www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Garagarzaroaren 13.an
S. Antonio Paduakoa

 

        S. Antonio jaio ze Lisboan Portugaleko Korte Errealean buratso nobleetaik; Paduakoa deitzen da, zeren Paduan obratu zituen miragarriak, ta an iltzen, ta an daukaten beraren gorputza. Esneareki artu zue Ama Birjinaren debozioa mantenitu zuena bizi guzian. Berladanik mostratu zue izanen zena, bere jenio ta injenio onareki, gasterik zar baize, ta txipirik andi. Amaborz urteetan zelarik, noiz berzeek idikitzentuten begiak gaixtakerietako, S. Antoniok idiki zitue ezauntzeko munduaren gaixto banoa, ta erretiratzeko errelijionearen portura; ta ala egin zue S. Agustmen Kalonje relijiosoen Konbentuan. Andik pasatu ze berze Konbentu batera urrun, bizitzeko aideen bisitarikabe, orazioan ta penitenzian. Emen Coimbran zegolaik, agitu ze pasatzea andik borz fraile franziskoen gorputzak martirizatu zuztenak Marruekosen. Itxeki zekio antsia, joateko bera ere Marruekosa, logratu naiez martirioa. Ortako aldatu ze Franziskoen errelijionera. Sentitu zute galtzen zutenek beraren konpañia; ta batek erran zio, zoaz franziskoetara, zoaz, agian sandu inen zara laster. Au erran zio burlas bekala. Sanduak errespondatu zio, anaia, aditzen bauzu in nai zela sandu, Jangoikoarena izanen da gloria. An aumentatu zekio martirioaren antsia, ta tratu in zutenaren konforme biali zute Moro-errietara: baña an Jangoikoak biali zio heritasun luze bat, zeñen kasos itzultzerakoan itsasos Españarat, biali zue Jangoikoak al ze erru bat eraman zuena Siziliara. An zelebratzen zue S. Franziskok Kapitulo jenerala: beraren bedeizioa artzeagatik, ermanarazi ze arara. Andik eraman zue batek konbentu erretiratu batera. Emen egon ze Sandua emanik guzia oraziora, ta penitenziara, zerbitzatzen guziei ofizio apalenetan, nola eskobatzen, onziak egiten, agertu gabe estudiatu zuela, zeukatelaik ignorantetako. Andik biali zute berze leku batera lagun batzueki: ebek, ta S. Domingoren fraile batzuk juntaturik konbentu batean, ango Superioreak eskatu zue, ebetaik batek explika zezala Jangoikoaren itza. Exkusatu zire guziak. Orduan manatu zio S. Antoniori, erran zezala zerbait. Exkusatzen ze, baña etzekio baliatu. Obedienzias mintzatu ze ain admirableki, ezi guziak gelditu zire arriturik bere xakintasunas, mintzaeras, espirituas; ta iago humiltasunas, nola egon zen ainberze denboras altxatus Jangoikoaren donoak.

        Okasio goneki bere Aita S. Franziskok manatu zio egin zezala Predikariaren ofizioa, baitare erakutsi zezala Teologia. Manamendu goneki agertu ze argia altxaturik egon zena: argitu zue Franzian ta Italian, konfirmatus bere doktrina bere bizimodu sanduareki, ta infinizio bat milagroeki. Nork konta konbersioneak numeroik eztutenak? Zenbat hereje, zenbat bekatari andi? Bein konfesatu zire Sandu goneki ogei ta bi ladron famatuak konbertitu zituenak. Herejeeki zue pelea kontino. Batek Bonibillo deituak ukatzen zue aldareko Sakramentuaren egietafedea. Konbenzitu zue aisa Sanduak, de manera ezi etzuelaik arrek zer errespondatu, apelatu ze milagroetara. Sanduak erran zio, iduri zaizu zure mulak adoratzea Sakramentu gura ote den progu ona Jesu Kristoren presenzia errealaren? Nauzu apostatu adoratuko duela zure mulak? Apostu eginik, iduki zue irur egunes jan gabe: ondorean Sanduak meza erranik, eraman zue Sakramentua akonpañamentu andiareki: ekarrarazirik mula, ematen zio herejeak olo ta jateko nai zuena: Sanduak erran zio grabe, Jaun Jesu Kristoren izenean, zein ere nik daukaten eskuetan, manatzen dizut zatorrela egitera erreberenzia zeure Kriadoreai, konfundi daien herejia, ta guziek sinetsi dezaten Sakramentu gonen egietafedea. Bitarteo arrek oloa arrimatzen zio muturrera: baña mulak ark baño ezaumentu iago zuenak, oloa utzirik, adoratzen zue Sakramentua, burua kurturik ta besoak doblaturik. Milagro ain klaroareki alegre gelditu zire katolikoak, ta konfuso herejeak. Berze bein Ariminon nai ziotelaik Sanduak predikatu, aiek etzute nai aditu: Joan ze itsas-basterrera, deitu zitue arraiak, adi zezaten, ziola, adi nazaze zuek, ezi hereje gebek ez naute nai aditu. Gauza arrigarria! urbildu ze basterrerat infinizio bat arrai, andi, txipi, erdikal; ta paraturik erkadan, buruak ur gañean, zeude geldi; ta Sanduak deitzen zituela anaiak, in ziote predikua, zenbat fabore zor zioten Jangoikoai, ta nola bear zioten obeditu, ta zerbitzatu; ondorean buruak kurturik errezibitzeko bedeizioa eman ziotena, joan zire guziak ura barna. Katolikoak admiraturik, hereje anitz konbertitu ze. Berze bein konbidatu zute bazkaris hereje batzuek: joan ze plazer iteagatik, al bazuzke ekarrarazi zuzen-bidera: jarririk maian ezaundu zue Jangoikoaren argis, paratu ziotela beneno janarian: akar in ziote amoltsuki, zergatik aiek nai zioten in gaizki, etzuelaik berak nai baizik aien ona beti? Erran zute, in zutela progatzeko, ia zen Predikari Apostoluen gisarakoa, etziona gaitzik egiten benenoak ere, dion bekala Ebanjelioan. Ofrezitu ziote, artzen bazue dañurik gabe, konbertituko zirela. Sanduak egin zue guruzearen señalea janariain gañean; jan zue, ta ain sano gelditu ze mellarik gabe. Ala konbertitzen zire anitz.

        Alako milla ta milla egiten zue Jangoikoak, ia mintzatus Sandua lenguaje batean, entendarazis asko lenguaje diferentetakoak zirenei; ia aditus urrundanik agitz; ia kanpoan erauntsiak alde guzietaik ugarreka, ta erdian adizaleak ur tantarik gabe: ia zegolaik predikatzen errelijiosoei, agertus milagrosoki an S. Franzisko bizi zena urrun andik. Alako gizona aditu naiez etze milagro ezin kabitzea jendea tenploetan, jaikitzea gauerdian leku arrapatzeagatik, ertxitzea dendak ta botigak predikua-bitartean, ta egitea ondorean askok penitenzia arrigarriak. Berze gisas ere iten zitue miragarriak. Bein abrats gogor baten ilarian erran zue, nola Kristoren itza den, non ere daukan batek bere tesoroa, an daukala bere biotza: ala onek zeuka biotza bere kofreetan; zoazte, ta an aurkituko duze. Joan ta erran bekala aurkitu zute. Askotan agertzen zekiote ametsetan batzuei erraten ziotela, ea, ots, jaiki, ta konfesa urliareki alako bekatua in duzuna Jangoikoaren kontra, izanik ain sekreto, ezi baizekie Jangoikoak. Bein etorri zekio bat konfesatzera ain kontrizios beterik, ezpaizeike mintza kongojaren utses. Erran zio Sanduak, bada etzaizke mintza, zoaz ta eskribiturik papel batean ekar zadazu zeure bekatuen konfesioa. Ekarri zitue eskribiturik, ta ikusi zire borraturik guziak arras. Dudarik gabe izan ze Sandu gau Konfesioko Sakramentuaren amazale, ezi il ondoan ere Paduan heri zoezin guziak bisitatzera gorputz sandua, guziak itzultzen zire sendaturik, baldin konfesatu bazire ellegatu baño len, baña ezperen, ez. Bekatuetaik garbitzeareki arimak, libratzen zitue Deabruaren eskupetik: orgatik zio Deabruak oposizio andia, ta iten zio gerra al guzia. Gau batez nai zue ito, txintxurria ertxitus fuerteki, ta iltzeko puntuan egon ze, baña inbokatus bere Ama Santisima, libratu ze. Berze aldi batez botatu zue pulpitoa, non baizego predikatzen: baña niori etzio dañurik egin, abisatzeareki Sanduak, ta orazio egiteareki. Berze aldi batez predikua aditzen zegon andre bati etorri zekio mandatari-iduri bat, erraten ziola iltzela bere seme bat. Sanduak pulpitotik ezaundurik erran zio, etzezala sinesta, zeren baize Deabrua inkietatu nai zuena: semea zegola bizi ta ongi. Deabruak aborrezitzen zuena, maite agitz zue Jesus onak: Gau batez ostatus arturik batek bere etxean Sandua, kuartoan adbertitu zue argitasun andi bat: urbildu ze ikustera irriñartetik, ta ikusi zue aur eder bat libruaren gañean, gero Sanduaren besotan, ta Sanduak apatzen zuela, ta erregalatzen zela beira beira amorosturik. Jakin zue Sanduak errebelazios, nola ostatukoa egon zen beira, ta eskatu zio etzezola niori erran bizi zen bitarteo.

        Ez solamente libratzen zue bekatuetaik, baitare tentazioetaik, ta berze trabajuetaik. Errebelatu zio Jangoikoak zebilala Nobizio bat agitz tentaturik, habitua utzi naiak. Lastimatu ze, negar egin zue ta orazio: Deitu zue gero, idiki zio agoa bi eskues, ta ats emanik barnera erran zio, arzazu Espiritu Sandua. Oneki Nobizioa gelditu ze libre ta alegre. Berze bat etorri zekio agitz tentatua, ta kasi desesperaturik aragiaren tentazioen kasos, ezin garaitus zebilala. Konfesatu ze Sanduareki: ondorean Sanduak arturik apart kendu zue bere tunika, ta arri pararazi zio: Istantean sosegatu ze, ta gelditu ze libre trankil betikos, etzuela beñere gerostik sentitu alako tentaziorik bere bizian; baita ori progu ederra, zela S. Antonio gizon bat Zerukoa lurrean, edo Aingeru bat lurrekoa kastidadean. Bi aldis atzendurik lan in bear zuenas konbentuko koruan, zegolaik predikatzen pulpitoan oroiturik baratu ze, ta burua estalirik kapillas an, bitarteo ikusi ze koruan kantatzen. Paduan pasatu zitue bere azken denborak, ta obratu ere bai prodijio andienak. Zute Tirano bat Enzelino deitua, tigre bat zena kruela, inhumanoa, ikaragarria, iltzen zituena jendeak nola txinurriak. Arengana joan ze S. Antonio errebestiturik Jangoikoaren espirituas beldurrik gabe: akar egin zio bere maldade ta horrore egin zituenes: meatxatu zio Jangoikoaren ira, ta su eternoa. Soldadoak beira, noiz manatuko zioten, ilarazteko Sandua, nola iten zuen erraten zioteneki itz bat kontra. Tiranoa, erreberenzias arturik Sanduaren kordona, ta paraturik bere lepoan bota zekio oñetara, ta ofrezitu zio emendatzea, naiz gero etzuen kunplitu. Egin zuen demostrazio garren kausa izan ze, ikusi baizue Sanduaren aurpegia, erreprehenditzerakoan, sua zeriola, ta erresplandore ikararazi zuena, ta orgatik turditurik egin zuela egin zuena. Berze bein Tirano berak falsikinak biali zio Sanduari presenta andi bat. Sanduak etzue nai izan errezibitu, bai despeitu mandatariak atra zeizela bereala, ezpazute nai progatu Jangoikoaren ira. Baliatu zekio ez artu naia, zeren ezi zekarrate ordena, artzen bazue, kentzeko bizia berartan. Baña nork engañatu Jangoikoa? edo Jangoikoaren gizona Jangoikoak biotzean daukana?

        Jangoikoaren argis zekie asko gauza geroko, urruneko, ta sekreto. Señora bati enkomendatu zenai beraren orazioetan seguratu zio, izanen zuela seme bat, Errelijioso izanen zena, ta Martir, ta Martiren alzindari: ta ala izan ze erran bekala. Eskribano bat gaixtofikatua ze Franzian; oni aurkitzen zuelaik karrikan Sanduak iten zio erreberenzia andia. Erreparaturik bein arrek, ustez burlas iten zion, joan asarre, ta meatxatu zio. Sanduak humil erraten dio, ez eztut egiten burlas, baizik sines, zeren nik nai nuen grazia ta ezin logratu dudana, orrek logratuko baitu, baita Martir izatea. Ala izan ze, ezi Obispo batek joanik moro-errietara erman zue bereki, eta bein zegolaik Obispoa moroen ertean predikatzen epelkara, goratu ze ura ausart, ta koraje andiareki laudatu zue Kristo, ta itsustu aien Mahoma. Orgatik tormentatu baizute irur egunes, ta azkenean il; ta zeramatelaik degollatzera, oroitu ze S. Antoniok erranas. Miragarria agitu zekiona Aitareki, zein bizi baize Lisboan, semea zegolarik Paduan. Aitak izan zue Erregeren gauzen kargu bat: kontuak emanik Erregeren Ofizialeei, ta pagaturik puntualki, senzill prestu bekala etzue in kasorik goratzeas erreziboak. Denborain buruan aiek ere kontuak eman bear, kobratua kontatu zute artzeko, ta eskatzen ziote pagatu zuenai: Gizonoi aurkitzen ze guzis aflijiturik erremediorik gabe. Konsejua bildu zelarik Kortean kargu egiteko, Sandua Paduan zegona plantatu ze derepente Lisboan sala gartan: Erregeen Ofizialeei erran ziote grabe, ea bereala artu kontuan pagatu ziotena Jaunonek alako egunean, alako garaian, alako lekuan, alako ta alako monedaetan: ezpadute egiten, ofendituko dute Jangoikoa, ta kastigatukotu gogorkiro. Arritu zire Ofizialeak: kunplitu zute: ta Sandua desagertu ze, ta etze ikusi iago an. Berze aldi batez egin zue iago. Akusatu zute falsuki bere Aita egin zuela eriotze bat bere mutileki. Eman ze sentenzia iltzeko guziak. S. Antomok Paduan jakin zue ori Jangoikoaren errebelazios: ta eskaturik Guardianoai lizenzia joateko bide pixka bat; gau artan eraman zue Aingiru batek Lisboara: goizean oanze Korrejidoreagana eskatzera Jesusen amoreagatik, etzezkiela ilarazi gizon gaiek kulparik etzutenak. Baña nola ezpaizue nai Korrejidoreak errebokatu sentenzia emana: Sanduak biztu zue ila, ta guzien alzinean galdegin zio ia zuten aiek kulparik arren eriotzean. Il biztuak erran zue ezetz. Justiziako Ministroek nai zute galdegin zezon nor zen il zuena. Sanduak erran zue, ni ez naiz etorri galtzera kulpaduna, baizik libratzera inozenteak. Orreki ebek joan zire libre etxera, ila obiara, Sandua Paduara ain laster nola etorri zen: eta Lisboa guzia ta berze jakin zutenak gelditu zire laudatzen Jangoikoa.

        Itzulirik S. Antonio bere Paduara segitu zue bere predikazioan irabazten arimak: ta urbilen Garizuman, biziaren postrean bekala, ferbore iagoreki, ta fruitu ezin iagoreki. Gelditu zekio gorputza akaiturik indar gabe ta herikor ainberze trabaju ta penitenzien kasos: ta ezaundurik urbil zela plazoa, erretiratu ze bi laguneki leku soill eremu batera, non gaindurik gaitza, errezibiturik Elizako ordenamentuak, errezaturik psalmo penitenzialak, enkomendatus bere Ama Santisimari, onen medios logratu zue ikustea Jesu Kristo, zeñen eskuetan errepausa andiareki entregatu zue arima andi gura 1231 urtean; bere adinaren 36.an; zeñetaik 15 pasatu zitue etxean: 11 kalonje errelijiosoen ertean: ta 10 S. Franziskoren errelijionean. Urte gutis anitz egin zue munduan: baña Zeruan ere alakoak naituzte len baño len. Gelditu ze gorputza lo bekala, biziaren kolore, nola ezpalitz il. Iltzen egunean nai zutelaik Fraileek etzeien xakin, ortzitzeagatik beren Elizan, Jangoikoaren probidenzias aurrak ta mutikoak Paduan asi zire ibiltzen karrikas karrika, ta klamatzen, il dela Sandua, il dela Sandua. Boza gaieki penas bete zire guziak entendatus iltzela S. Antonio. Ainberze ta ain andiak izan zire milagroak il ondoan, ezi heri guziak konfesaturik enkomendatu zirenak, guziak sendatu zire: eta ain izanes klaro, bereala urbilen urtean 1232.an kanonizatu zue Aita Sandu Gregorio IX.ak: eta egun gartan Lisboan, jakin gabe oraño kanonizatu zela, agitu ze gauza bat admiragarria, baitirudi Zerua ta lurra konformatu zirela festejatzeko Sandu berria; zeren ezi ezkila guziak soñatzen zire abando, niork ukitu gabe: gizonak ta emastekiak atratzen zire beren etxeetaik saltoka alegranzias, ta jende guzia zoraturik bekala bozkariundez: eta niork etxakin motiboa. Erreparaturik eguna, xakin ze gero, zela egun gura, zeintan deklaratu zuen Sandu Aita Sanduak. Paduan zelebratu zute orduan festa andieki, ta urteoro Patrono bekala: ta faboratzentu errealki bereak bekala. Bein zeudelaik Enzelino Tirano garren beldurrak, eta Konbentu gartako Guardianoa negarres Sanduaren obia-alzinean, atra ze obiatik boza bat klaro erran ziona, zorzi egunen buruko libre geldituko zela ta konsolaturik Ziudadea. Edatu da Sandu gonen debozioa leku guziak barna, ta arrazioreki, zeren guzietako da Abogatu andia; prinzipalki diote ezi gauza galduen aurkitzeko: Sandu berari agitu zekio, bizi zelarik, ebatsi baizio libru bat eskapatu zen Nobizio batek. Paratu ze Sandua orazioan eskatus Janpikoai bere librua. Pasatzean ugalde bat Nobizio garrek, paratu zekio Deabrua alzinean ezpata bateki eskuan, manatus asarre, itzuli zeiela konbentura, ta eman Sanduari bere librua, ezperen, ilen zuela an berean. Itzuli bai itzuli ura laster lotsarriturik, ta kunplitu manatua

 

aurrekoa hurrengoa