www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Lastallaren 19.an
S. Pedro Alcantara

 

        Exenplu admiragarria, iago ezi imitagarria penitenziaren, izan ze S. Pedro Alkantaro S. Teresaren denborakoa ta konsejaria: zeiñen gain erraintugu zenbait gure onerako direnak, utzirik berze anitz. Jaiorik Alcantarat jendaki nobletik, beñere etze izan aur juizioan, beti bai zori birtuosoa, laur urtetan erretiratzen zena oraziora, ta berexki deboto Maria Santisimaren, ta onen Konzepzio garbiaren. Etzelaik ageri etxean, bazekite non billatu, au da, tenploan, non aurkitzen zute negarretan begiak, ta bera elebaturik askotan. Tratu egin zue begieki, ez beiratzeko emastekiren aurpegirik; to ala zebila beti begiak apal apala, eta ala konserbatu zue birjindadearen lustre ederra beti, Estudiaturik gramatika, pasatu ze estudiatzera Rhetorika, Logika, ta Filosofia Salamancan, zelarik beti estudiante onen exenplu, ta buru arinen alkaizun, ezi au agertu orduko ixiltzen zire ago lazoak, ziotela, ist, Alcantarakoa eldu da. Seguratzeko guzis, usatzen zue goiz eder penitenziaren gatz espirituala sendoki. Amasei urtetan sartu ze S. Franziskoren errelijioso, artako nai zuela Jangoikoak konfirmatus milagros, ezi joaterakoan habituaren artzera, ezin pasatus ugalde bat ur-amataik atra zena, baratu ze orazio egiten, etzeien estorba, edo luzatu bere pretensioa: eta istante sentitu ze eramaten urgañean, nola etzekiela, ta eman zio Jangoikoai esker milla. Habituareki errebestitu ze S. Franziskoren espirituas, ta len lenik humiltasuna zimendu. Gañetik berze birtuteak estudio andiareki, erraten zela maiz, ea, zertara etorri zara? zer ai zara? Gisaontan azi ze sandu goizik, ta ogei urte baizik etzituelaik, biali zute fundatzera Badajozgo konbentua, ta in zute buru. Bere adinean obligatu zute ordenatzera sazerdote: ordenaturik zelebratzen zue sakrifizio andi gura ainberze debozio ta negarreki, ezi adizaleei ere kausatzen zue negargale, ta iago protxu iten zue meza erranes sollik, ezi Predikari andienak prediku luze bateki.

        Nai zue Probinzialeak egin Predikari, baña etze trebe oraño etzuela pasatu Teologia: baña egun batez tratatzerakoan gauza espiritualeak elkarren ertean, manatu zio, erran zezala ark ere bere iduritua. Mintzatu ze ain miragarriro, ezi bereala obligatu zue artzera Predikariaren ofizioa. Ia gerostik asi ze gizon berri bat zerutik etorria bekala predikatzen zerurako bidea ainberze fruitureki, ezi aldatu zue Kristiogendearen estadoa miragarriro: bere itzak zire susko saeta penetranteak: bere bizimodua arrigarria; ta aski ze beiratzea kasi, zelarik penitenziaren erretrato bizia: ta Jangoikoak lagunzen zio señale asko admirableeki. Jangoikoaren kontenplazioan anitz aldis ikusten ze goraturik airean gora ingurutik istargitzen erresplendore miragarri bateki. Ur-amataik atrarikako ugaldeak zitue pasatzen oñes busti gabe. Bere errelijiosoak, logratu zue, berze erremediorik etzelarik, mantenitzea zerutik bialirikako alimentuareki. Biku-plantarik etzutela baratzean erran ziotelarik, frinkatu zue lurrean bere paloa, etzena bikuarena, ta azi ze biku lores, ostos, fruitus betea, orgatik deitzen baizute biku sandua, zeñen fruitatik janes asko sendatzen zire. Gauak arturik bidean elurketa andi batean, sartu ze etxola urratu batean tellaturik gabe, ta lurrean zen elurra urturik ta barnean sarturik, ta gaña idor utzirik, Zerutik erortzen zen elurras formatu ze ganbara bat bekala bobedaturik ederki, zegolaik bitarteo sandua orazioan fabrika admirable garren barnean bero eder. Eta alako milla in zue Jangoikoak sandu gonen amorez.

        Sanduak ere Jangoikoaren amores egiten zue asko ta asko gauza on. Naiez itzuli bizimodu errelijioso pobre sandu gura S. Franziskok paratu zuena lenik, egin zue asko dilijenzia, ta pasata zue trabaju franko, ta gero ere fundatu zue Aita sanduaren lizenziareki, ta Jangoikoaren graziareki konbentu bat Pedrosoren aldakan agitz pobre ta txipittoa, zeldak zirela obia gisa batzuk, non bizi ziren errelijiosoak ilak mundurako, emanes exenplu ta admirazio munduari, beiratzeas ere. Bizimodu -Deniten gura edatu ze asko Pronbinziatan Ink ietaraño. S. Teresaren espiritua Jangoikoaganik zela aprobatu zue sendoki, ta Jangoikoaren ordes joan ze zenbait aldis sandaren fabore, konsolatu zue, ta animatu segitzera bere bideas, ta lagundu zio erreformatzen Karmelitaen errelijionea: nola sandak agradeziturik kontatzen baitu, baitare laudatzen sandu gonen penitenzia ta santidadea, zeñen izenean eskaturik etziola niori deus ukatuko Jangoikoak seguraturik, enkomendatzen ze sandu gonen orazioetan, ta beti deitzen due sandu ago betes, bizi zelaik ere lurrean. Ponderatzedu beronen penitenzia. (c. 27. n. 10.) Eztago mundua sufritzeko ainberze perfekzione. Diote, dio, eztirela orai lengo indarrak, direla berze denborak. Sandu gau gure denborakoa ze, ta espiritua azkarra zue: berrogeitazazpi urtes egiteko penitenzia. Berrogei urtes gaua ta eguna kontaturik, beñere etzue pasatu loan iago ezi ordu bat eterdi: ta ori ez etzanik, baizik jarririk bera, ta burua erreklinaturik zur bati. Beñere urte goietan etzue estali burua, baizik agerrian beti, zela iruzki, zela ekaitz, otz edo bero: eta oinurtuxian beti, ta habitu latz mear bat gorputzean. Irur egunen buruan bere alimentu pixka artzea usatzen zue. Etzituela goratzen begiak, dio, ta sekulan ez beiratzen emastekiei, ta oroat zekiola ez ikustea nola ikustea. En fin biziaren konforme izan zuela bukaera, erranes psalmo gura, laetatus sum in his quae dicta &. Alegratu naiz erran didadetenes & ta iltzela beauriko. Il ondoan agertu omen zekio glorioso, erraten zuela, O penitenzia zori onekoa, irabazi didana ainberze gloria! Il baño len ere, urrun bizi zelaik, agertu zekiola, dio sandak, eta jakinik il bear zela, sandak abisatu ziola. Sandaren alako testimonio onak izan bide zire parte, kanoitzatzeko sandu gau, ta prinzipalki errebelazio izana Jangoikoaganik, etziotela eskatuko onen izenean gauzarik emanen etzuenik. Eta sandak eskatu zition anitz gauza, ikusi zituela guziak kunpliturik, dio: eta berze asko gauza nai lukela erran sandu gontas.

        Jaundien ta Prinzipeen obsekioes etzela goratzen, naiz konsultatzen zuten aiek bera zerukoa ta Jangoikoaren gizona bekala, ta errehusatu zuela izatea Karlos V. enperadorearen konfesore, dio Brebiarioak. Pobre zaren guardazale andia izan zela, ta por konsigiente humildadearen: bada kastidade ta garbitasunaren ezin iagos: Mortifikazio genero guzies sujetatu zuela beti gorputza, zeñeki egin zuen tratu, ez emateko deskansurik mundu gontan. Orgatik il zen instantean agerturik S. Teresari erran zio, banoaie deskansatzera. Profeziaren espirituas anitz gauza urrungo ta sekreto ikasi zue, baitare ordua, zeintan il bear zen: ala iruogei ta irugarren urtean, berak erran zuen ordu berean iltze konfortaturik bisione admirable bateki, ta sanduen presenziareki. Ondorean deklaratus Jangoikoak beraren santidadea anitz milagroeki, kanonizatu zue Aita sanduak Klemente IX. deituak.

 

aurrekoa hurrengoa