www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 30.an
Santa Katalina de Sena

 

        Santa Katalina de Sena, ofiziale pobre baten alaba jaioa Senan, nondik eman dioten apellido goi, izan ze Jesu Kristoren Esposa erregalatua espiritualkiro. Aurtto zelarik, mostratzen ze zela Jangoikoaren eskojitua, ain goizik ain juiziosa, ain onttoa, ain agraziatua, ezi guziek zute maite, ta zebilate etxes etxe gusto ematen zuenagatik bere kondizio ta konbersazio admirableagatik. Apenas zue borz urte, noiz errezatzen baizue abe Maria perfektoki, ta ain maiz, ezi eskalera igatean edo jaustean belaurikatzen ze grada bakotxean erranes abe Maria. Sel urtetan anaiatto bateki eldu zelaik karrikan, ikusi zue Sto. Domingoko Elizaren gañean trono admirable bat, ta artan Sazerdote sumoa bekala Jesu Kristo beiratzen ziola guzis amoroso, ta ematen bedeizioa. Gelditu ze aurttoa elebaturik, ezin zukela itzularazi anaiattoak akordura oius, ezpaze tiraka fuerte: orduan ala nola idatzarririk lo andi batetik erran zio, o anaia, ikus bazindez nik ikusten dutena, etzin duke naiko beñere apartatu emendik. Beiratu zue berriz, baña ia etze ageri. Ia ordutik Jaunaren argis ikasi zue anitz gauza Jangoikoaren: eman ze orazio mentalera, ta aur lagunei erakusten ziote doktrina, ta gauza onak. Zazpi urtetan egin zue boto bizitzeko birjin betiro; ta Maria Santisimari, zeren izan zen lenbizikoa konsagratu ziona Jangoikoai bere birjinidadea botos, eskatzen zio humil, eman zezon bere Seme dibinoa Esposotako. Ori eginik, asi ze pensatzen errelijiosa izatean, ta ikusten zuelaik pasatzen errelijiosoren bat, alegratzen ze, ta belauriko apatzen zue lurra, non frinkatu zuen oña. Baña etxean egonik, errelijiosa ze birtute guzietan, ainberze ezi anaiak ta buratsoak zeude arriturik, nola ikusten zuten guziak ere bai.

        Adin prezisora ellegatu zeneko, tratatu zute buratsoek akomodatzeas matrimonioan, etxakines boto egin zuena: baña Sandattoa zego, ta mostratzen ze agitz penaturik aipatzeas ere, ta determinaturik iltzera lenago. Bere aizpa batek ezkondua zenak konsejatu zio, naiz etzeien ezkondu, baña besti zeiela galas, disimulatzeko, ta buratsoei kontentua iteko. Egin zue on intenzio gorreki zenbait egunes; baña Jaunaren argis ezaundurik, egin zue nigar bizi guzian ortas, nola bekatu andias: eta bere aizpa gura andik guti iltze erditzetik; ta pensatu ze izan zela Jangoikoaren kastigos, konseju gura emanagatik: eta Sandak enkomendatzen zue Jangoikoai arima gura sinki, ta izan zue errebelazio salbatu zela purgatu ondoan ederki purgatorioko suan. Porfiatzen ziote buratsoek beren ezkontzareki: eta Sandak aflijiturik ortas Jaunaren inspirazios ebaki zue bere eskus buruko biloa, baizue txoil ederra. Ori sentitu zute agitz aiek, ta asi zire persegitzen obras ta itzes, inarazis etxeko ta sukaldeko lan guziak. Guziak iten zitue serena alegre humil. Aitak ezaundu zue, alaba gura kidatzen zela Espiritu Sanduaren inspirazios, zeren egun bates zegolaik au orazio egiten bere zokoan, ikusi zue gañean uso txuri bat, berla desaparezitu zena; ta ala manatu zue etzezola niork ere estorbatu. Oneki Sanda konsolatu ze, ta billatu zue kuarto berex bat apart, non egotentzen orazioan bere Jaunareki, egiten bere gurteak belaurikatus ta kurtus burua lurreraño, ta ainberze nekez daikena sinesta; irur aldis disziplina, ta aldioro ordu bat katea burriñaskoeki odolestatus guzia; gañarakoan ertxirik gorputza berze katea bateki ain fuerte, ezi sartzen zekio aragiak barna; bere jana ogi zati bat belar gordin batzueki; bein edo bein, egosirik; ta ogei urtetara zelarik, ogia ere utzi zue kontent belar solles: loa eztaike konta loa osoki, lokuma bekala; noiz ori? noiz errelijiosoak zeuden maitinetan, orduan bazela nork estimatu Jangoikoa, bera erreklinatzen ze ol batzuen gañean, zur bat bururdiko: Irur urtes egon ze itzik atra gabe, ezpaze konfesatzeko; eta bein bentzait auster egunetik Joande Salbatore eguneraño ez amenik ez urruparik batere pasatu gabe, komekatus egunoro. Anitz errateko izan ze, ta nai ziote arrarazi sustentu gorputzeko; nai zue obeditu, baña ezin pasa, ta zio zela bere Maestrua Jesu Kristo erakutsi ziona zer egin.

        Baña zertako erran ezin daikena imita? Erragun zenbait birtute arimaren, nekez daizkenak imita; bateo Jesu Kristok iten zition finezak, nekez daizkenak sinesta. Ain usu, ain amoltsu afable tratatzen zue, ezi noiznai, zela orazioan, zela lanean, zela berzeeki tratatzean agertzen zekio, ta mintzazen zio nai zuena: Erran zio bein, ene alaba, badakizu nor nai zen ni, ta nor zaren zu? Ni naiz nai zena, ta zu etzarena. Berze bein, zuk kuida nitas, ezi nik kuidatuko dut zutas. Ontaik atra zue doktrina ta arimo andia, fiatzeko ta konfiatzeko Jaunaren probidenzian seguro, dela trabaju, dela fortuna, on edo gaitz, bizi edo eriotzearen erdian, eta eskribitu ere zue libru admirable bat orren gain; eta dio erakutsi ziola fabrikatzen arimaren barnean aposentu bat ertxia bobeda fuerte bateki, non egon bildurik atra gabe andik ez oiñ ta ez eskurik, orreki errepausa onean Jaunaren besotan, deustas turditu gabe. Baitare doktrina, ezauntzeko bere burua; eztela bat bereganik deus, baizik miseria ta ezindea. Ezaundurik Deabruak arima garren ona, ta Jangoikoaganik estimatua, inbidias ta gaiznaies asi zekio tentatzen asko manera gaixtos. Atormentatzenzue amets ta imajinazio torpe itsusi deshonestoeki, baizire arima garbi garrendako erioa baño samiñago. Aborrezitzen, despeitzen, botatzen zitue bereganik nola sutxindiak: klamatzen zue biotzas Jaunari, ta belaurikatzen, azotatzen, mortifikatzen ze asko maneras: ala garaitzen zue etsaia. Ondorean Jesus Jauna agertu zekiolaik, Sanda kejatu zekio humil, o Jauna, non egon da orai arteo, ala utzi bainau? Zureki egon naiz, errespondatu zio: eta Sandak, nola zegoke imajinazio ain itsusien ertean? Jaunak, gozatzen zina agian aietas? Ez, Jauna, dio Sandak, naiago nuke illa aldis. Bada ortan dago merejitzea, erraten dio Jaunak. Asko denboras tentatu zue infernukoak tentazio gisa gebeki; baña Sanda beti biktoriosa.

        Etzukelaik arrek atra deus alde gontaik, progatu zue al bazioke faltarazi pazienzian, edo karidadean: baña bi gebetan emantu exenplu andienak. Karidade puros artu zue bere gain kuidatzea ta kuratzea emasteki alargun atso bat, zeukana bularra kanzillas edo mijaleas ain usteldurik, ezi niork ezpaizezake soporta botatzen zuen usaia: sollik Sandak iten zio in ala Jangoikoaren karidades: baña Satanasek emastekias, edo emastekiak errebestiturik Satanases, grazien lekuan odio arturik Sandari tratatzen zue indignoki, ta goratu zio zela neska txar deshonesta. Baña Sandak serena segitzen zue egiten karidade andi gura modu on guzieki: baita berzeak ere segi bere tema txarrean. Sanda konsolatzen ze bere Esposo dibinoareki, zein agertu zekio mostratzen zitiola bi korona; eskuieko eskuan bata urres ta perlas istargitzen zuena; ezkerrekoan berze bat aranzeskoa: auta zezala, zein nai zuen. Sandak arturik aranzeskoa paratu zue buruan, ziola, Jauna, bizi gontan nai dut konformatu berorren pasio ta penaeki. Jaunak orduan, bada segi zazu zerbitzatzean heri gorri, ta nik kuidatuko dut zure honras. Ala izan ze, zeren bere Majestadeak ikusiarazi zio heriari S. Katalinaren arima garbi ederra, eta arrek konfesatu zue bere gezur gaizki errana, eskatus barkazio. Ze berze bat legenartsua ta pobrea, niork kuidatu nai ez, ta bota nai zutena erritik: Sandak xakinik joan ta ofrezitu zio bere zerbitzua, ta zuken guzia. Ta bisitatzen zue egunoro bi aldis, ta ermanten zio billatus bear zuen guzia. Onek ere estimatu bearrean suberturik persegitzen zue malamente. Etze turbatu Sanda, bai segitu ongi egiten kuidado ta kariño iagoreki. Apegatu zekio lepra esku batean: segi alaere ajolarik gabe bereas, kuratzen berzea iltzen artaño: garbitu, mortaxatu, ta in zue guzia ortzi arteo: orduan garbitu zekio eskua. Ebetxek baitire lan onak, ta munduko errezu guziak baño obeak! Berze batek artu zio inbidia ta odio bat ain errua, ezi etzue ikusi nai, ezeta aipa zezoten, ta bota zue bere etxetik Sanda; eta ez Jangoikoaren kastigoeki, ez Sandaren on egin guzieki etzeike palakatu, alik eta iltzera urbildurik utzi gabe errenkore gura irur egunes egon ze agonian ezin iles, eta Sanda bitarteo beti orazioan, eske ta eske etzeien gal arima gura; ta izan ze aditua, ezi ukiturik biotza Jangoikoaren eskus akorritu ze, ezaundu ta konfesatu zue bere kulpa, ta errezibiturik sakramentuak iltze ongi. Oneki agitu zena agitu ze berze askoreki, libratu baizitue erortzetik infernuan pokalean zeudenak, ezi Sanda gonen antsia ze salbatzea arimak bere Esposo dibinoaren gisara.

        Bat izan ze abrats gaixtofikatu endemoniatu bat, Jangoikoaren ta Sanduen etsai, blasfematzen zituena, itz batez, zuena sendagalla gaixto izateas. Il bear alakoak ere, nai badu ezpadu: ellegaturik lanzean, ez memoriaik, ez ajolaik, eztare nai aipa zekion sakramenturik: ala zoeie sartzera infernuan ez atratzekos, baldin Sta. Katalina ezpaze enpeñatu berareki ta Jangoikoareki gogotik. Sandaren itz, ta orazio, ta negarren medios gero ere noizbait akorritu ze, konfesatu ze, ta iltze. Berze bida zemazkitenak justiziatzera karro batean, bidanabar tenaza goritues zatikatus, zoezi bi Demonio bekala blasfematus Jangoikoaren kontra. Ikusi zitue Sandak, ta lastimaturik eskatu zue, utzi zezaten joatera karroan aieki. Igan ze, ta ikusteko ze bi otso gaien ertean axuri gura ia predikatzen, ia zerura klamatzen. Azkeneko Sandaren amores Jesu Kristo agertu zekiote, mostratus llagak aiengatik pasatuak, ta konbidatus barkazioareki, konbertitzen bazire. Konbertitu zire, ta konfesatu zire, iago ere pena mereji zutela, emanes Janpikoai graziak, ta Sandari ere bai, aieki egin zuten miserikordias. Baña noiz akaba kontatzekos in zituenak genero gontan. Obeda itz batez erran, zetozin guziak Sandagana, ta aditzen zutenak konbertitzen zituela onera: eta ori ikusirik Aita Sanduak Sandaren konfesoreai ta onen bi lagunei eman ziote potestade, absolbitzeko bekatu ta pena guzietaik. Aita Sandu gura, baize Gregorio XI.a Sandaren konsejus ere itzuli ze Romara Franziatik, non egon zen S. Pedroren Katedra irur ogei ta ameka urtes, ta bera, ta bere urbilen ondorengoa Urbano VI. baliatu zire Sanda gonen santidadeas ta prudenzias Elizaren iteko andietako, ta biali zute beren Enbajadora bekala, ta beraren eskuan utzi zute bakearen konpananza, ta mintzarazi Kardenaleen presenzian, nola egin baizue miragarriro: eta anitz Telogoek konsultatzen zute dudasko gauza grabeetan, zuelarik ainberze argi Jangoikoaren; zeñeki alaber eskribitu zue anitz karta admirable Aita Sanduei, Kardenaleei, Obispoei, Errege, Prinzipe, Errepublika, ta persona anitzei, Jangoiko beraren interprete bekala; baita miragarri, zelarik donzella pobretto bat, ta pobrettoen humea!

        Zena guziendako, pensa nola izanen zen bere buratsoendako! Aitari zerbitzatu zio bere azken heritasunean ederki alde guzietaik: eta eskatu zio Jaunari, ezpazue nai utzi munduan, libra zezala purgatorioko penetaik, ezi berak ofrezitzen ziola pagatzea zor zuena. Jaunak agindu zio, zeren ezi Aita iltze ongi seguro; ta alaba instante gartaik asi ze sentitzen oñaze berri bat señaletako. Ama deitzen zena Lapa, edo Lanpa, ze agitz geiegi beldurtia eriotzearen; ta agitz heri zegolaik ere, etzue nai aipa zezon iltzeas. Sandak eskatu zio Jaunari, etzezala eraman izan arteo iago konformidade. Baña egoteareki beti eutxirik emengo bizi goni, Jaun onak alabari erran zio, erran zezola Amai, bada ezpazue nai joan orduan, agituko zekiola ainberze trabaju, ellegatuko baize deseatzera iltzea. Ala bizitu ze laurogei ta bedratzi urtetaraño ederki purgaturik trabajus. Beira zer dezoken uka Jaunak Sandari! (Tratatzen zue bere amazale maite maitea bekala: maiz agertzen, ta erregalatzen zue, batzutan bakarrik, berze batzutan bere Ama Santisimaren, Aingiruen, ta Sanduen konpañian: Desposatu bekala zue bereki manera miragarrian: Inprimituzizkio bere borz llagak, S. Franziskori bekala, baña ikusi etzeizken gisan, ala eskaturik: Txastarazi zio bere bularreko llagatik suabidade gozo gozoa: bada komunione sakramentalean senti zuena, nork explika? nork entenda?) Konfesoreak, baize Fr. Raimundo de Kapua, ta baizekie, nai zuen guzia logratzen zuela Jaunaganik, eskatu zio logra zezola bekatu guzien barkamendu osoa, eta induljenzia plenaria bat. Ongi da, zio Sandak, eskatuko diot: eta biramonean etorri zekiolaik ofrezituaren eske, mintzatu zio Sandak Jaunaren on onegias, ta gure gaizki pagatzeas, ain bizi, ain propiki, ain miragarriro, ezi Konfesorea zego urtzen negarres: Orduan Sandak, orra non duen induljenzia eskatu duenaren testimonioa. Baña nor etzue konbertitzen mintzatuas geros? Klaro ze ageri Jangoikoa bizi zela petxo sandu gartan, ta mintzatzen zela aren agos. Ikusten ere zitue proximoen konzienziak, berek baño obeki: Eta zenbait persona hipokrita eldu zirelaik honesta-itxuran, apartatzen zue aurpegia, etzezakela soporta usai deshonestoa. Sakramentuaren presenzian ze bere paraisoa, bere errekreazioa, ta bere gloria mundu gontan: eta ikusten zue begis ere askotan ta asko maneratan. Da inposible erabakitzea Sanda gonen abantalla guziak: eta ala gatozin bere despeidara.

        Ogei ta amirur urtes biziturik, naiak ia aspaldian joan emendik bere Jaunagana, heritu ze amoresko suas, ta errezibiturik sakramentu Elizakoak, ta induljenzia plenaria bi Aita Sandu gaiek emana, peleatu ze balienta etsaiaren kontra beti bekala, ta garaitu zue osoki. Berze tentazioen ertean akusatzen zue arrek banaglorias. Banagloria? erran zue Sandak alegre, ez sekulan ere: beti prokuratu dut ene Jaunaren gloria egiaskoa. Utzirik enemigoak, ta Jaunak arturik bere besotan, desegines beraren amores, laudario ta esker milla emanes, mintzatus amorosoki, ta azkenik itz gaiek, Jauna, berorren eskuetan enkomendatzen dut ene espiritua, iltze suabekiro; edo Elizaren itzas erranes, lokartu ze Jaunaren besotan; ta egatu ze arima Zerura Aprilaren 29.an Roman 1380 urtean: bereala agertu zekio gloriosa bere Konfesore Fr. Raimundori Genovan zegonari. Oztzi zute, noiz zuketen, jendetzearen debozio ta milagro anitzen ertean. Kanonizatu zue Pio II.ak Senakoak 1461 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa