www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotz-illaren 26.an
S. Polikarpo Esmirnako Obispoa

 

        1. Kristio-gendearen lenbiziko sanduetaik bat izan ze S. Polikarpo, Jesu Kristoren asko Diszipuloen ezauna ta adiskidea, S. Juan Ebanjelariaren Diszipulo onetsi estimatua, berak eskojitua Esmirnako Obispo Asian. Onen denboran izan ze asko duda ta disputa, noiz bear zuten zelebratu Kristioek bazkoa: Orgatik joan ze Romara, non zen Aita Sandu S. Anizeto, komunikatzeko S. Juanenganik ikasi zuena. Eta jakin zuelaik, eraikitzen zutela doktrina falsua Balentino ta Marzion herejeek, goratu ze aien kontra suturik, desengañatus egietafedearen argiareki Kristioak. Marzion gura aurkiturik bein karrikan, saiestu ze Sandua, etziola nai beiratu ere. Goarturik hereje alkegabeak galdegin zio, ezauntzen nauzu? Errespondatu zio, bai ezauntzen dut Deabruaren hume lenijaioa. Oneki adiarazis nola bear diren aborrezitu erregeak, ezi naiz edozein bekatari den Satanasen hume, baiña gaixtakeriak ta falsedadeak erakustentuena dela arren Maiorazgo bekala, infernukoa infernu-urrin duena. Konbertitu zitue aietaik ere anitz zuzen bidera, ta itzuli ze bere ardietara.

        2. Esmirnan zegolarik ia, pasatu ze andik S. Ignazio Obispo ta Martir animoso, Jesu Kristoren amante gura, zeramatena Romara, leonen ortzes zatikatzera. S. Polikarpok errezibitu, besarkatu, ta maneatu zue S. Ignazio agitz ongi bidanabar, inbidia sandu bateki ez akonpañatzeas martirioan: eta aren exenpluareki animatzen zitue fielak padezitzera animosoki fedeagatik: eta gero arrek eskribitu zio karta admirable bat bidetik.

        Denbora gartan goratu ze laurgarren persekuzionea Kristioen kontra; etze berze famarik, baizik pena, tormentu, ta eriotze-mota usatzen zirenes aieki, eta iago tormentatzen zekiena zeukate Juez obeagoko. Ellegatu ze Deabruaren ministro bat bere laguneki; Sandua zebila dilijent kuidatzen bere saldoa, konsolatzen aflijituak, animatzen beldurtiak, ematen probidenzia bear zirenak. Entendatu zute ori Deabruaren Ministroek, eta zebiltza nondik arrapatu Sandua, orreki aisago galduko zutela saldoa. Ori xakinik, Kristioek altxarazi zute kanpoko etxe batean. Zenbait egunes egon ze an orazio egiten kontino Elizagatik. Izan zue bisione gisa bat, zeintan entendatu zuen martirio eman nai ziotena. Erran ziote alegre bere adiskideei, zauzte seguro ezi bear nautela ni erre bizirik. Biz bedeikatua Jesus, nai didana eman martirioaren korona. Alaere pasarazi zute berze etxe batera seguroagos, baña kontra izan ze: billatu zute an: bazeike eskapa ta altxa, baña etzue nai, baizik erran, Jauna, kunpli bedi orren borondatea guzietan, ta jautsi ze errezibitzera bere etsaiak: eman ziote ongi etorria: prebeniarazi zue al zuken otrontzerik obena: ta agasajo andiareki erraten ziote, jan zezatela zena alegreki, ta berai bitarteo utzi nai baziote ordutto bat, enkomendatzeko Jangoikoai. Aiek jan ta edan zute guapoki gorputzen, Sanduak arimaren. Ainberze kuadratu zekiote onen begitarte afableas, kortesias, mintzaera, eta modu onas, ezi elkarri ziote, da posible erman dezagun preso alako gizona? Ia zeude utzi naiak: baña berak nai joan aieki, azkeneko paraturik asto batean erman zute. Bidean opaturik Prefektoa bere Aitareki, biek sarrarazi zute beren kotxean: biek an amoltsu erraten ziote obedi zezala enperadoreai, pasatzeko bere azken egunak errepausa onean. Sandua ixil: aiek segi teman: ikusirik ori, erran zue, Jaunak, eztaitzela neka banoan, ezi nik sekulan eztut adoratuko Jangoiko eztirenak. Orduan asarraturik aiek bota zute kotxetik, golpatu ta heritu ere zute zango batean; baña kasorik in gabe oñazeas, segitu zue animoso bidea.

        Ellegatzean ia tribunalera, aditu zue boza bat Zerutik erraten ziola, Polikarpo, ea, arimo ona; defenda animoso Jangoikoaren kausa. Galdegin zio Presidenteak, ia bera zen Polikarpo Obispoa. Baietz erranik sereno; arrek zio, bada in bez juramentu enperadoreen honratan, eta blasfema Jesu Kristos. Orduan Sanduak manso grabeki erran zue: lauretan ogei ta sei urte du nagola ni Jesu Kristoren zerbitzuan: beñere eztida gaizkirik egin, bai beti faboreak abasto: bada nola nai du orrek, ofendi dezaten nik orai, ta izan nadien eskergaitz txarra ene Jaun ain onari? Porfiatzen ziolaik Juezak, errespondatu zio Sanduak, Agian nai du progatu nai zen Kristio ni? Erraten diot nai zela, ta nautela izan ilartaño ta aratago. Beira, dio Juezak, manatuko dutela erretzeko bizirik, edo zatikatzeko baseizien ortz eta atzaparres. Alegre animoso zar Benerableak dio, nik eztut beldurrik emengo suas, iltzen baitu gorputza, ta itzaltzen baita: Betiroko sugarri diot beldur, zebatzen baita kondenatuetan, ta ez itzaltzen sekulan. Ez pensa lotsatuko nauela bere meatxueki; ekarri bezki baseiziak, itxeki sua, emen nago. Au zio ain sereno alegre sosegu andian, ezi arriturik zego jueza: baña pregonaturik nola zion Kristio zela, jendea goratu ze oius, au da gure Jangoikoen kontrario, ta Kristioen alzindari; erre zagun bizirik. Bereala in zute hogera andi bat; eta Sanduak kendu zitue bere gañeko tresenak laster. Nai zute josi zur bateki, etzeien mogi suaren oñazeareki; baña Sanduak dio, ezta josi bearrik, ez naiz mogituko, uste dut, Jangoikoaren graziareki. Ala utzi zute loturik eskuak sollik atzerat, ta sartu zute suan: eta Sandua ofratu ze Jangoikoai sakrifiziotan Jesu Kristoren gisara. Suak artu zue erdian, ala nola egines arko bat inguruan: barnean ageri ze beraren gorputza ez erre pispildurik, bai urrea bekala istargitzen, eta fragranzia gozoa barratzen zuela. Eta ikusirik etzela akabatzen suas, akabatu zute ezpatas: eta ainberze odol atra ze itzali baizue sua, eta egatu ze arima Zerura gozatzera Jangoikoas eternidadean. Nai zute Kristioek honratu gorputz sandua, baña Judioak alborotaturik orgatik, Presidenteak manatu zue erretzeko suan: ala egin ze: gero Kristioek bildus errauts prezioso gaiek paratu zuzte urna, ta leku dezentean, nola Sandu, ta Pontifize, ta Martir admirablearen; zelebratus urteoro bere martirioaren eguna jai, ta leitus publikoki karta bat miragarria, eskribitu zuena Sanduak bizian &.

 

aurrekoa hurrengoa