona errefranak, edo erran komunak, ezta gaitzik on eztakarrenik, bear izan zue eskapatzea, ta ordik etorri ze beraren ona. Franziara joanik estudiatu zue irur urte: ta aditurik, S. Benitoren monasterio batean bizi zela monje bat deitua Lanfranko agitz ona ta jakintsua, norengana zoezin anitz ikastera, joan ze Anselmo ere, ta arreki alzinatu ze anitz estudioan ta birtutean. Biztu zekio berriro lengo deseo gura, despeitzeko mundutik. Baña aurkitu ze dudan, zer bide artu: alde bat inklinatzen bizitzera soil apartaturik guzietaik; berze alde ote zuen obe obedienziaren pean: berze alde iltzeareki Aita ta Ama, bera gelditurik heredero ondasun andien, obe ote zen gobernatzea, ta limosnatan enpleatzea. Konsultatu zue bere Maestruareki, ta au ere etze atrebitu seguratzera: Biek joanik konsultatu zute Ruango Arzobispo sandu Maurilio deituareki. Onek konsejatu zio seguroago bekala egitea errelijioso. Egin ze Maestruaren Konbentu berean, ta eman ze ainberze prisa perfekziorako estudioan, ezi irur urteen buruko guziek beiratzen zute errelijione guziaren hispillu bat bekala; ta bere Maestrua Lanfranko aldaturik berze konbentu bateko Abade, aren lekuan Anselmo in zute Priore. Kargu berriareki etzue utzi estudioa, ta aumentatu zue orazio mentala: eta Jangoikoak argitzen, ta erregalatzen zue. Berexki eman zio espirituen diskrezio deitzen dena, au da ezauntzea jenioak, inklinazioak, ta biotzen sekretoak. Bada bere prudenzia, karidadea, mansotasuna gobernatzean Monjeak ze admiragarria, espezialki zerbait inbidia zioteneki. Bat izan ze txoil errebela, zein miragarriro irabazi zue ones bortxarik gabe mostratus amoltsu beti. Berze bat zarra ia, baña txarra, beti zego tentaturik Sanduaren kontra: Sanduak orgatik etzue gaizetsitzen, bai onetsitzen. Agitu ze ura heri gelditzea, eta gau bates asi ze iskirituka lamentatzen, iduri zekiola bi otsoek arrapatu ta itotzen zutela. Sartu ze lekuan S. Anselmo, formatu zue guruzearen señalea erranes, Aitaren ta Semearen, ta Espiritu Sanduaren izenean: eta bereala heria sosegatu ze, ta konfesatu zue, ezi Anselmok gurutzea señalatu zuelarik, ikusi zuela atratzen arren agotik susko lanza bat bekala, zeñeki otso gaiek joan ziren iges. Eta Sanduak amoltsu animatu zue, ta konfesatu zue, ta absolbitu zue, ta abisatu zue iruretakoan emanen ziola bere espiritua Jangoikoai: ta ala izan ze, gelditus guziak admiraturik beraren karidadeas, ta Zerutik zuen argias. Benignidade bera zue heri guzieki bisitatus maiz, konsolatus, ta emanes ere bear zutena bere eskus, egines, Aitaren ofizioak ez ezi, Ama amorosoarenak ere; ta ala guziek akuditzen zute beragana, nola aurrak Amagana, deklaratus beren pasioneak ta tentazioak, ta itzulis kuraturik, edo konsolaturik. Zue afizione espeziala, ta dono bakarra, azitzeko gasteak.

        Usatzen ze denbora gartan eramatea Kaballero ta abratsen mutikoak azitzera Monjeen ertean: Abade bat sandutako zeukatena kejatzen zekio S. Anselmori, ezin zezakela errekaba mutiko gaieki, naiz azotatu, ain gaixto errebel! Sanduak desengañatu zue, ones etzuena atratzen, etzuela gaitzes atrako. Naiz noizean noiz eman beren erreprehensioak, maizago bear zirela loxentxuak, ta beti Aitaren eta Amaren amoreareki, ezaundezaten maite tuela beren Maestruak, naiz akar eginik. Diszipulo, anitz azotatuak, komunki atratzen direla gaixtofikatuak. Ala erakutsi zio arri, ta kargudun guzieri ziona geroxago S. Bernardok, suspendite verbera, producite ubera. Famatu ze S. Anselmoren santidadea, ta diskrezioa; eldu zekizkio asko lekutaik gasteak naiak ikasi beraren eskupean. Bera igan zute Abaderen dignidadera; bear izan zue pasatu Inglaterrara, ikustera bidanabar bere Maestru izana Lanfranko, in baizute Kantuariako Arzobispo. Leku guzietan ze on gi onetsia, zeren guzieki baize amoltsu afablea: eta erraten zue bear dela prokuratu gusto egitea guziei daiken guzian bekaturik gabe, ta ala merijitzen dela Jangoikoaren alzineko. Errege izan ze bat estimatu zutenetaik S. Anselmo: eta aren ondorean semea eginik Errege atra zena gaixtoa Elizaren kontra, Jaun prinzipale onek eskatu ziote Sanduari, zetorren berriz Inglaterrara, moldatzera Errege, al bazezake. Inziote gusto goi Sanduak: joan ze, ta guziek ongi arturik, Erregek ere artu zue ongi, ta egin zue Kantuariako Arzobispo, naiz berak eznai, nai zutela Erregek eta guziek. Ala konsagratu zute Obispo guziek: eta prinzipioan Errege mostratzen zekio adiskide ustez atrako zuen arenganik dirutze andiren bat: baña etsitu zuelarik etziola emanen pobreendako zena, oposizio artu zio, ta aialdeko gaixtoek su emanes asi ze persegitzen Sandua, Elizagizonak, ta Elizak. Sanduak ezin erremedia, ta uste zue obe zela ausentatzea Inglaterratik denbora zati bateko. Eskatu zio lizenzia joateko Romara Aita Sanduagana. Erregek asarraturik zio, etzela berze Aita Sandurk, baizik bera, Inglaterran. Ori ze ukatzea obedienzia Elizaren buruai: eta Sanduak ezin on soporta, ta ezin erremedia berriro eskatu zio lizenzia: eta Erregek etzio eman nai, baizik joatekos zoeiela desterraturik, ez itzultzekotan. Jaintzi ze peregrino gisa, ta despeiturik jendeak negarres akonpañatu zutenak porturaño, ellegatu ze Franzian Leongo Arzobispoagana. Jakin zuelaik Aita Sanduak joanarazi zue Romara; an errezibitu ta honratu zute agitz ongi. Aurkitu ze Aita Sanduaren manamendus bi Konzilioetan: an agertu ze arima gartan zen argia. Gero Aita Sanduaren bedeizioareki itzuli ze Leona: an izan zue berri, nola Errege eiziara joanik iltzen traspasaturik biotza saeta bateki. Eztaike sinesta, nolako pena artu zuen ortas Sanduak, nola zegon negar ta negar, naiago lukela il balitz bera libratzeagatik ura!

        Aren lekuan sartu ze Errege semea Enriko 1.a, zeñek ikusirik ainberze aflikzio erreinuan, asi ze honratzen Elizak ta Sazerdoteak, ta asko otoieki logratu zue itzuli zeien S. Anselmo: zein biali zue Aita Sanduagana Romara, naiz ezin logratu zuen pretensio zuena. Baña gero ere obeditu zio Aita Sanduari, ta faboratu S. Anselmori: ta orgatik agian logratu zue biktoria andi bat. Azkenean Sandu gau ellegaturik iruetan ogeitamasei urteetara, eroririk flakeza andian, etzukela erran meza, ermanarazten ze egunoro Elizara. Plazoa urbildus, errezibitu zitue Sakramentuak sandu bekala, ta emanik bere bedeizioa guzieri, enkomendatus Errege ta Erregina Jangoikoari, erreklinaturik zilizio ta errautsaren gañean orduko kostunbrearen konforme, iltze Jangoikoaren eskuetan zilizio ta autsaren gañean 1109 urtean. Honratu zue Jangoikoak anitz milagroeki: Izan ze Ama Birjinaren deboto espezialki &.

 

aurrekoa hurrengoa