www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak
Joakin Lizarraga
1793-1813, 1994

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Jesukristo, Maria eta Santuen bizitzak, Joakin Lizarraga (Juan Apecherearen eta Francisco Ondarraren edizioa). Nafarroako Gobernua, 1994.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Agustuaren 24.an
S. Bartolome Apostolua

 

        Kexatzen da S. Krisostomo ezin jakiteas Apostolu sanduen bizi, obra on, ta pausu pasatu zuzten guziak, izanik munduaren erremedio eman zutenak. Au agitzen da S. Bartolome Apostoluareki ere, ezpaitakigu den guzia; ta ez erdia ere agian: baña dakiguna erragun. Dakigu izan zela amabi Apostoluetaik bat, arrai-arranzari zenetik arimen arranzari egin zuena Jesu Kristok. Errezibiturik Espiritu Sandua, sortez partiturik mundua amabiek, nor nora joateko predikatzera, S. Bartolomeri sortatu zekio Likaonia, baita Asia-aldean, non kristiatu zuen anitz jende. Andik pasatu ze onatako Indiara, non alaber trabajatu anitz, pasatu anitz trabaju, ta konbertiturik anitz jende, pasatu ze Armenia maior deitzen den erreinura. Emen konbertitu zue Polimio erregea, bere bizikidea, ta amabi ziudade andiak. Ebetaik batean ze tenplo bat, non adoratzen zuten jende itsu gaiek Jangoiko falsu bat, Demonio egiaskoa, deitzen zena Astarot, mintzatzen zena idoloaren agos, ta en gañatzen miserableak, sendatus heri batzuk, berze batzuk heritus iago, ta gaixtatus. Sartu ze artan S. Bartolome, eta gerostik Demonioa mutu gelditu ze arria bekala. Goarturik sazerdote deituek konsultatu zute berze ziudade batean zen berze Demonio bat, zeñek errespondatu ziote mututu zela Astarot, zeren mutuarazi zuen Kristoren Apostoluak an sartu zenak, zeñek badaki, zio, emen pasatzen dena orai, ta eztuzie aurkituko, berak ezpadu nai. Billatu zute zenbait egunes, ezin aurkitus, alik eta atrarazirik espiritu gaixtoa gorputz batetik, famatu zen. Deitu zue erregek Polemio deitzen zenak zuenak alaba bat gisa berean espiritatua: zein libratu zue istantean Apostoluak, eta orgatik bialirik erregek present andi bat, ezin aurkitu zute mandatariek. Gero Apostolu bera milagros plantatu zekio bere ganbaran, ta deklaratu zio etzela etorri tesoro-billa, baizik salbatzeagatik beraren arima. Eman zio notizia Jesu Kristos ta doktrina kristioas: ta sinesta zezan firmeago, seguratu zio Astarot Demonio gura obligatuko zuela konfesatzera bere zena, ta iten zuena. Eta ala bildurik tenploan errege, sazerdoteak, ta jendetze andia, konfesatu zue Apostoluaren manamendus, etzela bera Jangoiko, baizik Deabrua, zeukana loturik Jangoikoak, zeñen semea Jesu Kristo iltzen gizonengatik, eta biali zituela erakustera zerurako bidea bere Apostoluak, zeñetaik bat zen S. Bartolome. Gero ikusi zute guziek atratzen Demonio gura sua zeriola, ta usai bat infernukoa. Manatu zio Apostoluak zoeiela nora etzeien ikus. Ala desengañaturik ta sanduaren milagroeki konbertitu zire anitz, adoratzera Jesu Kristo, despreziatus lengo idolo bano gaiek: zeñen sazerdoteek inzitatu zute erregeren anaia Astiajes persegitzera Apostolua, zein azotarazirik lenik larrutu omen zue bizirik, ta gero burua ebaki. Ortzi zute Kristioek honratuki, eta Jangoikoak agertu zue injustizia egin zena, zeren ezi Astiajes, sazerdote, ta berze lagun izanak sanduaren martirioan, tormentaturik Demonioenganik iltzire miserableki guziak ogeitamar egunen barnean. Orreki gañarakoak konbertitu zire, ta errege guran omen ze ango obispo, ta aumentatu ze kristiandadea. Gero S. Bartolomeren gorputza paraturik plomusko kaja batean bota omen zute Jentilek itsasora, ta Jangoikoaren milagros ellegatu ta artu omen zute Liparin Sizilia-ondoan; andik Napolesko Benebenton, emendik gero Romara 983 urtean, non dagon benerazio andian bere eliza proprioan, ugaldeak iten duen Islan &.

 

aurrekoa hurrengoa