www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Aprilaren 1.an
S. Pedro Gonzalez Telmo

 

        S. Pedro Gonzalez jaio ze Fromestan Palenciara borz lekoa dagon billan buratso noble abratsetaik. Estudiaturik arte liberalak, egin ze Palenciako Kalonje: ta gero Dean, edo Kalonjeen buru, naiz gaste zen oraño, ta munduko bano, guaponai ta arrullo: Eta ala posesio artu bear zuen egunean, baize eguerri-bazkoan, galas bestiturik, ta banidades atra ze bere gisakoeki zaldi arrullo arrogante batean karrikas karrika anitz arroitu, ponpa, ta burrunbareki. Baña ikus daitzen Jangoiko onaren maneratuenak konbertitzeko arimak, beraren permisios agitu zekio Dean Jaunari txasko andixko bat: zeren ezi oben obenean zoro zebilalaik karrika nausian karreraka, erori ze bat-batean bere zaldiareki aintzira loi, ta ongarri zeiken andienean, non guzia funditurik oñetaik bururaño, ia etze gala errestorik, baizik inmundizia: An zire jendearen irriak, oiuak, txistuak. Gelditu ze ain konfuso alketurik, ezi etzekio iduri zeikela bizi jendeen ertean izan zuena alako desgrazia: eta Jangoikoak bateo argitzeareki biotza, berartan artu zue erresoluzio, bada mundua burlatu da nitas, ni ere burlatuko naiz munduas: eta ala eman bear naiz Jangoikoai betikos despeiturik mundua. Sartu ze bereala Sto. Domingoren errelijionean, utzirik errenta, dignidade, ta esperanza guziak. Eman ze arimaren ontzera, ta adornatzera birtutees. Orazio mentala ze nola fabrika Espirituarena: an ikasi zue izaten humil obediente manso sufritu, penitente: an biztu zekio fedea, ta esperanza, ta guzien gañetik karidadea, au da Jangoikoaren ta proximoen amorea, imitatus bere Aita ona Sto. Domingo: eta nola Sandu gonen intenzio prinzipala izan baize irabaztea arimak Jangoikoaren, eskatzen zio Pedrok in zezan era ere instrumentu dignoa ortako. Estudiaturik ederki bear zena, asi ze predikatzen lenik bizimoduas; gero mias.

        Ia gizon berria eginik Kristoren konforme asi ze arimen eizian ibilis trabajatzen afanaturik an ta emen asko lekutan Españan. Gauza notagarri bat kontatzen da Sandugontas, noranai zoeien, etzela andik atratzen, konfesatu gabe ango guziak: Zeren bereala tratatzen zue konfesioaren lixuas, ta bere konbersazioa ze bi puntutan, lenbizikoa bekatuaren gaitz, dañu, desgrazia, ta tristuraren gain: berzea konzienzia onaren ona, konsolu ta alegria dutena onek munduan ere, ta gero esperatzen duten felizidade ta gloria betirokoa. Pintatus egia gebek biziro bere modu onareki, mogitzen zitue guziak deseatzera garbitzea konfesioan. Kontatzen ere da, ezi edozein garai, ta lanzean, zekielaik zegola personaren bat konfesatu-bearra, etzela baratzen logratu arteo in zezan lan goi: eta baldin zegolaik errezatzen, jaten, lo egiten, edo lan edozeintan, deitzen bazute konfesatzera, bereala uzten zuela errezua, jana, loa, ta lana, joateko artara, zeren iduri baizekio egia dena, arima edozein irabaztea dela nola goratzea lurretik Kristoren odola zebilatena oinpetan. Zelo goneki, ta santidade sendoareki akonpañatu zue anitz kanpañaetan S. Fernando Erregea, lagundus ederki garaitzeko Moroak, garbitus Kristioak. Kastidadearen amazale andia ze; orgatik ez solamente bera etze erori beñere tentazioan, baizik asko tentazale amorostuak beraren disposizio ederras konbertitu zitue onera. Galizian enpleatu ze geienik, non berze miragarrien ertean Miño deitzen den ugalde andi garri egin zio zubi bat preziso zena, lagundus Jangoikoak milagroeki, joanes jendeak trabajatzera, ta berze franko laguntzera dirus, ta gauzes. Sandua bera ari ze peon bat bere eskus; ta sustentu bearrean zirelaik, paratzen ze ugalpasterrean, ta etortzen zekizkio arraiak, ta zeude geldi, artzezkien nai zituenak, ta gañarakoak etzire joanen, eman arteo bedeizioa Sanduak. Zubi gura akabaturik, Sandua enpleatzen ze Tui deitzen den Ziudadean, ta Obispadoan arimen irabazten. Beiratzen zute ia, ez gizon lurrekoa bekala, bai nola Aingeru bat Zerutik etorria. Segitzen zute urrunetik jendeek bandaka zarrek, gasteek, emasteki, aur, ta heriek ere erremedio-naies arimen ta gorputzen. Milagroak iten zitue nolanai: ta arima batengatik joanen ze noranai. Heritu ze Baionan Apez bat: jakin zueneko atra ze Sandua bere paloareki joateko bisitatzera, zitue bi lagun gasteagoak: ebek bidean asi zire mar mar goseak ziotela elkarri, Aita on gau nola baitago inik guti jatera, eztu sentitzen trabajua; baña gu ezta bardin. Ezaundu zue pasatzen zena bien ertean: ellegaturik erran ziote, gose barin baduzie, zoazte peña gartara, an aurkituko duzie zer jan oraingoan. Joan ta aurkitu zuzte bi ogi esnea bezain txuri, ta onzi bat ardoreki. Ekarri zitiote, ta Sanduak erran ziote, zuek jan ta edan zaze, ta sobratzen zaizena utzaze lengo lekuan. Ala in zute, ta biajea in ta itzultzerakoan joan zire ixil ixila artzera utzi zutena; baña etzute aurkitu: ta Sanduak jakinik Jangoikoaren errebelazios in zutena, erran ziote zergatik itzuli ziren billa. Berze aldi batez eskaturik trago bat Apez baten etxean, au kanpoan zegolaik, atra ziote botellan zegon ondar bat, eta Nausiak itzuli zelaik aurkitu zue beterik ardo txoil onas, ta joan ta bota zekio oñetara kontatus milagroa.

        Alako milla egintu il baño len ta il ondoan, espezialki itsasoan tenpestadeetan agertus ta kalmatus itsasoa: orgatik dute Patrono mariñelek, ta inbokatzen dute deitus San Telmo. Baña gatozin bere eriotzera. Jakin zue noiz bear zen izan, eta joan ze Tui deitzen den Ziudadera; an azken aste sanduan predikatu zue egunoro, zein preziso den konfesatzea nork bere bekatuak ongi penaturik. Bazkoa egunean eman zio sukar andi batek, eta Santiagora joateko zuen ansiareki, alibiatu zela iduriturik paratu ze bidean, baña bearko itzuli ezin emanes pausurik alzina. Gelditu ze gizon on baten etxean ostatus: an konfesatu, komekatu, ta oliatu ze debozio sumoareki agitz alegre. Deiturik gero etxeko Nausia erran zio, Adiskidea, geldi zaite Jangoikoareki, ta bera biz beti zureki ta zure etxean. Ni banoaie bizi obera, eta dut Nausi bat ain ona ta ain liberala, ezi naiz nik guti zerbitzaturik, nai dida pagatu abasto, ta nai nau honratu mereji baño iago. Ofrezitu dida faboratzea Ziudadegom enegatik: ta ala emen geldituko naiz zuen Adiskide ta Patrono bekala, ikusi dezazen zein on den alako Jaunari zerbitzatzea. Barka zadazu enbarazu ta trabaju eman dizutena nere heritasunean; esperanza dut ene Jaun onak pagatuko dizula ene partez abastoki, ezi ni pobrea naiz, ta eztut zereki pagatu: baña tori ene zinto gau ta guarda zazu ene memoriatan, ezi noiz ere bait protxatuko dizu. Errateareki eman zio zeñidore zuen pobre gura; eta norktaki zenbat baliatu zekion bear orduetan bere ta berzeendako? Gero zegolarik orazioan erregalatzen amorosoki bere Jaun onareki sosegu andian sereno alegre entregatu zio bere espiritua bere eskuetan bazkoaren oktaba igandean 1246 urtean. Aingiruek zelebratu zute Zeruan Errege andiareki, eta gizonek munduan. Zori onekoa! Txasko ona izan zue onerako! Segitu bazue munduko banidadea, zer atrako zue? petardo ta perdizio sekulakoa, ta etze ia memoriaik izanen artas munduan. Nausi obeari aldatu ze, ta obeki atra da & &.

 

aurrekoa hurrengoa