www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Otxallaren 10.an
S. Gillermo Akitaniako Duke &.

 

        S. Gillermo, (zein dioten ebetan izan zela Sta. Feliziaren anaia, ta au aren arreba, nion ezpaitut aurkitzen notiziarik edo memoriarik ontas, naiz aurkitzen den berze arreba bat D.a Leonor izan zela Franziako Erregina, ta berze bat D.a Ines Araguako Erregina D.n Ramiroren Andrea, (Moret ann. 1135.) izan ze Akitaniako Duke, Piktabiako Konde, ta Franziako Jaundietaik Prinzipe bat poderoso andia, eta andia ere lenik gaixtakerian, andia gero penitenzian, andia santidadean, andia ariman ta gorputzean, jigante iduri baizue, ta ain azkar, garaitzen baizitue guziak, ta beti pelean ibili naia: berze alde luxurian ta gulan animaleen gisa, ta eskandalo ematen, eta ez aguantatzen itzik niork ere erran zezon. Bizi ze denbora gartan S. Bernardo bere Klarabaleko monasterioan: Zelo sanduas erretzen, nai erremediatu, ta eskaida onik ezin aurkitu: baña Jangoikoaren probidenzias agitu ze eskaida bat gero ere. Il ondoan Erromako Aita Sandua Honorio II., elejitu zute Inozenzio II: Kontra goratu ze makur bat deitua Pierleon, zituena bere aialdekoak: orgatik agitu baize Zisma peligroso bat Elizan, segitus batzuek au, berze batzuek ura. Zelebratu ze Franzian, egiaren txuritzeko, Konzilio bat, zeintara deitu zuten S. Bernardo, ta guziek segitu zute arek deklaratu zuena Aita Sandu egiasko Inozenzio II.a. Sollik Gillermok etzue nai obeditu, ta desterratu zitue asko Obispo: eta orgatik izan ze exkomekatua. Eskaida goneki S. Bernardok joanik mintzatu zio humil amoltsu grabe ta sendoki: baña ez otoies ta ez meatxus, ez ones ta ez gaitzes ezin zuzendu niolatere, ta itzuli ze triste bere Konbentura. Baña etzute utzi errepausatzera anitz denboras, zergatik Aita Sanduak bialirik Akitaniara Obispo bat bere Legado, onek artu zue laguntako Sandua berze anitzeki. Mintzatu zio berriro; Jangoikoak nai ta logratu zue obedi zezan Aita Sandu Inozenzio: baña ez niolatere utzi nai itzultzea Obispo desterratu zituenak, baizio ofenditu zutela bera, ta inik zeukala juramentu ez barkatzeko sekulan. S. Bernardok ikusirik ain gogor, zer egin zue? Sartu ze Elizan orazio egitera, eta meza erratera; eta pater noster ondorean arturik patenan hostia konsagratua, atra ze Eliza-atarira, non zegon Dukea ezpaizeike sari Elizan exkomekaturik egones: eta au belauriko zegolaik, Sanduak txutirik sakramentuareki eskuan, sua zeriola begietaik, erran zio grabe Jangoikoaren Espirituareki, Orai arteo eskatu diogu Jesu Kristoren Ministroek, ta eztigu kasorik egin: Orai eldu zaio emen presente errealki bere Majestadea bera: au da, Juez supremoa, zenen eskuetara ellegatuko den orren arima, ta emanen diona sentenzia betikos: ikusagun baduen ausardia despreziatzeko au ere, gu bekala. Itz ebeki nola ausnarri ortotsareki ikar ikar Dukea erori ze lurrean: Jaikitzera eginik erori ze berriz, ezin itzik atra, erdea zeriola agotik, lotsarriturik. Gero akorritu zelaik ia humil ofrezitu zue kunplituko zuela guzia.

        Au izan ze prinzipio, sandutzeko Gillermo. Ukiturik biotza Jangoikoaren eskuak, argiturik Zeruko argias, asi ze pensatzen nola egin penitenzia, ta aldatu arras bizimodua. Ortako joan ze an leku soil batean bizi zen zar batengana, erakutsi zezon. Onek ikusi zuelaik ta aitu nor zen, beldur, etzela ones etorri, akar egin zio, zela Tirano bat kruela, ta furia bat infernukoa; ia eldu zen arren tentatzera: in bear zuena zela itzuli Jangoikoagana, ta egin penitenzia. Ortako etorri naiz, zio; baña arrek etzio egiten, baizik akar: guzia sufritzen zue ongi, ta mana zezola zer egin, gal etzeien betikos. Gero ere erran zio arrek azkenean, bidoeie alako Sandu garrengana; ark erakutsiko dio. Ze au gizon prudente jakintsua. Onengana joanik errezibitu zue amoltsu arresti, zeren izan zuen Zerutik abisu etorriko zekiola. Aditurik espazioreki, ta entendaturik zituen proposito onak, animatu zue, ta kariño ta modu on guziareki erran zio, zoeiela bere palaziora, ta niori adiarazi gabe intenzio zuena, erreparti zezala anitz limosna, ordenatu etxeko gauzak; eta zaldi bat arturik zetorrela beragana. Ala egin zue ta itzuli ze bere zaldian: aurkitu zue bere Maestru gura, ta arreki arotz bat. Jautsi ondoan zalditik, arrek erran zio grabe, Jauna, bekatu anitz dire egintuenak; mereji zitue pena eternoak infernuan: baña Jangoiko onak ongi nai du alaere, ta eztu nai kondenatu, baizik es eratu ta konbidatu in dezan penitenzia mundu gontan, presentatu baño len bere tribunalean, non preziso baita egitea justizia merejimentuen ariora. Bada penitenzia ere bear da izan kulpen ariora, ematekos satisfakzio: eta asko daude engañaturik, pensatus edozein penitenzia aski dela, baitare Sazerdoteak uztentuztenak ala joatera infernura. Obe du emen pagatu zor diona Jangoikoai, ezi an susko pena eternoareki. Mortifikatzea gorputza da justizia: orazioa sakrifizio gisa palakatzen duena Jangoikoaren biotza. Ene konsejua da para dezan burriñasko peto gau ermateko bizi guzian; ta doaien bereala oñes Aita Sanduagana, ta aren oñetan konfesatus bere gaizki eginak, absolbi dezan; eta ala errekonpensa daien eskandalo emana munduari.

        Aditu zue Kondeak humil humila arrek zion guzia; nola erraten balio Jangoikoak berak: eta ala bereala kendurik bere tresena, ajustatu zue gorputzari peto gura, lagundus Sandu garrek eta arotzak, seguratus amar kateeki ain fuerte, ezi beñere etzeiken liza: aren gañetik inguratu ziote zilizio bat, ta buruan burriñasko morrion edo txapela bat: eta ala guapo armaturik penitente gisa joan ze oiñ urtuxian Aita Sanduaren billa, baize Eujenio III.a S. Bernardoren Diszipulo izana, ta baizego orduan Franzian Remsgo ziudadean. Ellegaturik arara urtiki ze Aita Sanduaren oñetan humil humila negarres, barkazio eske. Aita Sanduak ikusi zuelaik gizatzar bat ain temenarioa bere oñetan, galdegin zio, nor zara zu? Aitu zuelaik zela Gillermo Akitaniako Dukea, iago berriz lotsatu ze, ote zeiken engañu izan Deabruaganik. Ala erran zio, nik eztakit nor zaren; Dukea eztut ezauntzen: baldin ezpazara diozuna, ta nai banauzu engañatu, beira eztatorren Jangoikoaren ira zure gain. Baña barin bazara diozuna, nola penitente-itxuraoi? Nola nik sinetsi? Badakit Jangoikoa dela guzis poderoso dezazkena egin arriak Abrahanen hume, ta otsoak axuri, baña eztakit oraño egin duen zureki, ta eztut sinetsiko, ezpadut ikusten progu iago. Zoaz eneganik. Etze turbatu Gillermo, bai humillatu iago, eta suspiroka zio, ezauntzen dut ene bekatuek iago mereji dutela, ta eldu naiz satisfakzio eman naies berorrengana, Jesu Kristoren lekuan baitago: bida bere bedeizioa, Jauna; ez-Deren, eskatuko dio kontu ene arimas Artzai dibinoak, nola ardi galduas. Ia orduan Aita Sanduak mintzatu zio amoltsuago: eta biali zue Jerusalengo Patriarkarengana, baize gizon sandua ta prudentea, zeñi ematen zion potestade bear zen guzia. Konsolatu ze oneki Gillermo, ta oña apaturik Aita Sanduai, despeitu ze, joateko Jerusalena. Ain txusto Patriarka gura ze Dukearen mutil izan baten hume, ta orgatik ere errezibitu zue piadoso besoak zabaldurik, emanes Jangoikoai graziak alako prodijioas, ta penitenteari absoluzioa. Nai zue iduki bere konpañian ta maiean; baña arrek eskatu zio nai bazue inarazi etxola bat kubila gisa: ontan sarturik egon ze bedratzi urtes penitenzia andian, ta orazio kontinoan: bere sustentua ogi beltz puska bat: edatekoa ur solla: bestimenta peto gura ta silizioa: goatzea lur utsa: bururdiko arri bat. Alaere zego seguroago ta alegreago, ezi zegolaik bere palazioan erregalaturik. Ia barkatua ta purgatua arima zegolako señaletan, asi zekio erregalatzen Jangoikoa Aingiruen medios.

        An zegolaik atzendurik bera bere lengo grandeza ta gauzes, etzeude artas atzendurik bere aideak ta adiskideak. Billa ta billa asko lekutan, noiz ere bai xakin zute Jerusalendik eldu ziren peregrinoetaik, nola zegon an. Joan zekizkio, ta nai zute itzularazi, milla kausa alegatus: baña egon ze firme bere propositoan, eta libratzeagatik alako tentabideetaik joan ze andik aurki ezezaten leku batera. Baña sobraxko detenitus pensatzen aien erranak, asi ze guti bat epeltzen ferborean: eta ala pasatzean Luka deitzen den Ziudade aldetik, aurkiturik zeudela angoak gerran ezin arrapatus kontrarioen kastelu bat, nola baize soldado baliente usatua, erran zue, balego arren eskuan, laster inen zuela lan gura. Eskatu ziote aiek in zezala fabore goi; ofrezitu zue, ta asi ze prestatzen. Baña Jangoikoak etzue utzi bere soldadotako eman zena ia: kendu zio gorputzeko bista, idikiarazteko arimaren begiak. Ezaundu zue bere utsa; negar egin zue, eskatu zue barkamendua; in zue proposito berriro segitzeko guruzearen bandera. Jauna, zio, mereji dut kastigo gau, ta in dida mertxede emateas, ez nadien aparta orrenganik: baña ez permiti dirauen iago pena: itzuli bezada bista berorren zerbitzuko. Istantean itzuli zekio: eta abisaturik Ziudadeko Jaunei, zela bekatari pobre bat, etzegokiona armen itekoa, despeitu ze andik: eta berriz artu zue biajea Jerusalenat. Itsasoan in zute preso Moroek, zeñek ikusirik pobre penitente jaintsirik gisa gartan, nai ziote kendu peto gura, baña etzukete, ain amarraturik egones; ta ala utzi zute ta ellegatu ze Jerusalena; non berriro bereek porfiatu ziote, uzteko bizimodu gura; baña ezin errenditu zute: ta eskapatu ze andik berriz: ta etorri ze Españara, bisitatzera S. Tiagoren tenploa, non izan zen erregalatua Zerutik miragarriro. Itzulirik Italiara, Libalia deitzen den oian batean kubila lotsagarri andi batean sartu ze, ta zenbait laguneki egin zue hospitale gisa bat. Andik guti lagunek ikusirik aren bizimodu arrigarria, ta sollik Jangoikoa ta Jangoikoaren gauzak aipatzen zituela, oposizio artu ziote, ta maltratatzen zute. Ori ikusirik joan ze andik ere, ta berze leku batean baratu ze. An berriz Demonioek Jangoikoaren permisios errefinatzeko pazienzia, maltratatu zute moldegaizki. Baña bereala Zerutik konsolazioa, ta erremedioa, zergatik agertu zekizkio irur donzella errebestiturik argitasunes, eta Majestade iago mostratzen zuenak, baize Maria Santisima, mintzatu zio agitz amorosoki konsolatus, ta exortatus perseberanziara. Orreki sollik gelditu ze sendaturik arras.

        Azkenerat ellegatu ze ostatus pobre batzuen etxera, non bein, ia kasi angabeturik nezesidades, zerbait sustentu nai, ta etxokandreak ezin eman, heri egones, Sanduaren orazios, au sendatu ze istantean, ta eman zio sustentu. Baña beldurrak, honra zezaten milagro garren kasos Sandua joan ze andik ere, ta baratu ze Malabales deitzen den desertu batean Sena aldean: emen errezibiturik sakramentuak Sazerdote baten eskus, despeitu zue bere arima Jangoikoaren eskuetan 1156 urtean. Gorputza il ondoan gelditu ze eder miragarri: Oneki ta anitz milagroeki bere gloria mostratu zue Jangoikoak.

 

aurrekoa hurrengoa