www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 29.an
San Pedro Martir

 

        S. Pedro Martir, herejeen humea, eta Kristio onen alzindaria, ta gaixtoen alkaizuna, Sazerdoteen perla, Errelijiosoen hispillua, fedearen Inkisidoreen erregla, herejeen mallua, ta Kristiandadearen muralla jaio ze Beronan, baita Lonbardian; eztakigu nor ziren, ta nola deitzen ziren buratsoak, entenda dezaguna, nioren baño iago dela Jangoikoaren humea: Bere izena Pedro, baita arri firmea, da mostratzeko bere fedearen firmeza: bere balentiak, ta odol ixuriak irabazi dio apellidoa, edo izen gañekoa S. Pedro Martir. Nork ekarri zuen izatera Kristio katoliko Manikeoen hume gau, nork daki? edo obeki errateko, nork eztaki? nork dezake duda, ezi Jangoiko guzis poderosoak, atratzentuenak aranzeetaik arrosak, txingarrietaik suak, peñaetaik urak, eta dakienak egiten arri gogorrak Abrahanen hume? Jaiotzez dirudi zekarrala inprimiturik biotzean fedearen amorea, ta herejien odioa, zeren ezi naiz nai zioten esneareki txuparazi aien benenoa, etzukete beñere ez loxentxus ta ez meatxus, ez erregalos ta ez palos, ez ones ta ez gaitzes inklinarazi segitzera aien sekta, edo ukatzera fede katolikoaren egia. Bein eldu zelaik eskolatik zazpi urtetako adinean, aurkitu zue Osaba herejeak, Aitaren anaiak, ta galdegin zio zer ikasi zuen? Aurrak errespondatu zio ezi Kredoa; ta asi ze erraten, Nie sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso Zeruaren ta lurraren Kriadorea baitan. Ez ez, aurtto, dio osabak, eztuzu erran bear Zeruaren ta lurraren Kriadore Jangoikoa, ezi ageri diren gauza gebek Demonio gaixtoak egin ditu. Porfia aurrak Jangoikoa dela in tuena, porfia Osabak ezetz, baña ezin kendu zio bere tema Sandua ez arrek, ez bere Aitak gero, naiz akar, naiz eskuas eman: firme Pedrino berartan, baizoeie azis Martirtako. Ikasirik ederki eskola, biali zute Boloniara, segitzeko estudio goragokoak.

        Boloniako Unibersidadean ainberze estudiante gaste, ainberze gaixtoen ertean mantenitu ze firme alaber, Jangoikoaren karidadean, ta kastidade garbian, asentaturik xakintasunaren prinzipio Jaunaren beldurtasuna. Guziareki ez fiatus bere buruas munduko Babilonia, ta Ejiptoko elze ta tipula, eta farraskerien ertean, nai izan ze erretiratu errelijionearen portura, ta admititurik gogotik artu zue S. Domingoren habitua beraren eskutik, ta bateo beraren espiritua: zeren ezi eztaike erran itz gutis, nola denbora labur adornatu zen birtute guzies arima on gura. Sekulan etzego alfer; beti bai okupaturik edo orazioan, edo leitzen, edo heriei zerbitzatzen, edo gañarako lan direnetan errelijionean; ta zenbatenas apalago, kontentago. Penitenziako obretara, silizio, disziplina, mortifikazio, baru, ta alakoetara ain zego emana, ezi aldartes sobra ere ze, ezi bein egon ze iltzeko peligroan alimentu-faltaz, ezin idiki agoa instrumentueki ere, pasarasteko zerbait sustanzia bizitzeko diña. Estudioetan agitz protxaturik, agitz birtuteetan, ia Fr. Pedro de Berona, ala deitzen baizute, beiratzen zute guziek sandu ta xakintsu, beretako gogor, berzeendako beratx, Jangoikoaren ta gizonen begietan perfekto faltarik gabe, ta dion bekala Brebiarioak Sanduganen errezuan, gorputza ta gogoa ain ongi guardatu zue mantxa denetik, ezi beñere bere bizian etze sentitu mantxaturik bekatu graberen batez.Ia Jangoikoak kuadraturik arima gartas admititzen zue bere komunikazio sekretoan, besarka, ta unione amorosoan. Ia lurrean gorputza naiz bai, gogoa beti zeruan, angoeki zue konbersazioa, ta andik zitue erregaloak. Bein eman ziote txasko-iduri bat pazienziaren errefinatzeko: zegolaik orazioan bere zeldan, etorri zekizkio Zerutik Jaunaren ordez S. Ines, S. Zezilia, ta S. Katalina, ta berarias bekala mintzatu ziote ain klaro, ezi pasatzean klaustroan fraile batek aditu zue emastekien mintzaera edo boza: non gogoratu zirela Zerukoak? Eman zue kontu Prioreai: onek Kapitulo publikoan erreprehenditu zue gogorki. Sanduak eznai agertu fabore Zerukoa, eznai ere diskulpatu bere burua humil-utses, etzue berzerik egin, baizik paratu belauriko lurrean kopeta, ta konfesatu zela bekatari. Satisfakzio emateko eskandalo artuas, biali zue berze konbentu batera urrun desterratua bekala: ikusi daien, nola Jangoiko onak erregalatzen ta progatzentuen bere onetsiak, ta eben pazienzia trabajuetan. An zego Sandua penitenzian zokoraturik, esperan, noiz Jauna atrako zen deklaratzera beraren inozenzia: baña egon ta egon, ta niondik ez ageri konsolurik, asi ze tristatzen, ta aflijitzen gure preso onegia: eta paraturik Kristo guruzifikatuaren oñetan asi zekio ematen bere keja amorosoak, Jauna, zio, ene Jaun ona, da posible utzi nazan ala desanparaturik pena gontan, berorrek in zidan faboreagatik? Ni zergatik nagon ixil, eztu orren Majestadeak adiaraziko, ez nuela kulparik? Errespondatu zio Kristok, eta nik, Pedro, zer kulpa nue, paratzeko gurutze gontan? Ikasazu eneganik izaten pazienzia trabajuetan. Gelditu ze Sandua konsolaturik ederki, ta animaturik gose trabajues iago ta iago naiak alako Jaunaren amores: baña Jaun dibinoak laster adiarazi zue Sanduaren santidadea; ta andik alzina beiratzen zute Jangoikoaren gizona, ta Zerukoa bekala.

        Ia testimonio ona zuelarik kanpotik ere, ta barnetik konzienzia obea, Jesu Kristo guruzifikatuaren imajina bizia eginik, beraren Espirituas errebestiturik, beraren amores bizi, trabajatu, padezitu, ta il naiak bazuke atra aurpegia mundu guziaren alzinean; ta atratzen zue ausart, baitare Jangoikoaren itzaren ezpata, defendatzen beraren honorea, errespetoa, obedienzia, ta amore zor zaiona, konfesatzen, konsejatzen, korrejitzen, predikatzen leku guzietan. Arma espiritualak berritzen zitue egunoro mezako sakrifizioan, ta orazio mentalean. Ze bere pelea herejeen ta Kristio gaixtoen kontra: eztut ongi erran, erran bear nue, ezi aien fabore, baña aien herejien ta gaixtakerien kontra, Apostoluen gisara, dion bekala Ebanjelioak, Domino cooperante & Jaunak obratus bateo, ta konfirmatus beraren itzak milagroeki. Ariora ze fruitua abasto atra zuena Italia guzian, Florenzian, Romanian, Marka de Ankonan, Lonbardian, prinzipalki Milano Ziudade andi gartan, non baitute fortuna idukitzeas Sandu gonen gorputza. Atratzen zekizkio errezibitzera klarin, alegranzia, ta festa andieki; eta ezin pasatus jendearen utses, apatu naiez bere habitua, bear zute eraman airean litera edo anda gisa batean. Iganik pulpitora, penitenziaren erretrato bat bekala, lerden, flako, elebatua, beiratzen zute ala nola berze munduko gizon bat, eta aditzen zute atenzio andiareki nola Jangoiko andiaren Enbajadore, edo Aingiruren bat: ez bada zeren tratatzen zituen gure naturalearen gustosko gauzak, ez, ezi geienetan tratatzen zue Jangoikoaren ofensaren gaixtoa, ta penitenziaren bearra. Komunuiro asten zue predikua Jonas Profetaren itz gaieki, Adhúc quadraginta dies, et Ninive subvertetur, Ninibetarrei Jangoikoak biali ziotela erratera, berrogei egunen epea, ta gerostik Ninibe urratu erraustuko dela: Nik ere Jangoikoaren partetik abisatzen zaiztet, goraturik daukala besoa ezpatareki ia ia deskargatu naiak:         alerta alerta, bekatariak, galduak zarate sekulakos, ezpaduzie egiten penitenzia. Ala zoeie segitus... Bere mintzaera ze suabe, baña fuertea; amoltsu leun, baña tzorrotz, barnatzen zena biotzaren ondarreraño. Konfesatu zio mutil batek bein, nola eman zion bere Amari ostiko bat. Sanduak sebero, alako oñak mereji zue ebakitzea. Bada ain biotzean sartu zekio itza, ta kontriziosko pena, ezi etxera joan, ta itsu itsua matxete bateki ebaki zue bere oña. Bereala arroituketa murmuratus Konfesoreas inprudente tentu gabe. Sanduak ukitus bere eskuareki ta zeñatus utzi zio sano. Etzire beraren itzak, gureak bekala, otzak edo epelak, baizik orazioaren sutegian gorituak atratzen zitue sua zeriotela, urratzeko, peñak ere, bronzeak ere. Ortara zoeielaik bein Rabenara, berandurik bidean ilundu zekio elurra zreunsala: ellegatu ze berant guzia bustirik: ta nora joan ze? S. Juanen Elizara: an Sakramentuaren alzinean berotu ze orazioan gau guzian. Bitarteo ezkildorre-kaskoan zego kontino argitzen zuzi edo antortxa andi bat bam bam bam, turditu gabe argia batere elurketa guziareki. Goarturik askok, ta joanik Elizara aurkitu zute Sandua bere orazioan, ta entendatu zute bialia zela Jangoikoaganik argitzeko guzieri. Etze deskuidatzen Deabrua estorbatu naiez. Bein plaza batean predikatzen zegolarik, eldu ze zaldi beltz an ol baten idurian karreraka, iduri baizue ixtikatu bear zuela jendea. Sanduak ezaundurik formatu zue guruzearen señalea; ta istante desegin ze bulto gura.

        Baña kristioetan iten zuen fruitua izanik ere miragarria, zertan distingitu zen S. Pedro M., da konfunditzean ta konbertitzean herejeak: ortako paratu zionak oposizio gura ain fuertea, erran ere zio grazia, peleatzeko ta garaitzeko, espezialki Aita Sandu Inozenzio IV.ak in zuenas-geros Inkisidore Milango Estadoan. Zego bein zenbait Obispoen ta Teologoen ertean examinatzen Obispo bat herejea kanpo agerrian: jendetze andia bildu ze an: examina ze luze, ta iruzkia bero. Hereje alkegabe batek oiu egin zio, akaba ia, hipokrita engañazalea: edo barin bada ain sandu, nola uste duen jende sinpleak, logra bez para daien lañuren bat iruzkiaren alzinean, ez gaitzen emen erre bizirik. Osgarbi zego zerua; etze lañu-mostrarik. Sanduak sufritu erran zue, baldin emen diren herejeek nai badute itzuli fede katolikora, paratzen bada lañua, nik uste dut logratu. Etzeude ortako: alaere Katolikoen firmatzeko, ta herejeen konfunditzeko, paraturik belauriko in zue orazio Jangoikoai: momentuan paratu ze lañu andi fresko bat in ziotena itzal Eear izan zen denbora guzian. Berze bein platikari maltzur batek ainberze argumentu ta naspilla paratu zio, ezi Sanduak erran zue, utzi zezala enkomendatzera Jangoikoai. Inik bere orazioa, errazu orai nai zuna, dio. Gelditu ze ura mutu, ezin atras itzik, eta berze herejeak konfunditurik. Anitz pelea izanik, akuditzen zue Maria Santisimagana, logra zezon biktoria. Eta Andre dibinak erran zio Sandugoni Kristok erran ziona S. Pedro Apostoluari: Nik, Pedro, in dut orazio zuregatik, erbaldu eztaien zure fedea. Bi nekazari zire Milango aldean, bata katoliko, berzea hereje. Onek enkomendatzen zio Demonioai eraizioa, baizeuka gauza emengoen Autoretako: Jangoikoai katolikoak. Sanduak in zue orazio, desengañatzeko: eta katolikoak bildu zue abasto eraizioa: herejeak ez pikorrik ere, ta alorra galdu ze. Orreki konbertitu ze gure federa. Nai zuzte deskreditatu Sanduak iten zituen milagroak. Ortako ajustatu zute finjitzeiela bat heri, ta sendatzera bekala zoeiela Sanduagana, ta sendatu zuela asten zirelaik, errateko aiek, etzela on milagro, etzegolaik heri. Joan ze bada heri finjitua palo bati arrimaturik asko itxurapeneki. Sanduak ikasi zue Jagoikoaganik maraña forjatu zutena: ta erran zio, finjitzen bazara heri etzaudelaik, nik eskatzen diot heri zaizala eskarmentutako. Ala izan ze, ta ain gaizki, ezi desauziatu zute medikuek. Orduan oius miserableak kontatus tranpa in nai zutena guziei, eskatu zio Sanduai barkazio, ta sanidadea: ta Sonduak sendatu zue gorputz ta ariman.

        Anitz trabajatu, anitz padezitu, anitz arima ere irabazi zue S. Pedro Martirek: falta zekio palma ta korona. Zer da palma ta korona? Martirioa. Aspaldian zego orren naiez anhelatzen, ansiatzen, suspiratzen. Egunoro mezako sakrifizioan eskatzen zio grazia goi, erraten ziola, O Jauna, ez permiti il nadien ni goatzean, baizik il nazaten orren fede ta amoreagatik. Agindu zio grazia goi, eta kontentus beterik erran zue pulpitotik: Badakit bai, Hereje Jaunek nai nautela il, ta eman dutela dirua iltzaleai; ni nago prest emateko bizia fedeagatik: ta on da nere deseoa ta ditxa. Baña beude xakinik, ezi il ondorean inen diotela nik iago gerra. Guzia kunplitu ze. Atra ze Komotik Milanat bere ofizioaren itekos, zegolarik kuartanaeki, Aprilaren 5.an Bazkoako oktabaren bezperan; eta ellegatzerakoan pausu batera, deitzen baita Bardaxima, edo Barlasima, bidearen erditsutan atra zekizkio bi asesinoak bat-batean; eta batak eman zio alfanjeas buruan; erori ze Sandua lurrean, ta asi ze erraten Kredoa, Nik sinestatzen dut Jangoiko Aita guzis poderoso Zeruaren ta lurraren Kriadorea baitan: eta diote ere, odol zerionean bustirik eria eskribitu zuela, edo nai zuela eskribitu on beroi. Orduan sartu ziola ezpata bularrean: ilik gelditu ze gorputza odolestaturik, ta arima egatu ze Zerura, errezibitzera irur koronak Doktore, Birjin, ta Martir bekala. Zori onean jaioa, Sanduek errezibitu zute alegre emanes enhora buena, ta biba franko. Aingeruek akonpañatu zute Jesu Kristoren ta Trintate Jaunaren tronoraño: an gozatzen du besarka amoroso gozoso eterno gura, peligrorik gabe galtzeko eternidade guzian.

        Famatu ze bereala Sanduaren eriotzea, katolikoek pena, herejeek alegria. Biramonean depositatu ze gorputz sandua solemneki Milanen: eta asi ze honratzen milagroeki: bat eta andia da andik alzina herejeak humillago egotea, ta buruak kur-kurra, baitare anitz prinzipaleetaik ere konbertitzea, eta gañarakoak ain konfuso alketurik, ezpaizire trebe agertzera jendeen alzinean: entenda daien Martirek iltzen direlaik trunfatzen dutela. Berze bat konta daike Sanduaren iltzalea, deitzen zena Katino, iltzeko peligroan egonik ta libraturik agian Sanduaren medios sartu baize errelijioso Sandu beraren errelijionean, non bizitu ta il baize sanduki. Ala pagatzen du S. Pedro Martirek gaizkia onareki garaitus. Berze hereje batek ikusirik Sandua pintaturik ezpatareki bularrean, zio iras beterik, oh! egon baitza ni presente, il zutelaik traidore gau, zein gogotik ilen nuen! Istante gelditu ze mututurik Jangoikoaren kastigos; baña Sanduak noblekiro itzuli zio mintzoa, urrikitu zeneko: ta konbertitu ze fede katolikora. Ilik kanpoan utzi zutelaik gorputza, ikusi zire argi zerukoak inguruan. Lanparak itxekitzen zire bere kabo, eta ala infinizio bat milagro kontatzen da Sandu gonen. Aita Sandu berak Inozenzio IV.ak kanonizatu ta deklaratu zue Sandu il ta urte bat bete gabe, zergatik S. Pedro Martir iltze Aprilaren 5.an, 1252 urtean, eta urbilen urtean Martxoaren 24.an kanonizatu ze. Ain klaro ze santidadea! Sixto V.ak manatu zue zelebratzeko festa gau Aprilaren 29.an, naiz iltzen 5.an, zeren denbora gartan komunki Eliza egoten den okupaturik aste sandu, edo bazkoareki. Eta Fr. Hernando de Kastillo Dominikoen Historiadoreak dio, egun gontan Milanen bedeikatzen direla palmak edo oliba-ramuak, dutenak birtute andia arrerauntsi, kazkaragar, zentella, ta ausnarrien kontra: ta dakarzki orazioak, zeñeki bedeikatzen diren. Inozenzio IV.ak kanonizatu zuenak laudatzen du ederki diola, o gizon benerablea, digno dena lauda dezaten guziek leku guzietan laudario andieki! Au da errelijionearen erregla, birjinidadearen erresplandorea, kostunbre onen honra, jakindearen tesoroa &.

 

aurrekoa hurrengoa