www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Izotz-illaren amalaurgarrenean
S. Felix sazerdotea Nolan

 

        1. S. Felix sazerdoteen hispillu ederra jaio ze Nolan, baita Kanpanian, zeñen bizia eskribitu zue S. Paulinok ango Obispoak bersotan. Aurzututik azitzen ze sandutako ta Eliza-gizontako, bere afizione ta iteko guziak zituena Elizan. Ordenaturik sazerdote guzia ze Jangoikoai zerbitzatzea, ta Kristioei orazio, sakramentu, doktrina, exenplu, ta obra on guzieki. Onen denboran goratu ze persekuzione lotsagarri bat Kristioen kontra, ilarazis obenak akabatu naiez Kristio-jendea. Ortako len lenik billatzen zuzte buruak, ta Artzaiak arrapatzeko, ta bereganatzeko, al bazezakete, ezperen, zatikatzeko ta ilarazteko milla manera gaixtos. Ze orduan Obispo ango Maximo zar benerable sandu bat: Onek xakinik billatzen zutela bera otso gaiek, iltzeareki Artzaia, galtzeko ardiak aisa, egon ze dudaketan, zer egin, edo utziko zen iltzera berla, edo guardatuko zen gerorako, azkenean obe iduriturik, ta konsejaturik erresolbitu ze altxatzera leku apart sekreto batean, utzis enkomendaturik saldoa S. Felizi, baize koraje anditakoa. Ezin aurkitu zutelaik Infielek Obispoa, eman zute S. Felizen kontra. Aurkitzen dute, arrapatzen dute; ta loturik sokas ta katees daramate preso: eta ezin errenditu zutelaik ez meatxus, ta ez loxentxus, utzi zute kalabozo batean penarazteko ango arri ta tella-puska barratu zuzteneki, ezin errepausa, ezin lokartu zeiken gisan.

        2. Bitarteo bere Obispo sandua zego leku soill eremu ta kubila batean otzak, goseak, ta angabeturik sustentu-faltas, ta adin sobras: Jesu Kristo zego beira bere bi soldadoak beraren amores penatzen zeudenak: Biali zue an goratik Aingeru bat, zeñek manatu zio S. Felizi, jaiki ta atra zeiela karzeletik. Amets bat iduri zekio Sanduari au, nola S. Pedrori len; baña manaturik berriz, aurkitu ze libre kateetaik, ta asi ze segitzen Aingerua, idikirik atari guziak. Aingerua zoeie alzinean, atzetik Sandua, ellegatu arteo eremu artara, non baizego Maximo Obispo sandua Krean etzanik, izozturik, ta il-kolore, ia erdi ilik. Artu zue besarka S. Felizek; nai zue akorriarazi berotus atsas, eta al zuken modu guzies: baña etzukelarik niolatere, paratu ze belauriko eskatzen Jaunari, sokorri zezan nezesidade extremo gartan. Ala dagolarik suspiroka, goraturik begiak, ikusten du malda batetik nola dagon dilindaka matsoko bat, zein arturik eskuas ertxitus aren likorea sartzen zio agoan zar gaizoari, zein orreki asi ze idikitzen begiak, ta ematen eskerrak Jangoikoai, ta gero keja amorosoak S. Felizi, nola beran dutuzuen ainberze, ofrezitu ziolaik Jangoikoak etorriko zekiola bisitatzera ta sokorritzera bear orduan. O Jaun ona, zein ona den bereendako! Nork eztu naiko amatu ta zerbitzatu Jaun ain ona? Nork ez konfiatu? &. Biak gozoso egon zire tratatzen elkarreki amorosoki: eta azkeneko determinatu zute bear zela itzuli errira alas edo olas, nola zeiken. Baña nola zar sandua ezpaizeike ibili oñes, ta ez izaki abrerik edo karrorik ermateko, zer inen zute? Karidadeak eman zio S. Felizi injenio ta indar. Soñean artu zue zar benerablea, ta eraman zue gutibana, ta sekretoan sarturik ziudadean utzi zue altxaturik persona on baten etxean, eta bera altxatu ze berze batean, alik eta ematu zen arteo tenpestade gura. Orduan atrarik konsolatu, erremediatu, ta animatu zuzte berze fielak bearrean zeudenak.

        3. Baña guti iraundu zue eguraldi on bakeskoak; zeren ezi bereala enperadorearen Ministroak itzulirik asi zire persegitzen Kristio fielak: eta nola baizekite S. Felix zela guzien alzindari animosoena, len lenik asi zire aren billa, ta aurkitu zute plazan, baña ezaundu ez. Galdegin ziote berai, ia ezauntzen zuen Felix sazerdotea: errespondatu zue, aitu bai, baña etziola ikusi aurpegia. Joanik orreki aiek, Sandua goarturik beraren billa zebilzala, joan ze berze alderat, ta altxatu ze bi pareteen erteka batean. Ministro gaiek informaturik zenbaitenganik, mintzatu zioten gura zela Felix, itzuli zire laster; segitu zute kale-ertxi gartara. Baña admira gaitzen Jaunak tuen modu miragarries libratzeko bereak bear delarik, erteka gura bat-batean aurkitu ze beterik armi-arma-sarees, ezpaize gogoratzen nior sartu zela an istante gartan. Itzuli zire andik berze lekutara billa: eta Sandua gelditu ze admiratus ta laudatus Jaunaren probidenzia amorosoa: ta sartu ze aratago barna: an egon ze altxaturik sei ilabetes. Nola mantenitu ze bitartean? Beira berriz Jaun onaren kuidadoa. Etxe batetik ze arara leiotto bat: ontan egunoro paratzen zue an bizi zen andre batek ogi ta jateko gauza zerbait xakin gabe bazegon nior an beiti: ta gauza miragarria! beñere etze oroitzen paratu zuela, ta beti oroitzen ze paratzeas, utzi gabe egunik: ala sustentatzen zue Jangoikoak Sanduaren gorputza, ta arima berriz Zeruko erregalos ta konsolazios, alik eta sosegatu arteo persekuzioa.

        4. Orduan agerturik berriro egiten zue egiten zuena beti, predikatzea, konfesatzea, konsolatzea, animatzea guziak. Iltze Obispo izana, ta guziek nai zute Felix Obispotako; baña Sanduak errepugnatu zue humilki, ta eskatu ziote in zezatela Obispo berze bat, sandu zena, ta ordenatua zazpi egunes lenago bera baño. Beira humildadearen fiña. Mostratu zue alaber bizitzean pobre beti. Persekuzione-denboran enbargatu ta saldu zuzte aren ondasun etxeko ta kanpoko guziak: Gero erraten ziote errekobra zezkiela justiziaz, berze askok bekala. Ori ez nik, zio: ene Jaunaren amoreagatik utzi nitue bein: ongi daude. Artzen zuen alimentu gutiarendako guti bear, ta ala bizia atratzen omen zue kuidatus baratzetto bat ta irur erregerri zen lurra bere eskus, ta bere lagun zuen Nekazari bateki. Bestimenta ere pobre, ta bat baizik ez beñere; ta norbaitek ematen bazio berze bat, berak ura berla pobreren bati. Munduan bizi ze, baña munduaganik etzekio deus apegatu: emen gorputza, baña Zeruan beti gogoa. Jesus ona zue maite agitz; ta Jesus onak ere bai bera. Ala bizitu ze S. Felix, izenez bekala, izanes ere feliz ditxoso anitz urtes: ta iltze eriotze prezioso bateki; ta beraren gloria duenas Zeruan ematen dute testimonio infinizio bat milagro egintuenek mundu guzikoeki; ta S. Damaso Aita Sandu español izanak ematentio graziak ta laudarioak osasun logratu zuenas bera zela medio. Berze milagroen ertean kontatzen da, egia atraraztea, bear zelarik; ezi ukatzen zuena ermaten zute S. Felizen obiara, ta an juramentarazten zute; ta baldin gezur iten bazue, an ze kastigatua Jangoikoaren permisios agurrian berla: eta S. Agustinek ere dio, biali zuela berak ere bat arara, atra naiez egia, bear zena xakin preziso. Asko gauza notagarri dire Sandu gonen bizi admirablean. Beraren amore ta korajea defendatzeko Kristoren fedea: Jaunaren faboreak berari, libratus karzeletik Aingeruaren medios, ermanes oianera, ta emanes zereki akorritu Obispoa, guardatus bera telarañaeki ain seguro ta seguroago, ezi bronzesko murallaeki &. &. &.

 

aurrekoa hurrengoa