www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Azaroaren 30.an
S. Andres Apostolua

 

        S. Andres izan ze S. Pedroren anaia zarragokoa, lenbiziko ezaundu ta tratatu zuena Jesu Kristo, ezi zelarik S. Juan Bautistaren Diszipulo, aiturik Maestrua erraten Jesu Kristos, ona Jangoikoaren axuria, bereala onen atzean joan ze lagun bateki; ta galdeginik non bizi zen, berareki joanik egon zire egun batez; eta ezaundu zute au zela Mesias edo Jesu Kristo Jangoiko gizona guzien erremediotako etorria. Berri on gau emanik bere anaia S. Pedrori, eraman zue Jaunagana. Jaunak ikusirik erran zio, zu zara Simon Juanen semea; zu deituko zara Pedro, baita oroat nola Zefas, edo arri firmea. Kontent itzuli zire opatuas alako fortuna: ta zeudelaik egun batez sareak botatzen arrantzuko, Jaun onak erran ziote, Atozte ene atzetik; inen zaiztet arimen arranzari. Guzia utzirik, istantean joan zire berareki; ta izan zire beraganik beti ongi onetsiak ta estimatuak: Eta S. Pedro destinaturik amabi Apostoluen buru ta Prinzipe, aren urbilena ta prinzipala kontatzen dute S. Andres. Ezta dudarik, atra zela bere jenio ta injenio onareki alako eskolan alako Maestruareki Diszipulo propia: ori progatu ze izan zion amore fiñ andian; beraren amores egin zituen obra onetan; ta pasatu zituen trabaju, persekuzione, ta martinoetan.

        Errezibiturik Espiritu Sandua, oneki entendamentuan argi, borondatean su, biotzean koraje ta indar abasto, asi ze pregonatzen Jesu Kristoren ebanjelioa, Judean lenik, gero Kapadozian, Galazian, Bitinian, Albanian, Trazian, Eszitian, obratus asko milagro, arkitus jende gaiek nola iruzki berri batek, ta konbertitus zuzen-bidera franko. Azkenik pasatu ze Akaiara: ta ango ziudade prinzipal Patras deitzen den batean baratu ze predikatzen ebanjelioa. Ango Prokonsul edo Gobernari Ejeas deituak debekatzen ziote bere menekoei uztea beren errelijione falsua. Joan zekio S. Andres, eta koraje andiareki, naiz modu onareki erran zio, Arrazio litzake, delarik berori gizonen Juez, ezaun lezaken guzien Juez dena, ta zeruan dagona Jangoiko bakar egiaskoa; eta ez ajolarik egin beren Jangoiko bano goietas, ta Demonio egiaskoes, zeñek dauzkiten engañaturik galarazteko betiroko. Ejeasek erraten dio, zara zu Andres gura urratzentuzuna gure Jangoikoen tenploak, ta arrarazten guruzifikatuaren errelijionea, debekatu dutena enperadoreek? Orduan S. Andres asi ze defendatzen, ta explikatzen errelijione kristioaren egietafedea, eta nola Jesu Kristo guri zigun karidade geiegiagatik egin zen gizon, trabajatu zen plantatzen errelijione bakar egiaskoa, ta utzi zen guruzifikatzera bekatariengatik, salbatzeagatik guziok. Ejeasek erraten dio, konta kontu goiek sinetsi nautenei: zuk sinetsi niri, paratuko zaitutela, ainberze laudatzen duzun guruzean, ezpaduzu sakrifikatzen gure Jangoikoei. S. Andresek dio, nik egunoro sakrfikatzen diot Jangoiko bakar guzis poderoso egiaskoari, ez oien idolo banoera, ta ez ari, ta idi, ta animaleen aragi ta odolak, baizik axuri bizi garbi mantxarik gabekoa, zein arturik ere fielek komunionean, axuri sakrifikatu dena oso gelditzen da ta bizi. Etzue ark entendatzen, ta eznai ere alako Teologia, ta enfadaturik manatu zue paratzeko preso karzelean. Jendea goratzen ze eman naies Gobernariaren kontra, eta ez utzi naies karzelean sandua: baña sanduak Jesus onaren amores, ta karidade jenerosoas etsaiaren fabore milla otoies ekatu ziote, etzeitzela mogi kontra, etzezotela estorba martirio antsia guziareki deseatzen zuena. Ala sosegatu zire.

        Berze egun bates presentarazi zue Juezak, ta erran zio, akordura itzuli bide zara adoratzeko gure Jangoikoak, ta ala exkusatzeko eriotze samiña, ta gozatzeko bizia gustoso dena. Errespondatu zue sanduak, nork ere eztuen sinesten Jesu Kristobaitan, ez dezake izan kontentu ta gusto onik, eztare bizitzarik, nola beti predikatu duten leku gebetan. Juezak emen, orgatik berorrengatik beartuzu adoratu gure Jangoikoak, desengañatzeko ala jendeak engañatutuzunak zeure predikueki: ezperen, pasarazikotizut tormentu erruak, ta azkenik eriotzea gurutzean. Goratu ze orduan Apostolua, O erioaren humea, ta zur earra, sura bota bearra, uste du agian lotsarazi ni meatxus ta erronkas? Egin bez nola nai duen: prest nago pasatzera, baitakit zenbatenas iago pasatzen duten, iago premio izanen dudala, eta orrek iago infernu daukana prestaturik. Sutu ze ura koleras, ta azotarazi zue kruelkiro oñetaik bururaño: zazpi berdugoek in zute lan gau aldatus bata berzearen atzetik apostus bekala, utzirik guzia llagaturik odola zeriola guzitik. Eta gero manatu zue, paratzeko guruzean sokas loturik oiñ eskuetaik, iago iraundu zezan martirioan. Zeramatelaik ia ortako, goratu ze jendea oius, zer egin du gizon justo, sandu, ta Jangoikoaren adiskide gorrek, ala paratzeko guruzean? Sandua berriz alegre klamatzen, etzezotela estorba fortuna gura, nola baize bukatzea bere Maestru dibinoaren amores guruzean. Eta au ikusi zuelaik urrundanik, alegranzias diosala egin zio, Agur, Jangoikoak bedeika zu o gurutze preziosoa, Jesus Kristoren gorputzareki konsagratua, beraren mienbro ta odolareki adornatua ta edertua: len lotsatzen zinduza gizonak; gerostik onat alegratzentuzu. Alegre seguro eldu naiz zuregana: errezibi nazazu zeure besotan alegreki. O gurutze ona, aspaldirik zure naiak nindego ni, zure billa ibili naiz; ta orai aurkiturik ar nazazu ni zure besotan iltzenaren Diszipulo nai zena, errezibi nazan zure medios erredimitu ninduenak zure medios. O zer itzak ebek! zer amoresko sua! zer anhelo eta ansia zoroa, padezitu naies Jaunagatik! O Jangoikoaren amoresko ardo jenerosoa, nola itentuen gizonak! Loturik goratu zute guruzeareki, zeudelaik beira ogei bat milla persona lastimaturik ta admiraturik; eta sanduak guruzetik animoso alegre animatzen ta konsolatzen zitue, pasatzeko neke-pena Jaunaren amores. Bi egunes egon ze gurutzean dilindan; eta jendea klamatzen etzela il bear alako gizona ain ona, ta Jangoikoaren onetsia. Juezak ia beldurturik nai zue kendu gurutzetik: baña etzue nai Jangoikoak, zeren sanduak eskatzen zion, o ene Jesus, ez permiti kendu nazaten emendik, zeren ezaundu dut orren guruzearen birtutea: baizik berorrek errezibi bez ene espiritua, ezi ia ordu da doaien berorrengana. Itzebetara jautsi ze argi bat inguratu zuena sandua, ta estali, niork ikusi etzezaken gisan. Iraundu zue ordu erdi bat bekala, ta ura kentzeareki bateo despeitu zue arima, Azaroaren 30.an Kristoren 72 urtean. Apostolu sanduaren gorputza ortzi zue Andre prinzipale batek deitzen zenak Maximila, zein etze atrebitu kastigatzera orgatik Jueza, baña zegolaik disponitzen akusatzea, ta kontu ematea enperadoreari, Demonioa jabetu ze artas, eta ilarazi zue dolore ta oiu andieki: eta on izan ze okasio, konbertitzeko berze anitz fede kristiora. Gero pasatu omen ze gorputz sandua Konstantinoplara: gero berriz Amalfi deitzen den ziudadera Napolesko erreinuan, nondik beso bat lograturik erregalos S. Gregorio andiak eraman omen zue Romara, non guardatzen den S. Andresen tenploan, obratzen duela len ta gero, asko milagro & Martirioa Neronen denboran.

        Abenduaren 3.an S. Franzisko Xabier.

 

aurrekoa hurrengoa