www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 28.an
S. Benzeslao Bohemiako errege Martir

 

        Sabel batekoak, baña ez jenio batekoak izan zire S. Benzeslao, ta Boleslao bere anaia; ura sandu, au Deabru: au azi zue gaizki bere Ama Drahomirak gaixtofikatuak, ta Kristioen etsai porfiatuak: ura azi zue ongi bere Amiña Ludmilak Matrona sandak, zeñek eman ere zio Maestru al zuken obena, erakutsi zezkion letrak ta birtuteak. Berez eldu ze ona Benzeslao, ta onera emana, ta imitatu zue Amiña sanda: kontra Boleslao gaixtoa berez, gaixtoago egin ze Ama gaixtoareki. Benzeslaori seme len ta andienari bekala zegokio gobernatzea bere Bohemiako erreinua, faltaturik Aita, il baize aurrak zirelaik; baña Ama alargun gaixtoak ezin soportatus mana zezan Benzeslaoreki Ludmilla amiñak, rabiosa zelos ta inbidias ilarazi zue au itorik bere tokareki, ta sartu ze manatzera infernuko furia bat bekala, ertxiarazis tenploak, debekatus etzezaten predika sazerdoteek, eztare erakutsi maestruek pena andien pean. Kendu zitue Pragan Juez Kristioak, ta paratu zitue infielak kastigatzeko Kristio ta prestu zirenak; ta ala guzia ze desgobernu ta perdizio. Orgatik indignaturik Jaundiek Ama seme gaixto gaien tiranias, arturik Benzeslao proklamatu zute errege. Errege eginik guzia ze modestia, debozio, karidade, kuidatus pobre beartsues Aita baten gisara, bere kostus, ta bere eskus erremediatus asko beartsu. Ze agitz beratx manso benigno: lastimatzen ze kastigatzeas nior, espezialki eriotzearen penareki, naiz mereji zuten. Gauas ibiltzen ze sokorritzen nezesidadeak, baitare bisitatzen elizak, naiz neguaren otz erruenetan, ta oin urtuxian elur ta izotzaren gañean utzis oinkuntzeak odolestaturik ta bero beroa. Bada mezako sakrifiziora zein zen afizionatu debotoa, nola explika? Ortako bear zen ogia ta ardoa berak bere eskus eraiki, landu, bildu, ta prestatzen zue debozios: eta sazerdoteak beneratzen zitue erreberenzia andiareki.

        Errelijiosotako zela obe ezi erregetako iduriturik, armatu zio gerra Radislao Dukeak, ta sartu zekio erreinua barna egines dañua franko. Etzirelaik aski, sanduak biali zition mandatariak, preziso izan zue atratzea peleara, ta ez usteagatik ixurtzera ainberze inozenteen odola, nai izan zue berak arreki peleatu bakarrik eskus esku. Artara ellegaturik, guruzearen señalea formaturik ikusi zitue bere bi aldetaik bi Aingeru, ta kontrarioak aditu zue boza bat erraten ziola, ez tira: ta lotsarriturik jautsi zalditik, ta bota zekio oñetara barkazio eske, ta besarkatu zire. Alaber Oton enperadoreak bilarazirik Inperioko Prinzipeak, ta ebetaik bat bekala Benzeslao Bohemiakoa, egun bates sobra luzaturik meza enzun zuena, ellegatu ze berant juntara; eta sospetxaturik zela suberbias, tratatu zute, etziotela in bear kortesiarik, zetorrelaik. Ellegatu ze, ta ikusirik bi Aingeru akonpañatzen eldu zirela, jaiki ze arriturik enperadorea bere tronotik, errezibitu zue ta jarrarazi bere aldakan, etzekitela berzeek motiboa: gero erranik enperadoreak, guziek egin ziote estimazio andia. Erran zio arrek eska zezala nai zuena, emanen ziola. Uste zue bai eskatuko zuela munduko zerbait gauza andi: baña sanduak solamente eskatu zio S. Bitoren besoa errelikia. Eman zio admiraturik modestias ura, ta berze anitz, eta erregeren tituloa, ta bere arma inperialeak. Itzulirik bere erreinura egin zue Pragan tenplo andi bat; artan depositatu zue errelikia gura, baitare bere amiña Ludmillaren gorputza, zein irur urteen buruan aurkitu ze oso bereganik errespiratzen zuela fragranzia bat zerukoa. Jangoikoaren alako demostrazioeki, ta bere birtute ta obra on anitz andieki ze Benzeslao agitz amatua ta estimatua bere basalloenganik, ta berze errege ta Prinzipeenganik: sollik aborrezitzen zute bere anaia ta Ama gaixtofikatuek, iago amatu bear zutenek. Erretzen zire an biotz-barnean, naiz disimulatzen idurian. Ezauntzen zue sanduak, ta berez izanik humila, beratxa, ez andinaia, zego ia utzi naiak korona, ta sartu naiak errelijioso, ta deklaratu ere zue bere deseo goi. Baña berantzen zuela iduriturik, etzute Amak ta anaiak pazienziarik esperatzeko orduraño: eta determinatu zute ilaraztea lenbiziko eskalda onean. Ara non ellegatu zen. Jaio zekio Boleslaori seme bat, bi anaien heredero izan bear zena: zeren ezi Benzeslao etze beñere nai izan ezkondu, baizik mantenitu birjin betiro: zelebratzeko festa, konbidatu zute sandua; eta konfesa komekaturik espazioreki joan ze: ta anaiak errezibitu zue agasajo andiareki agerrian, baña maliziareki biotz-barnean. Bi anaiak eta Ama jarri zire maian, ta asko denbora pasaturik, ia gau erditsutan sandua jaiki, ta kostunbratu bekala joan ze tenplora erregalatzera bere Jaunareki orazioan. Ama kruelak suturik su eman zio Boleslaori, akaba zezan bereala zegon lekuan. Joan ze armaturik armatueki; aurkitu zue belauriko anaia sandua, ta antxe iltzue bere eskus, ta in zue Martir. Gau berean Dinamarkako erregeak izan zue errebelazio, zelebra zezala Martir bekala S. Benzeslao iltzena bere anaiaren eskus; ta ala egin zue fabrikatus tenplo bat aren memoriatan. Ama kruel inhumana lurrak idikirik irestsi zue: Boleslao akonpañatu zutenak eriotze gartan guziak iltzire miserableki. Boleslao bizitu ze aborreziturik on guzienganik, zeren persegitzen zituen guziak; ta nai zuen ortzi sanduaren memoria: ortako gau batez atrarazi zue sanduaren gorputza zegon lekutik ermateko S. Bitoren tenplora, orreki milagro iten zirenak pensa zeien iten zirela S. Bitoren medios: baña zer dezake gizonaren astuziak Jangoikoaren kontra? Zaldiak zeramatenak kotxea gorputzareki gelditu zire leku batean ezin mogitus, argitu artaño. Orreki agertu ze maraña, ta sandua honratu ze iago, ta anaia akabatu miserablemente.

 

aurrekoa hurrengoa