www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Urriaren 11.an
S. Proto, ta S. Jazinto Martirak

 

        Erromako senadore Jaun andi batek bere Andre Klaudia deituaganik izan zue alaba bat deitu zutena Eujenia. Egin zute Aita Prefekto Alexandriako, baita Ejipton; ortako bear izan zue joan arara, ta eraman bere familia guzia. Adinera zelaik Eujenia, eman zitio bi aio ta kuidazale juizio anditakoak, deituak Proto ta jazinto. Ze donzella, guzis ederra bekala, entendamentu anditakoa, ta agiz aplikatua estudioetara. Estudiatzen zue libru onetan, ta bi zerbitzuko gaiek bateo: eta beren juizio onareki, ta estudioareki, ta Jangoikoak argitzeareki ellegatu zire ezauntzera Infielen itsutasuna adoratzean Jangoikotako Demonioak, ta gizon gaixto izanak. Ezaundu zute eztaikela izan baizik Jangoiko bat Kristioek adoratzen dutena. Egin zire Kristio, ta obeki zerbitzatu naiez Jangoikoai determinatu zire irurak joatera ixilkiaz sartzeko Monje an zen monasterio batean. Bestitu ze Eujenia gizonkiaren habituas, ta bere bi mutil gaieki joan ze, ta eskatu zute Moneen habitua; ze Abade obispo sandu bat deitua Heleno: Onek ezaundu zue Jangoikoaren argis finjitzen zena gizonki, ta deitzen Eujenio zela Eujenia donzella, ta erran zio berari: baña ezaundurik Jangoikoaren inspirazios zela, utzi zue segi zezan bokazioa niori adiarazi gabe, nola zen: eta ala irurak bestitu zitue Monjeen habituas, ta irurak bizi zire agitz sanduki, espezialki Eujenio deitua ze santidade guziaren hispillu, guzien exenplu ta admirazio, de manera ezi il ondoan Heleno, egin zute guziek bere Abade ta Superiore, ta gobernatu zue txoil ongi, zeukatelaik etxekoek ta kanpokoek sandutako. Agitu ze Alexandrian heritzea grabekiro señora bat deitua Melanzia: berze erremedioek ez baliatzen, ta enkomendatu zute Abade sanduari, zeñen orazios Jangoikoak eman zio osasuna. Baña sendatu ondoan gero agitu ze señora gura beraren amores presa gelditzea, ustez gizonkia zen, de manera ezi okasio batez deklaratu zio bere biotzeko sua tentatus bekatura: despeitu zue ordu gaixtoan Eujeniok, ta erreprehenditurik grabeki atra ze bereala andik iges. Rabiosa emastekiak mendekus goratu zio testimonio falsua, nai izan ziola Abadeak bortxa egin ta deshonratu. Eman ziote kontu Prefektoari, baize sandaren Aita infiel oraño etzekiena deus bere alabas. Deiturik bere gana Abade Eujenio deitua: Joan ze au bere bi mutil izaneki Proto ta Jazintoreki, baña ia ezin ezaundu zituela: Prefektoa asi zekiote erreprehenditzen gogorki, ia Kristok Jangoikotako zeukatenak erakusten zioten bortxatzen ta deshonratzen matrona honratuak? Orduan Eujeniok errespondatu zio grabedade, ta modestiareki, bada denbora ixiltzeko, ta bada denbora mintzatzeko: Orai ikusko da Melanziak diona den egia, ta orrek erreprehenditzen didana: idiki zue alzinetik habitua, ta erakusteareki bularrak ezaundu zute zela emastekia. Guziak arriturik ta Melanzia gura konfunditurik, Prefektoa informaturik, au zela bere alaba Eujenia, ellegatu ze kristiatzera bere familia guziareki, ta utzirik an zuen kargua, ta ofizioa, gero izan ze Martir. Baña Eujenia ia ezaundurik zela emastekia, despeiturik konbentua, itzuli ze Romara Proto ta Jazintoreki, eta aien medios anitz kristiatzen zire. Ori jakinik enperadore Galienok preso inarazi zitue, ta pasarazirik asko tormentu, ondorean sentenziatu zitue degollatzera: ta exekutatu ze sentenzia egungo egunean 263 urtean: baña S. Eujeniaren martirioa zelebratzen du elizak Abenduaren 25.an. Beira zenbat manera duen Jangoikoak sandutzeko bere eskojituak, ta nola gaitzetaik ere dakien atratzen onak &.

 

aurrekoa hurrengoa