www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 21.an
S. Luis Gonzaga

 

        S. Luis Gonzaga, gasteen exenplu ta hispillu ederra, Inperioko Prinzipe ta Kastellongo Markesen hume lenbizikoa; lenik Zerurako, ezi mundurako jaio zela iduri duena, zeren orazioen podores logratu zuten Jangoikoaganik, eta bere Amak ezin libratus zegolarik, etsiturik kasi ia medikuak Amaren ta semearen bizias, enkomendatus Loretoko Ama Birjinari logratu zuen asi zeien jaiotzen, ta erdijaiorik bataiatu zuten, Elizara baño len, peligro andiagatik, izan ze Jangoikoaren eskojitua, onera emana prinzipiotik, ta ongi azia guzis, baizeuzkie aurzutuan ere guziak admiraturik ta beragana afizionaturik, ain ona beiratus. Laur edo borz urtetakoa zelarik egon ze berriz biziaren arrixkoan, disparatus arkabuza bat, ta artilleria txipi bat guardiako soldadoen ertean; zeñen itz batzuk aditus errepetitu zitue entendatu gabe zer nai zuten erran; baña bere Aioak abisaturik, gaixtoak zirela, guardatu ze berriz aipatzeas bere bizian: on kontatzen zue gero bekatu andi bat bekala, ta ortas iten zue negar gogotik. Zazpi urtetan ia sartu zekio biotzean Jangoiko andiaren amore, estimazio, errespeto, ta beldurtasun andi bat: ta agitu ze, konjuratzerakoan Elizan espiritatu bat, zegolaik Luis aurra presente jendearen ertean, klamatzea Demonioek, ikusten duze aur gura? au joanen baita zerura, ta izanen baitu gloria andia an! Dirudi Jangoikoak erranarazi ziotela, ezi ia ordutik ze agitz debotoa egines anitz orazio, ta beti belauriko. Zorzi urtetan ia asi ze estudiatzen Florenzian, ta zebatzen iago orazioan, arturik bere Patronatako Maria Santisima, enkomendatus biotzez maiz: eta in naiak zerbait zerbitzu, pensatus zertan in zioken iago plazer, determinatu zue obena zela imitatzea beraren garbitasun birjinala, nola baita Ama ta Birjin Birjinen Birjina; eta ala beraren imajinaren alzinean in zue boto perpetuo konserbatzeko birjin garbi gorputz ta ariman bizi guzian; ta kunplitu zue ain perfektoki, ezi ez solamente etzue izan bekaturik, ezeta ere tentaziorik ez gorputzean, ta ez gogoan beñere; baita ori dono bat miragarria gutik logratu dutena, ta proprioki Jangoikoak emana bere Ama Santisimaren medios: eta iago dena, azi zelarik palazioetan erregaloen ertean! Baña Jangoikoaren aldetik grazia, bere aldetik juntatzen zue dilijenzia, goardatus sentidoak, espezialki begiak, ibilis modesto, ta apartatus peligroetaik, espezialki emastekien konbersazio, ta aurkintzeetaik.

        Asi ze konfesatzen maiz; ta aldioro prebenitus nola iltzeko: ta komekatzen alako debozioareki, nola begis ikus balez presente dagona Sakramentu gartan. Juntatzen zue pasioneen mortifikazioa errepugnatus inklinazio guzieri de manera, ezi azkeneko etzue iduri bazuela pasionerik. Mortifikatzenzue gorputza geiegi ere: asteoro irur baru, ta geienak ogi ta ur solles: baña erran daike egunoro zela baru, bere bazkariak apenas zirelaik ontza bat adiña. Askotan egunoro irur aldis disziplinatzen ze odolestatus ramale ta katea batzueki: silizioak, etzuelaik berzerik, suplitzen zitue zaldien ezporees. Goatzea gogortzen zue paratus ol zatiak, jaikitzeko ere erneago orazio egitera: zeren gauaren geiena pasatzen zue orazioan, neguaren otzetan ere belauriko, ta askotan ator-utsean, edo prostraturik lurrean. Egoten ze Jangoikoaren presenzian bekala erreberenzia ta atenzio andiareki, bi, irur, laur ordus, pasatu arteo bat, batere barratu gabe gogoa. Konstanzia gonen premiotan logratu zue idukitzea gogoa ain firme Jangoikoan, orazio iterakoan, pensatu gabe berze deustan ere, ta kontino elebaturik bekala. Gustatus orazioan, ta iago komekatzean, zein suabe gozo den Jangoikoa, desgustatzen zio munduak, eta nai izan zue utzi maiorazgoaren dretxo zuena bere anaiarendako. Zenbat in lezakete geienek izateagatik ark uzten zuena! Oh! nola diren Jangoiko onaren amazale maite espezialak, txastatu dutenak beraren ona, ta berareki sollik kontent direnak! Ala nola txastatu dutenek mana Zerukoa, aisa uztentute Ejiptoko elzeak, tipulak, ta farraskeriak. Eman ze Jangoikoai iago berri berritan: gozatzeko obeki nai ze sartu errelijioneren batean; etzekie zeintan zen obeago: logratzeko azertua, doblatu zitue baruak, penitenziak, orazioak: artu zue bitarteko, on guzietako dena, Maria Satisima: onen Asunzione egunean komekatu ze debozio espezialareki, ta zegolaik graziak ematen aditu zue boza bat klaro distinto erraten ziola, sartzeiela Jesusen Konpañian, ta komunika zeiela bere Konfesoreareki. Onek aprobatu zio bokazioa, baña desengañatu zue, etzutela artuko an bere Aitaren lizenzia gabe. Aitak aitu zuelarik nai zio kendu burutik; baña seme ona ain firme mantenitu ze bere bokazioan, ta errespeto guziareki ain gogotik eman zitio motiboak, ezi gero ere azkeneko etorri ze ematera lizenzia.Amak etzue ainberze bear; naiz sentitu naturalki uztea bere konpañiatik bere seme lenbizikoa, ta seme alakoa; baña oroitus zela Jangoikoak emana Maria Santisimaren medios, konformatu ze itzultzean Jangoikoai berea. Despeiturik Romara joateko atra zelaik, an ze bere basalloen negarketa, zeren uzten zituen atratzea bidera, deitzea Sandu, ta etzutela mereji gozatzea alako Prinzipe bat. Sanduak amoltsu zio, nai zuela seguratu bere salbazioa; neke zela Jaun andiak salbatzea ni munduko grandezaen ertean: uz nazazie, ta geldi zaizte Jangoikoareki, ta kuida zazie bizitzeas Jangoikoaren grazian salbatzeko.

        Sartu ze Konpañian Roman S. Katalina egunean, kontentus bera, ta guziak admirazios beterik, iduri zekiola sartu zela paraisoan, ziola, haec est requies mea & au nere deskansua, emen biziko naiz, au baitut autatu.

        Sandua zena munduan, zenbat iago an? Andik bizpirur ilabete iltze bere Aita ain beterik kontrizios, konsolazios, ta esperanza ones, baizio bere seme onagatik Jangoikoak iten ziola grazia gura. Oneki konsolatu ze Luis, ta Jangoikoa berriro artu zue bere Aitatako. Izanik ain jendaki anditakoa, ta ain estimatua guzienganik, bera kontatzen ze guzien azkena, ta guziei zego zerbitzatu naiak. Guardatzen zitue lege txipienak ere puntualki: atzendurik zeuzkie ta aborreziturik munduko lege banoak: agitz ta geiegi ere mortifikatzen zue bere gorputz inozentea. Bada Jangoikoarenganako amorearen suak ala erretzen zio biotza, ezi gorputza ere konsumitzen zio gutibana! Orgatik manaturik diberti zezala gogoa guti bat berzeetara, etzezake atzen; etzezake mintza, etzezake pensa berzerik, ezpaze bere Jangoiko maitea. Bada pensatzean Jangoikoa gizon gizonen amores, ta ala maltrataturik bere pasioan, ta ala ilik gurutzean, ta ala presente oraño nola dagon Sakramentuan, ta erregalo emanik Komunionean, an zire bere sugarrak, bere negarrak, bere azorazio ta exzeso amoreskoak. Asteoro komekatus, irur egun graziak ematen, berze irurak prebenitzen enp leatzen zitue: ta egunoro anitz bisita, nola txoriak bere kafiara. Sazerdoteak obeki zelebratu naiez joaten zekizkio konbersatzera Sakramentuaren gain: itzultzen zire deboziosko sua bizturik biotzetan. Maria Santisima zue urbilen maite biotzekoa: estimatzen, ta tratatzen zue nola hume onak Ama obena.

        Proximoen amorean ze txoil berex distingitua. Salbatu naiez arimak, ezta gauzarik men etzuenik. Nai zue joan Indietara konbertitu naiez ango jendeak. Ori etzukelaik logra, zegon lekuetan iten zue in ala. Bere anaiak, Markes gelditu zenak, izan zue diskordia andi bat Mantuako Dukeareki. Obedienziak bialirik joan ta bereala paratu zitue bake onean, ta bere anaia bizimodu obean. Jangoikoak laguntzen zio, ta berze alde mundukoek zeukate, ta deitzen zute Sandu, erriak atratzen zekizkio bidera ikusteagatik, ta asko belauriko. Bere Ama proprioak errezibitu zue, ez hume bekala besarka, baizik belauriko Sandu bekala, ta aurzututik zeuka bere Sandu ta Aingirua bekala. Iteko gebek bukaturik izan zue Zerutik abisu, denbora gutiren buruan ararako zela. Kontent ezin iagos, prebenitzeko biajea, itzuli ze bere Kolejiora Roman; ze denbora gartan asko nezesidade ta gaitz an: eskaturik lizenzia zerbitzatzeko heri pobreei, egiten zue ain karidade andiareki, ta ain erreparo gutireki, ezi ortaik apegatu zekio azken gaitza; ta pensaturik, nai zuela Jangoikoak eraman mundugontaik, alegratu ze agitz joateas adin artan, ta Sazerdote in baño len, etzuela ainberze kontu emateko. Egin zue bere konfesio jenerala, konfesatzeko guti zuela: errezibitu zitue Biatiko ta unzione extremoa, iltzeko bekala. Baña agitu ze zazpigarren egunean ematzea sukarra, ta gelditzea lento lentoa iraundu zuena irur ilabetez, ta joan zena konsumitus guti bana. Denbora gortan etzue nai mintza zekion, baizik Jangoikoas; ta bere Majestadeak adiarazi zio eguna, noiz il bear zen: kantatu zue Te Deum alegranzias: eta gero il baño len erran zue ilen zela Korpus Kristiren Oktabaren azken egunean. Egun gartan obe-iduri zegolaik guzien ustez, Sanduak zio etzela oraño bukatu eguna, ilen zela arrats gartan. Ilunabarrean bisitaturik Probinzialeak galdegin zio, nola zegon. Errespondatu zio, Aita, bagoaz. Nora? dio Aitak. Sanduak, Zerura, ezpadute estorbatzen ene bekatuek. Nai luke, lurrean para zezaten iltzeko: ain ze humila! Azkenean despeiturik guziak amoltsuki, artu zue Kristo guruzifikatua, ta mintzatus amorosoki, ta apatus, beiratus kontino, ta aipatus Jesus Jesus, entregatu zio bere arima oktabagarren azken puntuan Garagartzaroaren 20.an, adinaren 23 urte, 3 ilabete, ta 11 egunean: 1591 urtean. Ortzi zute Kolejioko Elizan solemnidade ta jendetze andiareki. Gero andik amalaur urte trasladatu zute leku gora gora Kapilla-nausian, milagro anitz ta andi agituen kasos.

        Il ta bigarren urtean bere Ama zegolaik iltzeko etsiturik ordenamentu guzieki, aparezitu zekio seme sandua glorioso eder. Ikusteareki asi ze Ama negarrez kontentus, ta sendatu ze, ta andik alzina etxe guzia asi ze goratzen estado obera len zegon baño. Anitz testimonio andi ematen dute beraren santidadeas persona andiek: baña Kardenale Belarminok bere Konfesore izanak ematen duena da notagarri: Lenbizikoa dio juramentureki, beñere etzuela izan bekatu mortalerik: Bigarrena zazpi urteetaik gora beti bizitu zuela bizitza perfektoa. Irugarrena, beñere etzuela izan aragiaren tentaziorik. Laurgarrena, orazioan komunki etzuela izan gogoaren barraziorik. Bortzgarrena izan zela obedienziaren, humildadearen, mortifikazioaren, prudenzia ta pobre zaren exenplu. Azkenik bere biziaren azkenean gau batez errepresentatu zekiola Zerukoen gloria ain gozo andiareki, ezi pasaturik gau guzia ortan, ezpaizekio iduritu ordu laurden bat: Guziok baitire arima sanduaren ta andiaren abantallak. Alaere da iagoko testimonioa eman zuena S. Maria Magdalena Pazzisek ikasirik Zeruko errebelazios, ikusi zuelaik Sanduen ertean S. Luis Gonzaga, baizio admiraturik, o zein gloria andia duen Luisek Ignazioren semeak! Eznue pensatuko, ezpazida mostratu Jesu Kristok. Iduri zaida manera batean ez nuela sinetsiko, zela ainberze gloria Zeruan, nola ikusi baitut duela Luisek. Nik diot, dela Luis Sandu andi bat. Nainuke ibili mundu guzia barna, ta erran, Luis Ignazioren semea dela Sandu bat andia... Luis izan ze Martir altxatu ezaundu gabea. & Benedikto XIII. Aita Sanduak deklaratu zue Sandu, ta kanonizatu zue, ta inozenzia ta kastidadearen exenplutako eman zue, baitare Patronotako, espezialkiro gastejendeari estudioetan enpleatzen denari &. Ex Breviario.

 

aurrekoa hurrengoa