www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 25.an
S. Katalina Birjin ta Martir

 

        S. Katalina Birjin ta Martir gloriosisima jaio ze Ejiptoko Alexandrian jendaki noble errealetik, ta izan ze adornatua emastekian izan daizken dote, grazia, ta prenda guzies; ederra ezin iagos gorputz ta ariman; modesta garbi ta birtuosa; entendamentu anditakoa, juizios betea, ta txipizututik ikasi zituena ederki gramatika, retorika, filosofia, ta letra onak maneraz, ezi emezorzi urtetakoa zelarik, jakintsu andienei zerama abantalla. Orgatik ere mugonez asi ze ezauntzen errelijione kristioa dela bakar egiaskoa. Obispo Ekilinok dio, ezi txipittoa zelarik, bataiatu baño len, izan zuela bisione-iduri bat, agertu zekiola Ama Birjina bere aur dibinoareki besotan: Amak ofratzen ziola semeari donzellatto gura; Semeak desetxatzen bekala zuela, apartatus aurpegia, ziola, donzella goi ezta ederra ene begietan, ezpaitago bataiaturik. Goarturik Katalina, ta ezaundurik zer falta zekion, bataiatu ze, ta egin ze kristio. Agertu zekio berriro nola len, eta Jesus dibinoak amoroso beiratzen ziola, artu zue bere esposatako, ta eman zio erastuna señale. Bere baitan itzulirik sanda, ta aurkiturik erian erastuna, nork daki nola gelditu zen amorosturik Jesus onas, bere esposo dibinoas! beingoas betikos!

        Agitu ze denbora gartan, Iruzkiaren sortaldeko enperadore zenak Maximinok publikaraztea manamendu bat, zetozila guzi guziak beraren presenzian ofratzera sakrifizio aren Jangoikoei biziaren penan. Orren kasos bete ze jendes Alexandria, eta tenploak aragis eta odoles, sakrifikatus erres, idi, ta animale abasto Jangoiko deitu gaiei: ta enperadorea zego beira gozoro. Lastimaturik biotza zego sanda gloriosa ikusteas alako itsutasuna: Determinatu zue joatea bera personan, ta mintzatzea guzien alzinean, desengañatu naies enperadorea ta gañarakoak. Presentatu ze animosa tenploan, ta paraturik enperadorearen alzinean koraje andiareki boza goratus, erran zio, nola uts andia iten zuen adoratzean Jangoikotako zirenak Demonio, ta gizon ta emasteki gaixto izanak: Inporta zekiona zela ezauntzea ta estimatzea Jangoiko bakar egiaskoa, infinitoki ona, poderosoa, sabioa, justoa, prinzipio ta fin gauza guziena, guzien Jaun ta Jabe dena, ta zeruan, lurrean, infernuetan manatzen duena: zeñek gizonen amores bialirik bere seme Jaun Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa bizitu ta iltzen, salbatzeagatik gu. Zeude guziak admiraturik beira alako edertasuna, alako arimo, ta mintzaera: enperadoreak etzekiela zer erran, noizbait erran zio, utzezala bukatzera sakrifizioa, gero errespondatuko ziola. Bukatu ondoan itzulirik bere palaziora, presentarazi zue an; mintzatu zekio, erran zadazu orai nor zaren zu, ta zer itz diren errantuzunak egun. Errespondatu zio sandak, ongi ezauna da nere jendakia Alexandrian: ene izena da Katalina: ene denbora enpleatu dut estudiatzen; baña zertas duten sendagalla da ikasias eta ezaunduas errelijione kristioa dela bakar egiaskoa, ta zerurako zuzen-bidea; izateas kristio, ta Jesu Kristo nere esposo. Emendik asi ze ematen arrazioak ta proguak, nola den fede gau; nola Jesu Kristo; nola Jangoikoa; nola errelijione gontan guzia den ona, fedea, legea, ebanjelioak, sakramentuak, orazio ta gañarakoak, alako mintzaera, alako indar, alako modu ta graziareki, ezi enperadorea zegokio beira xoraturik itzik atra gabe. Ta ezaundurik bere jakintasuna etzela aski, garaitzeko donzella gura, pensatu zue deitzea ta biltzea bere Inperioko jakintsu andi guziak ortako; eta bitarteo guardatu sanda bere palazioan.

        Bildu zire berrogei ta amar jakintsuenak: Aditurik zertara ziren deituak, naiz ofreziturik asko premio, garaitzen bazute argumentus Katalina, agrabio ta alkaizun bekala kontatzen zute ala ekarriarazia emasteki batengatik; baña gero gelditu zirelaik garaiturik ezin erresponda, ezaundu zute lurreko xakintasuna eztela deus zerukoaren aldean; eta Jangoikoaren espiritua mintzatzen delaik edozeñen agos, ez dezokela erresisti gizonaren entendamentuak. Señalaturik eguna disputatzeko, famaturik berri gura, bildu ze infinizio bat jende ikustera: eta errealki ikustekoa ze, alde batetik berrogeitamar Filosofo famatuak, berze aldetik donzella bat emezorzi urtetakoa, pelean bekala disputatzera doazila errelijionearen gain. Egia da, bezperan Jangoikoaren Aingiruak agerturik erran ziola, ez lotsa, ta etzazula beldurrik, Katalina, ezi dakizunas landara zeure estudios, zerutik emanen zaizu argi, konbenzitzeko guziak, ta erdetxiko duzu biktoria; ta aiek ta berze anitz konbertituko dire. Ala animaturik sartu ze salan edo lekuan, non zeuden kontrarioak: Prinzipalenak, guzien Maestru bekala zeukatenak, beiratus trabeska suber mezprez-iduri, erraten dio, Zara zu agrabiatzentuzuna gure Jangoiko andiak itz atrebitueki? Ni naiz, dio sandak, baña ez itz atrebitueki, baizik arrazio ta egia klaroeki. Asi ze Filosofo gura defendatzen argumentu banoeki, Poeta banoek emanikako laudarioeki. Sandak aditu ondoan errespondatu zue, nola Poeta gaiek berek kontatzentuten beren Jangoiko gaien milla gaixtakeria in zuztenak, txarkeria, ta zikinkeria eztagozkionak ongi, ez solamente Jangoikoai, ezeta ere persona prestu ongi azi bati. Gero nola aien Sibila famatuek berek eskribitu zuten asko gauza on gure Jangoikoas, eta Jesu Kristos. Gero probatu zue anitz arrazio klaroeki, nola eztaiken izan, baizik Jangoiko bat, eta au guzis ona, sandua, ta justoa, ta gañarako egia fedeskoak, ain klaro, ain grazia onareki, mintzatzen zela humil modesta, baña grabe animosa, serafin bat iduri zuela, maneraz, ezi Filosofo gura gelditu ze konbenziturik etzuela zer erran. Enperadoreak ikusirik ori, ta turditurik manatzen ziote berze lagunei, lagun zezotela, ta errespondatu aren partez. Baña aiek guziek itz batean ziote, arrazio zeukala donzella garrek, ta etzekiokela kontrarrestatu, egia salbo. Aiek orduraño egon zirela itsuturik errorean, adoratus etzirenak Jangoiko, eztare gizon prestu: baña orai ia argiturik ezauntzen zutela, konfesatzen, ta adoratzen Jesu Kristo Jangoiko ta gizon egiaskoa: ta etzuketela ukatu.

        Ezta erraz erratea, nola sutu zen enperadorea iras! nola itsuturik bereala manatu zuen itxekitzeko hogera andi bat, ta bereala artan botatzeko guziak. Itxeki ze; ta filosofo gaiek ikusirik bota zekizkio sandari oñetara, eskatus logra zezotela Jangoikoaganik barkamendu uts egines orduraño; zeudela prest errezibitzera bataioa, nola iltzera Jesu Kristoren fede ta amoreagatik. Sandak gozosa ikusteas ala triunfatzen fede kristioa jakintsu gaietan, beiratus amorosoki, erran ziote zeudela seguro barkatuak zirela, ta sua izanen zela bataio gisa, garbitzeko arimak, ta igateko zuzenean zerura. Oneki animaturik, zeñatus anitz aldis, ta inbokatus Jesu Kristo, paratu zuzte suan, non denbora labur despeitu zuzten arimak. Gero joan zire kristioak biltzera aien errelikiak, ta aurkitu zuzte gorputzak oso, bilorik etzekiotela falta. Milagro goneki adiarazi zue Jangoikoak, zenbat kuadratu zekion aien sakrifizio gura; eta anitz Infiel konbertitu zire fede kristiora. Gelditu ze Maximino furoso, ta oraño deseoreki, ta esperanza banoareki, errendiarazteko Katalina: lenik progatu zue modu ones, ofrezitus milla gauza: gero guzia banoan zela ikusirik, asi ze meatxus ta erronkas, penaraziko zuela tormentu krueleki. Sandak erran zio, egin dezake nai duena, ezi orren tormentu tionak bukatuko dire; ta premio emanen didana ene Jangoikoak ezta bukatuko: eta uste dut, berorren etxeko jendetik ere asko salbatuko direla, ni nai zela medio. Sandak erran, ta Jangoikoak kunplitu zue. Baña rabioso enperadoreak ezin logratzeas nai zuena, azotarazi zue oñetaik bururaño bi ordus ososoa; zatikatus gorputz birjinale gura, ta atrarazis odol generoso gura, lurrean erre balsatus; ta beira zeudenek ezin beiratus lastimas negarres; ta enperadorea koleras, armaturik begiak, ta agotik abuña zeriola. Gero joanik bera bere palaziora, manatu zue sartzeko sanda karzelean, ta ez emateko jatera amenik ere. Amabi egunes iduki zute ala an: baña bisitatzen zute zeruko Aingiruek Jangoikoaren manamendus, ta sustentatu milagros. An karzelean bisitatzera etorri zekio enperadorearen Andrea admiraturik kontatu ziotenas sandas: gauas joanik ixilkias bere ministro ta soldado fiel batzueki, aditurik sanda explikatzen egietafedea, konbertitu zire bera ta bere gaiek berreuntaraño, maneraz, ezi ofrezitzen zire ematera biziak fedeagatik: eta Enperatriza tormentuen beldur zegolarik, animatu zue sandak guapoki, zegokela beldurrik gabe, Kristok biotzean indar ta koraje emanen ziola bear orduan, ta gero korona glorian. Ala animaturik despeitu zire, ta admiraturik sandas: zeñi agertu zekio an bere esposo dibinoa Jesus amoroso, erraten ziola, ea, ez lotsa, ni egonen naiz zureki; eztizu gaizkirik eginen tormentuak, eta zure medios anitz enegana konbertitu ondoan, zuri emanen dizut premio eternoa, an goiti nere paraisoan.

        Amabi egun pasaturik ala, eman gabe amenik, alaere bizi zela, jakinik enperadoreak ekarrarazi zue beregana; ta ikusi zuelarik, ez bizi solamente, baitare sana eder, ta ain luzitu agraziatu admiragarri, gelditu ze arriturik; eta mintzatus beratx amoltsu erraten zio, ezauntzen zuela, bere prendaengatik, ta grazia ta edertasun admirable garrengatik mereji zuela izatea munduaren erregina. Ezaundu zue sandak itz gaien zeboan altxatzen zen hamua; errespondatu zio, ezta kasorik egin bear gorputzaren idurias, baizik arimaren ederras, baita balio duena, ta sanduek dutena zeruan. Azkenik anitz platika ta itzketa pasaturik, batak porfia, berzeak porfia, etzukelaik atra nai zuenik enperadoreak, berriro errabiaturik iras manatu zue tormenta zezatela makina laur erruedatakoan armaturik puntza tzorrotzes, trabaturik elkarreki, maneraz, ezi aietaik batean paraturik persona, mogitzeareki errueda, bear zen zatikatu lotsagarriro. Lotu zute sanda; ofrezitu ze animosa Jangoikoai, eskatus bateo beraren grazia; asi zire mogitzen erruedaen makina gura: baña etze deskuidatu Jaun dibinoa faboratzean bere sierba: Istante, bat batean bere Aingiru batek urraturik joan zire erruedak arat onat, utzirik libre sanda, ta arrapatus ta iles anitz Infiel zeudenak beira; eta libre eskapatu zirenek oius ziote, andia da kristioen Jangoikoa. Zer peña, zer biotz etze beraztuko milagro goneki? Zer tigre, zer baseizia etze mansatuko miragarri ebeki? Baña Maximino ze tigreak ta peñak baño gogorrago: etze mansatu: baizik pensatus, zela bere deshonre izatea garaitua donzella baten konstanzias, onen akabatzeko zego diskurritzen tormentu berriak. Ori ikusirik enperatrizak ia etzuke disimulatu biotz-barnean zeukan sua; eta joanik ausart itz grabe serioeki egin zio akar, usatzen zuen krueltasun inhumanoas Katalinaren kontra, ta berze kristioen kontra, ta arrazio guziaren kontra, baizik zergatik segitzen duten zuzen-bidea: eta jakin zazu, dio, ni ere nai zela kristio, ta nagola prest iltzera Kristoren amores. Nork erran furia artu zuena berri berritan enperadorea? Bereala manatu zue kenzeko bere begien alzinetik bere andrea, ta degollatzeko ura, ta berreun soldado gaiek. Ala kunplitu ze sandak errana, Jangoikoak aren etxeko zenbait bereganatuko zuela. Enperatriza alegre admititurik sentenzia joan ze sandagana, logra zezon Jangoikoaganik grazia iltzeko ongi. Sandak erran zio, ea, arimo, ez lotsa, Jangoikoa da orreki, ta laster emanen dio Inperio bat milla aldis obeagokoa: Ta berla arteo. Oneki joan, ta in zute Martir berze gaieki bateo.

        Enperadorea bere Andrearen, ta bere, etxekoen odolas odolestaturik, aserik: ta etsiturik, etzuela errendiaraziko sanda, manatu zue degolla zezatela au ere. Au alegratu ze ortas; eta ofrezitu ze Jangoikoai sakrifiziotan. Jakin zelaik ziudadean sentenzia, jende guzia eldu ze ikustera il bear zuten lekuan. Ellegaturik an sanda ikusi zutelaik ain eder graziosa, batzuek iten zute nigar lastimas, baña bera zego alegre animosa; eta goraturik begiak zerurat, in zue orazio esker milla emanes in zition faborees, prinzipalki bukatzeas bizia beraren fedeagatik. Eskatu zio, errezibi zezala bere espiritua, ta etzezala permiti, gorputza geldi zeien gaixto gaien eskuetan. Eskatu zio, beraren deboto guziei in zezoten fabore: ta argi zezola an zegon jende guziari. Au erran, ta ebaki zio batek burua lepotik; eta atra ze andik, ez odol, baizik esne miragarriro. Gero gorputz sandua zeruko Aingiruek eraman zute Sinai deitzen den oianera, non depositaturik darion likore prezioso bat, sendatzentuena heritasunak. Gero Justino enperadoreak egin zio tenplo eder bat an berean. Anitz maneras andia da sanda gau, ta anitz maneras distingitu, honratu, ta honrarazi du Jangoikoak munduan ere: Nork explika, nola zeruan? O S. Katalina Birjin ta Martir eder gloriosa, Jesu Kristoren esposa amantea, ta Diszipula propia, Filosofoen maestra, ta jakintsuen erakustuna, garaitutuena tormentuak, ta eriotzea! Ongi egina, jarin baize orren lepotik esne, mostratzeko orren arimaren txuri eder garbia! Ongi egina, in baiziote ilaria zeruko Aingeruek. Ia dago arima jeneroso goi gozatzen bere esposo dibinoaren besarka amoroso eternoa. Logra bez ellega gaitzen gu ere, despreziatus emengo banidadea, ikustera Jangoikoa orren konpañian &.

        Azaroaren 29.an S. Saturnino Obispo ta Martir. Moret in S. Firmin.

 

aurrekoa hurrengoa