www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 13.an
S. Hermenejildo
Españako Prinzipe ta Martira

 

        Da egietafedea dela lenbiziko manamendua legean, Jangoikoa onetsi ta adora zagula gauza guzien gañetik, au da galdu naia gauza guziak lenago ezi ofenditu bere Majestadea. Kunplitu zue manamendu andi gau. Hermenejildok, galdu nai izan baizue korona Españakoa ta bizia bera, ez galtzeagatik fede katolikoa ofenditus Jangoikoa. Izan zue Aita Leobijildo Errege Españakoa Godoa ta hereje Arrianoa, ta anaia bigarrena Rekaredo, gero in zena Errege, faltatzeareki lenik anaia, ta geroxago Aita. Bi humeak azi zitue Aitak bere Sekta gartan: biak in zire gero Katoliko, lenik Hermenejildo Prinzipea, geroxago Rekaredo. Ezaundurik bada Hermenejildok Jangoikoaren argis, ta S. Leandroren doktrinas zuzenbidea, utzi zue sekta gura, ta abrazatu zue fede Katolikoa: eta orgatik berari afizionatu zezkio zirenak Katoliko Españan, ta nai lukete izan bera Errege. Leobijildok alde bat beldurrak gora zekion semea erreinuareki, berze alde bere Sekta gaixtoaren zelos persegitzen zue Prinzipea. Onek firme artu zuen propositoan eskribitu zio Aitari attento, ene Aita, asarratzen bada, zeren aldatu duten errelijiones, nik eskatzen diot eman dezadala lizenzia pena artzeko ikusis eznauela utzi nai kuidatzera nere salbazioas iago ezi munduan den guzias. Eta bego entendaturik, nagola prest ematera, bear barin bada odola ta bizia neure arimagatik, ezi ezta arrazio, dezaken iago Aita lurrekoak, ezi Jangoikoak, ta indar iago Aitaren borondateak, ezi nere konzienzia proprioak. Azkenean faltaturik indar ta sokorru esperatzen zituenak, erori ze Hermenejildo Aitaren eskuetan. Aitak preso ermanarazi zue Sevillara, ta ertxitu dorre batean. Kontatzen du S. Gregorio andiak: nai izan zuela Aitak meatxu, loxentxu, ta promesa andieki itzularazi utzi zuen sektara, Sanduak firme erresisti, etzuela utziko fede ta relijione egiaskoa bein ezaundu zuena. Orgatik Aitak kendu zio erreinua ta zuen guzia: ta lotu bera ertxiago: baña loturik gorputza, libre zeuka biotza ez ajolarik egiteko emengo erreinuas, ta deseatzeko erreinu eterno gura: ta ala kalabozoa tenplo itzulirik, an egoten ze orazioan eskatzen arimo sufritzeko bear zen guzia. Ellegatu zelarik bazkoa, biali zio Aitak Obispo hereje bat, zeñen eskutik errezibi zezan komunionea, orreki artuko zuela bere grazian. Baña Prinzipe Sanduak bota zue bereganik Obispo herejea akar egines gogorki. Or, aiturik Aitak beterik koleras biali zitue soldadoak ta Ministroak il zezaten an zegon lekuan, ta ala egin ze. Partitu ziote burua aizkora batez, ta kendu ziote bizitza gorputzarena berak aspaldian despreziatu zuena. Baña mostratzeko bere martirioaren gloria, Zerutik izan zire señaleak ta prodijioak, ezi gauas aditu zire musika Zerukoak ilaren aldakan: baitare diotenez argi milagroskoak, benera zezaten Martir bekala Prinzipe Sandua ia Zeruan koronatua Errege glorioso. Aita herejea urrikitu ze eginas, ta ezaundu zue fede katolikoa dela egiaskoa, baña etzue izan koraje bear adiña ellegatzeko konfesatzera jendearen beldurrez. Eta heriturik iltzeko enkomendatu zue S. Leandrori berze semea Rekaredo, zeñi usten zion korona, in zezan oneki nola in zuen berze anaiareki. Enkargu gau in ondoan joan ze mundutik. Enkargatzea on diote izan zela, zeren penatu zen iltzeas Hermenejildo kulparik etzuena, ta zeren ikusi zen zenbait milagro fede katolikoaren progutan denbora gartan. Lenik soldado iltzuena Sandua egun gutiren barnean iltze bera zori gaixtoan miserablekiro. Gero soldadoek errobatzean konbentu bat, nai zuelaik batek heritu Abadea sollik gelditu zena, Jangoikoaren kastigos bera gelditu ze an ilik derepente. Alaber katoliko batek disputatus hereje bateki, egiaren progutako iduki zue burriña bat goritua eskuetan mellarik gabe: ta herejea etze benturatu egitera berze ainberze bere gezurragatik. Alaber hereje bat bere Obispo herejeareki konpondurik iduriarazteko itsua zela, ta eskatzeko Obispoari eldu zelaik Erregereki, para zezkien eskuak arren begietan argitzeko; pasatzerakoan asi ze eskatzen, o Jangoikoaren sazerdotea, urrikari bedi itsu miserableas; para bez bere esku konsagratua ene begien gañean, argi daitzen. Joan ze, paratu zio eskua, eta Jangoikoaren permisios len etzena itsu gelditu ze itsu. Orduan miserableak oiu, nola Obispoak inarazion fikzione gura &. Ala joan zire desengañatus herejeen gaixtakeries, ta herejiaren falsedadeas: eta azkeneko ia Rekaredo Erregea S. Hermenejildoren anaia konbertiturik, ta juntaturik Obispoen Konzilio Toledon Erregeren ta Jaundien presenzian kondenatu ze herejia, ta fede katolikoa laudatu, ta errezibitu ze jeneralki, S. Leandro Presidente zela, Konzilio III. Agitu ze au seigarren jendamendearen akabanzan edo zazpigarrenaren astean. S. Hermenjildo iltze 584 urtean.

 

aurrekoa hurrengoa