www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 25.an
S. Fermin Obispo ta Martir

 

        S. Fermin deitzen ere dutena Firmino ta Firmio, Iruñeko seme ta obispo lenbizikoa izana, eta Nafarroako Patrono gloriosoa, ze Firmoren ta Eujeniaren hume, zein baizire nobleak ta prinzipalak Iruñean, eta Firmo Aita senadore ta konsejuko Jaun ongi estimatua ta honratua. Ze Tolosa Franziakoan obispo S. Saturnino, Jangoikoaren gizona proprioki, ta Kristoren enbajadore guapoa, S. Pedrok biali zuena Romatik onat, eta plantatu zuena ebetan errelijione Kristioa, ta bere odolareki erregatu zuena azkenean. Onek biali zue Es añara bere Diszipulo bat eskojitua ta sazerdotea deitua Honesto. Ellegaturik au Iruñean, egun batez noiz ere iten zen festa andi bat Jangoikotako zeuzkiten Demonioei ta gizonei, Jangoiko egiaskoaren zeloaren suas itxekirik, ta Espiritu Sanduas igiturik goratu ze animoso jendetze andiaren erdian, eta asi ze predikatzen banidade ta engañua Jangoiko falsuena, ta progatzen, eztela ta eztaikela izan baizik Jangoiko bat bizi erreal egiaskoa guzien prinzipio ta fin dena, kriatutuena zeruak ta lurrak ta gauza guziak, eta guzis poderoso bekala guzia bere Menean daukana &. Aditu zute prediku berri gau Firmok, Faustinok, ta Fortunatok, irurak baizire konsejuko senadoreak, eta admiratus Predikari arrotzaren ausardia, deitu zute berengana, eman zezan arrazio ta progu predikatzen zuenas. Sanduak sosegu andiareki deklaratu ziote egietafedea, progatus arrazio ta exenplueki, de manera ezi gelditu zire kasi konbenziturik egietafedeas: baña nai izan zute ikusi ta aditu beraren Maestrua Saturnino: eta ala enkargatu ziote Honestori ekarrarazi zezala Iruñera. Itzuli ze Tolosara Honesto: kontatu zio agitu guzia, ta eraizio kristioaren esperanza ta mostra onak zirela: Saturnino bereala mogitu ze Kristoren amores, ta Honestoreki etorri ze Iruñera, non bere grazia ta mintzaera onareki, arrazio ta milagroeki denbora labur Iruiñ bereko ta berze errietaik konbertitu zire berrogei milla, ta prinzipalki irur gaiek Firmo, Faustino, ta Fortunato, alzindari bekala segiarazteko beren atzetik jende gañarakoak. Eta S. Saturnino seguraturik ebetako eraizio onas, utzirik Honesto emen segitzeko lan ona, itzuli ze bera bere elizara Tolosara, non gero izan zen martir koronatua.

        S. Honesto enkargatu ze emengo Kristiogendeas, espezialki doktrinatzeas, ta azitzeas Firmoren semea Firmino, zelaik amazazpi urtetakoa; ta zazpi urtes atra zue sandu ta jakintsu abantallareki, ta enkargatu zio predikatzea Kristoren ebanjelioa: eta S. Fermin enpleatzen ze Apostoluen ofizio gortan ala Iruñean, nola Nafarroan barna, konbertitus millaka arimak. Ia denbora zelarik, biali zue Honestok Fermin, edo eraman bereki Tolosara, konsagratzera obispo Iruñeko. Orduko iltze Saturnino, ta arren lekuan sartu ze Honorato, zeñek ikusi zueneko Fermin, ezaundu zue Jangoikoaren argis, zeukala bere Majestadeak destinaturik lan andietako, ta eraikitzeko Jangoikoaren itza anitz lekutan. Konsagratzerakoan erran zitio itz gebek, Alegra zaite, ene humea, eskojitu baizaitu Jangoikoak bere Ministrotako. Zoaz arimo onareki jendes jende, errezibitu baituzu Apostoluen ofizioa ta grazia. Ez izan beldurrik, ezi Jangoikoa dago zureki zure lan guzietan. Baña abisatzen dizut konbeni dela pasa dezazun anitz trabaju beraren izenagatik, ellegatzeko gloriako koronara. (Moret ann. Nav. 1. 1. c. 3.) Konsagraturik obispo Fermin itzuli ze Iruñera, non errezibitu zuten guziek kontent Artzaitako, eta berak kunplitzen zue Artzai onaren ofizioa, trabajatus azitzen ta aumentatzen saldo Kristioa. Baña ikusteareki etzela ainberze bear emen, ta oroitzeareki errana S. Honoratok obispo ordenatzean, ta beraren bearrago zirela berze lekutan, utzirik emen S. Honesto, ta berze Ministro bear adiña, Jaunaren Espirituak igiturik ta kidaturik joan ze Franzia barna, ia ogeitamar urte beterik, eta pasatus Akitaniako erriak barna, baratu ze Agen deitzen den ziudadean Tolosaren ta Burdeosen erditsutan. Argiturik an zeruko doktrinas, pasatu ze sazerdote Eustakio deitu bateki Alberniako Probinziara, ta geiena irabazi zue Kristoren, naiz erresistenzia errua in zioten Arkadiok ta Romulok, zein garaiturik gero ere bataiatu zitue. Andik pasatu ze Andegabense deitzen zirenetara, orai Anjou, nongo ziudade prinzipalenean aurkiturik obispo sandu bat Auxilio deitzen zena, onen petizios egon ze an urte bat, eta irur ilabete, probetxu andia egines. Pasatu ze andik Belobako deitzen direnetara, orai Beobais, non Balerio Presidenteak persegitzen zituen gogorki Kristioak. Emen nola berak ezpaizue beldurrik, animatzen zitue ederki Kristio beldurtiak Presidentearen desgogora, zeñek sarrarazi zue karzel ertxi batean, ta azotarazi anitz aldis. Balerioren ofizioan sartu ze Serjio, zeñek oroat aborrezitzen zue errelijione kristioa, nola sandua. Nork erran zenbat pasatu zuen karzel ertxi gartan, ta ainberze denboras? baña gero ere jendeak libratu zue andik indarka, eta gerostik an predikatzen zue sueltoki, ta geienak ekarri zitue zuzen bidera: baitare fabrikatu tenplo bat S. Esteban Martir lenbizikoaren honratan. Despeitzean andik, oñak frinkaturik iduki zituen arri batean utzi omen zitue oñen kuntzeak, dirautenak oraño, deitzen dutela le pas de San Frenin, au da, S. Ferminen oin kuntzea. Pasatu ze andik Amiens edo Anbianora, non sartu ze Lastallaren 10.an.

        Amiensen zelebratzen ze festa egun gortan S. Ferminen sartuas an, zeren berareki sartu ze, nola gau ilunaren ondorean, iruzkiaren argi ederra. Faustiniano senadorearen etxean izan zue ostatu lenbizikoa: etxe guziaren konbersionea segitu ze bereala: ta irur egunes konbertitu zire iago ezi irur milla. Jangoiko falsuen sazerdote enbusteroek eman ziote kontu Presidenteei, zein bereala etorri zire Trebirisdik Amiensa: pregonarazi zute beren Jangoikoen benerazioa biziaren penan: Akusatu zute Fermin despreziarazten zituela, ta predikatzen Jesu Kristo dela Jangoiko egiaskoa: berri eman ziote sanduari pasatzen zenas: bazeike eskapa, baña nai izan ze presentatu defendatzeko ausarki errelijionea. Emen nago, dio, neure borondates, ezi niori eztiot egin, ta ez egin naiko gaizkirik, baizik ongi guziei, erakutsis zerurako bidea, baita errelijione kristioa. Zara zu, erran zio Presidente batek, urratzentuzuna gure Jangoikoen tenploak, ta apartarazten jendeak enperadoreen errelijionetik? Nola deitzen zara? Nongoa, ta zer jeneraziotakoa? Errespondatu zue sereno, ni deitzen naiz Fermin: Españako Nafarroan jaioa muñeko ziudadean: Kristioa errelijionean, ta obispo ofizioan, bialia publikatzera Jangoikoaren ebanjelioa: desengañatzera engañaturik bizi direnak sinetsis ta adoratus ainberze Jangoiko falsu, eztelarik baizik bat egiaskoa, infinitoki ona, poderosoa &. Turbatu ze Presidentea Sebastiano deitua, ta iraren suan manatu zio an berean bear zituela adoratu aien Jangoikoak, ezperen pasaraziko ziola tormentu ta eriotzea. Konstanzia iagoreki errespondatu zio Firminok: admiratus jendea, ta ia ia atra naiak sanduaren fabore libratzeko. Jueza zego etxakin zer egin, eznai utzi bere eskupean zeukana, ta ez trebe kastigatzera an jendearen beldurrez. Disimulatu zue, bear zela artu denbora ikusteko ongi Ferminen kausa, ta erretiratu leku seguroan. Ala engañaturik utzi zute ermatera karzelera. An gero gau erdian biali zitue bere guardiak ebaki zezoten burua sekretoan: eta ala egin ze, ofrezitus Ferminek baliente ezpatai burua, ta Jangoikoai arima, Urriaren 25.an. Urtea neke da txuritzea. Guti gorabera bide ze Trajano enperadorearen, edo Adrianoren azkenerat, edo Antonino Pioren denboran, nola uste baitu S. Brauliok. Mor. ib. Ortziarazi zue Presidente Sebastianok leku txoil okulto sekretoan, etzezaten aurki Kristioek: baña fite galdu zue berak bizia edekirik bere soldadoek, plazer zutela Amiensdarrek. Eta Faustiniano senadore garrek aurkiturik S. Ferminen gorputz sandua, ortzi zue honratuki bere heredaje batean, Abladana deituan, zein konsagratu ze zemeterio, ta da lenbiziko izan zena leku gaietan: an egon ze altxaturik anitz denboras, naiz sanduaren memoria bizi ta berritzen zen asko milagroeki: laur eun ta iago urtes.

        Ellegatu ze izatera obispo Amiensen S. Salbio, zeñek logratu zue Jangoikoaganik milagros aurkitzea gorputz sandua, zeñen traslazioa zelebratu zute zeruak ta lurrak, ta izan ze agitz miragarri famatua prodijios, nolakoak apenas leitzen diren berze sandu bates. Obispo sandu garrek bada, ta jende guziak zue antsia andia, aurkitzeko tesoro altxatu gura: ia etsi zute etzela aurkituko, ezpazue agertzen zeruak: orgatik ze kontino klamatzea zerura orazios: Publikatu zue obispoak baru ta rogatiba, logratzeko grazia gura: eta bera etze atertzen eskatus: ta dirudi izan zuela zerbait señale, naiz ez klaro aski. Orgatik sandua Izotzillaren amirugarrenean joan ze leku gartara: an berriro zego eskatus humil antsias eta suspiros, mostra zekion: alako batez ikusi zue idikitzen bat batean zerua, ta andik jautsitzen argi-errañu eder miragarri bat lurreko leku bateraño: entendatu zue erran naziona: ta bilarazirik elizagizonak eta gañarako jendeak, asi ze bera aizur bateki idikitzen lurra leku gartan: segitu zute lan gartan gogotik ere; ta zerbaitto barnatu orduko asi ze atratzen fragranzia bat gozoa miragarriro, geroago ta geiago, ta barratu omen ze urrun berze errietaraño, eldu baizire jendeak, gizonkiak, emastekiak, aurrak ere atxon garren zeboareki. Agertu ze gorputz sanduaren urna: orduan zire bada jendearen kontentuak ta klamoreak: zerua ere, airea, ta mundua alegratu ze egun gartan, ezi zelarik izotzillaren erditsutan ta neguaren erruan, tenplatu ze ta berotu airea, kanpoak berdatu zire, plantak loratu, ta arbola franko fruitas eta ostos bestitu, ta sotoak ta larratzak bete zire arrosas, klabeles, azuzenas, ta lore mota juzies, festejatus ala sandu gloriosoa. Bildurik infinizio bat jende prozesiorako, ala nola erramu-igandean Jesu Kristoren triunfoan, ebakis arboletaik arramak, ta edatus beren tresenak pasatu bear zuen lekuan, klamatzen zute nola orduan, Benedictus qui venit in nomine Domini osanna. Bedeikatua eldu dena Jaunaren izenean, biba biba. Obispo sanduak negarra zeriola bozkariundes eraman zue ta paratu errelikia prezioso gura S. Mariaren tenplo berak fabrikatuan: Berze batzuek diote fabrikatu zuela S. Firmino konfesore ta obispo izan batek an. Paratu ze aldarearen pean urna prezioso ederrean: baña zerua enpeñatu ze honratzean sandu gau osoki, baitirudi onen atenzios erauntsitu zuela osasuna, ezi ez solamente ukitus urna, baitare loreak sortu zirenak, eta fruitak, eta arbolen arramak lurrera botatuak pasatzean, sendatzen zire heriak. Festa andi gau izan ze Teodoriko erregeren denboran 614 urtean. Moret. lib. 3. c. 3. §. IX. Andik ekarriak dire zenbait errelikia Iruñera: bat D. Pedro Paris obispoak, orai duela iago ezi 600 urte: gero berzeak berze batzuek. Milagro ta fabore egitentuenen testigo dire denbora guzietan, espezialki logratzean denboraldi bear direnak, dela erauntsi, dela ateri. Dudarik gabe sandu andia da S. Fermin, ta Patrono poderosoa, logratzen duena Jangoikoaganik ainberze grazia ta miserikordia. Zori onean dela, egin bez izan gaitzen gu alakoak, ezi mereji dezagun beraren patrozinioa. amen.

        Trajano sartu ze enperadore 98 urtean: Adriano 117garrenean: Antonino Pio 138garrenean.

 

aurrekoa hurrengoa