www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garillaren 14.an
S. Buenabentura
Doktore Serafikoa

 

        S. Buenabentura jaio ze Bañarea deitzen den errian Toskanan. Aurra zelarik egon ze ilzat; eta Amak S. Franzisko Asiskoari ofrezitu zio, sendatzen bazue, inen zuela in zeien beraren Errelijioso. Sendaturik nai izan zue kunplitu bere adinean Amaren promesa. Nobizio zelarik, asi ze mostratzen izanen zena, zebaturik orazioan azitzen zela humil, obediente, modesto, afable, ixila, ta guzis amablea. Emanik estudiatzera Teologia Parisen izan zue Maestru Alexandro de Ales famatua, erraten zuena bere Diszipulogontas Kristok errana, Ona Israelita egiaskoa, maliziarik gabekoa. An egin ze Doktore S. Tomas Akinoreki bateo. O zer pareja! balitz alako anitz! Orgatik biak beti izan zire adiskide andiak, nola jenio ta injenio batekoak, sandu ta jakintsuak biak. Bein askotan bekala S. Tomasek joanik ikustera S. Buenabentura bere zeldan, eskatu zio mostra zezkiola libruak, nondik atratzen zituen ain gauza onak. Erakutsi zizkio zituenak an. Porfiatzen zio arrek, bazituela berze zenbait altxatuak, mostra zezkiola. Orduan Buenabenturak irrikos erman zue Oratoriora; mostratu zio Jesus guruzifikatua; ona, Tomas, au da ene libru obena, non estudiatzen duten nik. Baña libru berean estudiatzen zue Doktore Aingiruak ere. Berze bein aurkitu zue eskribitzen S. Franziskoren bizia; ta erran zue, goazen, utzagun Sandu bat berze Sandu baten trabaja daiela. Eta dirudi Jangoikoak juntatu zituela bi lunbrera gebek denbora batean, desegiteko inbidioso gaixtoen falsedadeak bien Errelijioneen kontra atra zirenak. Aita Sanduak aprobaturik ebena kondenatu zitue kontrarioen proposizioneak, baitare Jangoikoak kastigatus ederki bat Jiraldo deitua iltzena laster perlesias ta lepras beterik.

        Klemente IV.ak nai zue egin S. Buenabentura Arzobispo Eborazense Inglaterran sandu ta xakintsuaren famagatik; baña Sandu humilak errehusatu zue dignidade andi gura, bera indigno zelako atxekian, eskatus utzi zezala bizitzera S. Franziskoren pobretasunean, ta ala zerbitzatzera Eliza guziari. Utzi zue ikusirik probetxatzen zuena estado gartan: Baña bere Errelijionean in zute Ministro Jenerale, naiz gastea zen ta ogeitamabortz urtetakoa oraño: baña aisa suplitzen zue adinaren falta juizio andiak, prudenziak, sandutasunak, eta orazio kontinoan logratzen zuen argitasunak: prinzipalki Jesus sakramentatuari, ta Maria Santisimari zioten debozio espezialak. Maria zue nola Ama maitea, ta joaten zekio beti bear guzietan, nola hume humila, ta logratzen zue nai zuena. Bada Sakramentu aldarekoan zue gloria gisa bat, nola ikus balez begis an presente dagon Jesus amorosoa: Baña sobra humil izanes, etze askotan trebe erratera meza, etzela digno; ta egoten ze meza laguntzen: Belli ala zegolaik, Sazerdotearen eskuetaik saltatu ze, ta sartu zekio agoan zatitto bat bete zuena gozos, ta amores: entendarazirik bidanabar ala, naiago zuela gure Jaunak ellega zeien humil, ezi utzi humiltasunes. Sandu gonen denboran paratu ze Korpus Kristiren festa Elizan: eta gero bildurik Konzilio jenerale bat Franziako Leonen, obligatu zue Aita Sanduak Gregorio X.ak, asistitzera artan, eta ortako egin zue lenik Obispo Albanense ta Kardenale: Konzilio gartan zegolaik anitz trabajatzen eta probetxatzen, Jangoikoak nai izan zue deitu ere gana; eta iltze an 1274 urtean, adinaren 53.an. Honratu zue Jangoikoak anitz milagros: eta Xisto IV.ak kanonizatu zue 1482 urtean: ta Xisto V.ak zelebrarazi, Elizako berze Doktoreak bekala: ezi dion bekala Gerson Benerableak, da S. Buenabentura Kerubin bat jakintasunes, ta Serafin bat karidades; eta dion bekala kanonizatu zuenak, Doktore Serafin gonek bateo erakusten ta mogitzen du leitzen duena, argitus entendamentua, ta amoresko sus berotus biotza, iduri baitu Espiritu Sandua mintzatzen dela onen agos &.

 

aurrekoa hurrengoa